BERRIAn 2015-02-15ean argitaratutako analisia. Laburpena: Ezker abertzaleak orain arteko proposamen politikorik errealistena egin du. Baina badu arriskurik Euskal Bideak: gizarteak nazio identitatearekin soilik lotzea eta, ondorioz, ezkerreko borroka sozial eta ekonomikoa Podemos Ahal Dugu-ren esku geratzea, hein handi batean. Euskal Bidearen eskaintza edukiz betetzea du beste zeregin bat EH Bilduk, aurrerabiderako idiaren pausoak emateko. EAJrekiko harremana da argitzeko duen beste alor bat. Ezker abertzaleak kasik atzo arte negoziazio eskema klasikoa zeukan; behetik gorako prozesua nahi du orain, aldebakartasuna bide hartuta, baina gero ere izan ditzake amuak.