'Pantomima'

Larregi

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2015eko urriaren 25a
00:00
Entzun
Diskoetxea: Baga Biga.

Banden Lehia txapelketa irabazi ondoren, bi sari nagusi eskuratu zituen Larregi taldeak. Banku izena duen Bilboko festibalean kontzertua eskaini zuten, eta, orain, Pantomima diskoa plazaratu dute. Mozorroak erantzi dituzte bigarren lanean, baina beste batzuk janzteko. Proposamena gozotu eta erraztu dute, Kaliforniako punk melodikoarekin eta pop-rock estandarrarekin bat eginez. Errepika sinple bezain eraginkorra dute Zuloan, Ostruka eta Gezurra ari du kantuek. Biffy Clyro eskoziarren 57 abestia euskaratu eta moldatzeko arriskua hartu dute, eta kostatzen da jatorrizkoa identifikatzea. Diskoaren erditik aurrera elementu berriak gehitu dituzte: biolontxeloa zein pianoa, sintetizadoreak eta alboka. Toxikoa biziak ekoizpenak zeharo indargabetzen duen rock oinarria azaleratzen du. Laukoteak izaera melodikoagoa nahiago du, iraganean utzitako indarra galduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.