Lerro batzuk

Enekoitz Esnaola

Joxe Elorrieta, post scriptum (eta III)

Joxe Elorrietaren elkarrizketako III. post scriptum-a: Adolfo Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusia joan zen orain dela pare bat aste Gasteizko liburudenda batera, senide batek lan han egiten duela-eta, eta senide horrek aipatu zion atera zela Elorrietaren liburu berria. Irakurria zuela, Muñozek. Nolatan, senideak, orduantxe heldu zela liburua. Muñozek erantzun zion labera sartu aurretik irakurri zuela, nola ez zuen ba aurretik leituko bera izanda ELAko idazkari nagusia. Horrek ez du esan nahi bedeinkatu egin behar zuenik, Elorrieta Elorrieta baita “sindikatuan” —batek “doktore” deitu dio elkarrizketaren aurretik—. Egiaztatzeko dagoena da ea liburuko mamiak esan dezakeen ELAk, Elorrietaren apunteekin, prozesua hasteko bide hori iradoki duen.♦

1 Comment

  1. Aupa, Enekoitz! Unai Oñederra naiz, Manu Robles-Arangiz Fundazioko Zuzendaria. Horrelako liburuak (German Kortabarriarena, Joxe Angel Ulaziarena, Iván Giménezena, eta Joxe Elorrietarenak ere bai) ELAren bedeinkapen osoarekin atera ohi dira. Hau da, egiaztatuta dago ELAk prozesua hasteko bide hori iradoki duela. Xabi Anzaren post hau (https://xabieranza.wordpress.com/2016/11/25/por-que-no-lo-decimos/) eta nire hau (http://zuzeu.eus/euskal-herria/maltzaga-ii-maltzaga-hil-da-gora-maltzaga/?replytocom=229423#respond) lekuko. Aste honetan bertan Zuzeuko eztabaidarako artikulu berri bat idatziko du Xabi Anzak, gai beraren inguruan.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*

© 2018 Lerro batzuk

Theme by Anders NorenUp ↑

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer