BERRIAko analisiaren (2026-3-24) laburpena: Josu Urrutikoetxeak atxilotua izateko aukera ikusi zuen joan den abendu hasieran Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aurkitu, atzeman eta preso sartzeko eskatu zionean Frantziako Fiskaltzari, 2002tik 2018ra arte ETAren buru nagusietakoa izan zela jota. Baina Pedrazek ez zuen lortu (…). Euroagindu eskaera denez, Parisko epaimahaiak formari begiratuko dio erabakia hartzeko, ea teknikoki ongi egina den, baina auzia funtsean politikoa da. (…) Espainiako Estatuko botere faktikoek ETAren ibilbidearen ikurtzat daukate Josu Urrutikoetxea, eta garaikur hori erdietsi nahian dabiltza. 2002an berriro ihes egin eta ETAren desegitea baino lehen ez zuen lortu Poliziak atzematea. Libre ikusten dute, (Ipar) Euskal Herrian bizitza publikoa eginez, eta tarteka jendaurrean mintzatuz, eta min handia ematen die horrek denak. (…) Pedrazen oraingo hau ustezko saria eskuratzeko beste saio bat da, nabarmena. Baina berriz ere nabarmen geratzeko arriskua du.♦