Internet bidez erosi, eta herriko dendan jaso

  • 206 hitz

Estimu handia hartu du hainbaten artean azken urteotan: Internet bidez artikulu bat erosi eta herriko edo etxetik gertuko denda batean uzteko eskatu. Eredu horrek arazoak sortzen ditu denda eta banatzaileentzat, banaketa enpresa eta bezeroentzat onuragarria bada ere.

Hainbat kanpaina egiten dira tokian tokiko merkataritza sustatzeaz, baina tokiko merkatari askok zailtasun ugari dute bizirik irauteko. Merkataritza gune handiek eragin diete, baina baita herritarrek gero eta gehiago egiten dituzten Internet bidezko erosketek ere. Tokiko merkataritza lehen aukera da oraindik herritar askorentzat, baina jende askok Internet bidez erosten du, etxetik mugitu gabe, eta eskaria etxean bertan jasotzen du. Bada beste aukera bat, gero eta ohikoagoa: erosketa Internet bidez egin, eta paketea herriko denda batean jasotzea. Hori egiteko joera handitzen ari da, baina ez da kontu berria. «Guk duela 30 urte jarri genuen dendan paketeak jasotzeko leku bat. Baina, orain, ikaragarrizko nahaspilaAnabasa, nahaste-borrastea. sortu da», esan du Amalurrek [abizena ez du eman nahi izan], Tolosako Kopibat dendako langileak.

Hego Euskal Herrian, Correosekin batera, Seur da zerbitzu hori ematen duen enpresa handienetako bat, eta horren bidez funtzionatzen du Kopibatek ere. Geopost etxearen barruan dago Seur —gehienbat Europan aritzen da Geopost—, eta, hark emandako datuen arabera, aurtengo lehen seihilekoan iazkoan baino %26 gehiago izan dira etxetik kanpora egin dituzten bidalketak.

Bada asko ugaritu den beste aukera bat ere: armairu kaxoidunak (lockerclosePaketeak bidali, itzuli eta jasotzeko erabiltzen diren armairu edo leihatilak.). Geopostek ditu halakoak, eta asko zabaldu dira: esaterako, iaz halako hiru dira aurten. Armairu horiek QR kodecloseBi dimentsioko barra kodea, matrize itxura dauka, eta bertan edozein informazio gorde daiteke, baina normalean URLak edo testuak gordetzen dira. bidez funtzionatzen dute, eta soilik banatzaileak eta bezeroak ireki dezakete kaxoia.

Garai batean, herritarrek ez zuten asko erabiltzen paketeak jaso eta entregatzeko zerbitzu hori. Enpresek erabiltzen zuten gehienbat. Baina hori aldatu egin da: «Orain 1.000 pakete baino gehiago mugitzen ditugu hilean», esan du Kopibat dendako langileak.

Hala ere, Amalurren arabera, lehen irabazten zutenaren erdia irabazten dute orain. «Garai batean, dirua ateratzen zen. Bezeroa paketearekin etortzen zen, eta guk pisatzen genuen, guk hartzen genizkion neurriak, guk deitzen genion banatzaileari, eta guk kobratzen genion bezeroari. Baina gaur egun hori dena onlinecloseInterneten bidez. egiten da».

«Gaur egun enpresa ia denek —handiek bereziki— Internet bidez saltzen dute gehien», dio Amalurrek. Eta, hortaz, kostuak ere merkeagoak dira. Dendak banaketa enpresarekin negoziatzen du bidalketak balio duenaren ehuneko zenbat egokitzen zaion. Ehuneko txikia izaten da.

Bidalketak balio duen horrekin banatzailearicloseEskatutako paketeak banatzen dituzten beharginak. ere ordaindu behar zaio, eta, gainera, enpresak  negozioa egiten jarraitu beharra du. Amalurrek adierazi du banatzaileen egoera ez dela batere ona. Esan du behartuta daudela «estres handiarekin» lan egitera. Pentsa daiteke horrelako entrega lekuak jartzea onuragarria izan daitezkeela banatzaileentzat, baina Amalurrek ez du uste hala denik: «Entrega lekuek ez diete mesederik egiten; are gehiago, hortik dator haien kexetako bat. ‘Zure eta nire artean mila pakete mugitzen ditugu, eta nik ez dut honetatik sosikcloseDirurik, etekinik. ere ikusten’, esan zidan haietako batek».

Paketeak entregatzeko eta jasotzeko lekuak onuragarriak dira bereziki banaketa enpresentzat. Hala azaldu du Fernando Zubillaga Euskadiko Mugikortasun eta Logistika klusterreko gerenteak: «Enpresentzako sistema hau ona da entrega kopurua eta huts eginikoak gutxitzeko, banatzaileen ibilbideak optimizatzeko eta ibilbide horietan ezbeharrak ez izateko ere. Gainera, enpresek lan kargak eta flotencloseBanaketak egiteko duten ibilgailu sarea. kudeaketa optimizatu ditzakete, eta horrek abantailak ekar diezazkieke, hala nola efizientzia handiagoa, kostu operatibo txikiagoak eta eskari handiko garaiei aurre egiteko erraztasunak».

Bezeroentzat ere erosoagoa izan daitekeela diote biek. Zubillagaren arabera, «kontsumitzaileak hobekien datorkionean jaso dezake paketea», eta, gainera, aukera ematen dio hainbat eskari toki berean pilatzeko. Kopibateko langilearen arabera, «inor ez dago etxean 24 orduz», eta, beraz, zerbitzu honek malgutasuna eskaintzen dio bezeroari. Hala ere, Amalurrek «kontzientzia falta» ikusten du jendearengan. Komertzio txikien iraupenarekin eta kontsumo ohituretan ez ezik, baita itzulketetan ere: «Ez da posible jendeak jantzi bera hiru neurritan erostea jakinik horietako bi itzuli egingo dituela».

Paketeak jasotzeko lekua izateaz gain, pakete horiek itzultzeko gune bat ere bada Kopibat. Amalurrek adierazi du enpresak diru kopuru finko bat ematen diola dendari itzulketa zerbitzua ere eskaintzeagatik, baina hori aldatzeko negoziazioetan dihardute, asko direlako eta nahaspila handia sortzen ari delako.

Erosketa ohiturak aldatu egin dira, eta Amalurrek iritzi du eredu horiek «jasanezinak» direla luzera begira. Dena den, haren ustez, entrega lekuak ez dira komertzio txikien egoera txarraren eragile. Eta hau gaineratu du: «Horrelako entrega lekuak egon zein ez, nik uste dut herritarrek ohitura hori jada barneratu dutela».

Beste alde batetik begiratu die herriko saltokiei Zubillagak, eta esan du tokiko komertzioa ere gero eta gehiago ari dela horrelako zerbitzuak eskaintzen. «Zerbitzu hori eskaintzen dute dendara jendea erakartzeko, haien jarduna dibertsifikatzekocloseAukera ezberdinak sortu eta eskaintzea. eta haien bezeroei aukera berriak eskaintzeko».


Jatorrizko artikuluak