Lerro batzuk

Enekoitz Esnaola

Euskal esparru komunikatiboa

2003ko udal hauteskundeetan Lizartzan EAJren alkategai zen Joseba Egibar, eta azalpenak ematera joan zen lizartzarren aurrera. Hango batek DVko zerbait irakurri zion, eta Egibarren erantzuna: “Harritzen nauena da jendeak hainbeste irakurtzea DV, baina lehenengo eta behin esan behar dudana da nik ez erosi eta ez irakurri egiten dudala, eta nik DVri azkeneko lau urte eta erdiotan ez diot inolako adierazpenik egin, ez elkarrizketarik, ez zeharkako adierazpenik, hala erabakita dudalako. Gero [DVren artikuluetan] fuentes aipatzen da, eta herri honetan dagoen gizonik garrantzitsuena señor Fuentes da; Fuentes-ek esaten ditu eta egiten ditu gauza guztiak”.

Uztarriaren liburu batetik jasotako pasadizoa da, Gipuzkoako 2011-2015 legealdia eta abarrak gogoan. EAJk sufritu izan zuen lehen, Egibarren erantzunaren arabera. Bilduk sufritu berri du. Eta Nafarroan, gobernu berriak sufrituko du DNrekin. Herritarrek erabakitzen dute zer egunkari etxeratu. Euskal esparru komunikatiboa indartsuagoa izan dadin baldintzak ereitea, haiek bakarrik ez.♦

2 Comments

  1. Jon Agirre

    2015-05-28 at 15:10

    Lizartzakoaz, esan beharra dago Joseba Egibarrek kristorenak eta bi jasan behar izan zituela bertako eta gonbidatutako fanatiko batzuengandik, bertako gehiengo isilak isiltasunarekin fanatikoei lekua egiten zien bitartean (gogoratu herriko hautagai zerrenda legez kanpo utzi zutela Espainiako auzitegiek). Hurrengo agintealdian, gorriak ikusi eta beltzak ikusi nahi ez ta, Joseba EAJ ez zen aurkeztu. Eta horren ondorioz (eta HBk legez kanpo jarraitzen zuelako) gonbidatutako fanatikoek ez zuten jasan, baina bertako fanatikoek eta bertako isilek, nork bereizi gabe, Regina Otaola PP jasan behar izan zuten alkate. Ez dakigu konturatu ote ziren, ezta oraindik ere konturatu ote diren -ez baitiote omenaldirik egin Lizartzan-, Josebak egin nahi izan zuen mesedea eta egin zuen sakrifizioa zenbaterainokoa izan zen. Ez duzu nahi kikarakada, horra katilukada eta erdi: hori izan zen garai hartako pasadizoaren laburpena.

    • Josebari Lizartzan omenaldia egin beharrean, zergatik ez monumentua?
      Josebaren eskuzabaltasuna oso ezaguna da, eta bere burua sakrifikatzeko betidanik erakutsi izan duen joera ere bai. Horregatik, ene ustez, monumentu egokiena litzateke Joseba gurutzilkatua azaltzea, Jesukristo legez, bi lapurren artean. Lapur gaiztoa fanatiko madarikatu horietako edozein izan daiteke. Lapur ona, berriz, PPko edozein. PSOEkoak lapurtzat hartu baitzenituzten Patxi Lopez Lehendakari izan zen garaian, baina orduko hura zeharo barkatua duzue, hain zarete eskuzabalak… komeni zaizuenean.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*

© 2018 Lerro batzuk

Theme by Anders NorenUp ↑

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer