Txapela, amaitzen ez den moda

Mota askotako txapelak saltzen ditu Margot Montanok Baionako bere dendan. Europako ekoizle batzuekin lanean ari da, kalitate handiko produktuak eskaintzeko. Eguzkiaz babestekoak ere badituzte, besteak beste osasun arazo iturri izan baitaiteke eguzki gehiegi hartzea.

Margot Montanok (Miarritze, Lapurdi, 1996) hartu berri du gurasoen segida Baionako Poissonnerie karrikako txapel dendan. Aitzina gorria du, eta erakusleihotik ageri da barnean mota anitzetakocloseAskotako. txapelak salgai direla. Buru ttipiak eta handiak bezticloseJantzi, estali. daitezke haiekin, eta txapel bakoitzak funtzio berezia eta estetika jakin bat ditu. Larruzko txapel handiak bidaiatzeko erabili ohi dira; bonetakcloseTxapelak., hotzari aurre egiteko; kasketak, eguzkitik babesteko. Duela 30 urte sortu denda horrek Europako txapel ekoizle batzuen «kalitatezko» produktuak saltzen ditu. Montanok nabarmendu duenez, saltzaile hutsak baino gehiago dira, produktu gehienak konpondu eta mantendu ditzaketelako.

Zenbat txapel mota dituzue dendan?

Gaur egun, 2.500 erreferentziarekin lan egiten dugu. Donibane Lohizuneko dendan dugu egoitza nagusia, eta Baionan berriki ireki dugu denda. Oro har, udako eta neguko bildumak antolatuz funtzionatzen dugu.

Nola antolatzen dituzue bildumak?

Hamar bat txapel ekoizlerekin lan egiten dugu nagusiki. Frantsesak dira gehienak, baina italiar batzuekin ere aritzen gara. Europakoekin ez ezik, AEBetako, Kanadako eta Australiako ekoizleekin ere lan egiten dugu. Hornitzaile bakoitza dendara jitencloseEtortzen. zaigu urte guzizcloseUrtero., eta salmentan eman nahi ditugun txapelak hautatzen ditugu.

Eguzki izpien kontrako txapelak saltzeagatik ezagunak zarete.

Halaxe da. Aitak duela hamar urte inguru azaleko minbizia izan zuen, eta ohartu ginen gure inguruan ez zela eguzki izpien kontrako txapelik saltzen. Ondorioz, duela hamar urte eskas, txapel mota hori garatzen hasi ginen.

Nondik datoz txapel horiek?

Parisko moda saloi batean ezagutu genuen hegoafrikar batek ekoizten ditu. Hari interesatu ondoan, guregana jin zen txapel mota guziak aurkeztera. Proiektuan sinetsi dugu, eta inbertitu dugu horretan. Laurogei euroan saltzen dugu, baina jakin behar da behin erosita bizi osorako atxikitzen dela.

«Orokorki 50 urte baino gehiagoko jendea heldu zaigu, baina orain lortu dugu 30 edo 40 urteko jendea ere jitea»

Txapel horretaz gain, behin betiko bilduman Boinas Eloseguiko bonetak ere saltzen dituzue.

Tolosako bonetak dira. Euskal Herrian gelditzen den azken ekoizlearenak dira, bertzeak Biarnon baitira nagusiki. 1850etik bonet bera fabrikatzen dute, eta ez dute aldatzen: horretan da arrakastaren sekretua. Frantziara eta Europara anitz bidaltzen dugu produktu hori. Internet bidez egiten diren erosketetan nagusia da, urte osoko salmenten datuak behatzen banitucloseBegiratuko banitu..

Moda produktu bat bihurtzen ari da boneta?

Ez dut lan askorik egiten moda etxeekin nik. Bonet tradizionala beltza da, laneko tresna gisa erabilia zena. MerinocloseJatorri australiarreko ardi baten artilea. artileaz egina denez, jendea eguzkitan egon daiteke nahiko luzaz txapel horrekin. Urte osoan eta etengabe baliatzen ahal da.

Jendeak boneta buru gainean makurturik ere eramaten du, ezta?

Euskal Herrian ez hainbertze, aski tradizionalak baikara. Baina egia da Parisen buru gainean makurturik eta kolore guzietako boneta janzten dutela, modako eta luxuzko produktua baita haientzat.

Bi txapel horietaz gain, larruzko txapel handiak ere badituzue.

Akubra markako txapel australiarrak ditugu, eta dendako berezienetarik bat da. Goi mailako txapela da, eta urtean behin bakarrik errezibitzen dugu dendan. Burua babesteko ez ezik, bidaiarako estetika jakin bat izateko janzten du jendeak.

Estetika jakin batez mintzatuz, 1930eko hamarkadako retro estiloko txapelak ere franko dira dendan. Ez da txapel zaharkituegia?

Ezkil txapela deitzen zaio txapel mota hori. Retro estiloacloseVintagean inspiratuta iraganeko joerak, musika, modak edo jarrerak kontzienteki imitatzen dituen estiloa da.
berriz modan eman da, eta emazteak berriz janzten hasi dira txapel ttipi horiek. Kolore guzietan baditugu, eta, ez pentsa, zaharrei ez ezik geroz eta gazteagoei ere saltzen diet txapela.

Halere, oro har ez dira gazteak ikusten halako txapelak erosten. Zer adin dute bezeroek?

Ene gurasoak baino ukitu modernoagoa eman diot dendari, kasketak ere saltzen baititugu orain. BizikicloseGuztiz, erabat. bezero desberdina da Donibane Lohizunekoa eta Baionakoa; ez da jende bera. Orokorki 50 urte baino gehiagoko jendea heldu zaigu, baina orain lortu dugu 30 edo 40 urteko jendea ere jitea.

Beraz, moda efektuetara moldatu behar duzue etengabean?

Bai. Kasketa apalaren eztanda ekarri zigun Peaky Blinders telesailak, adibidez. Anitz-anitz saldu ditugu hilabete luzez, eta, laster filma aterako denez, espero dugu berriz abiatuko dela modelo horri lotu salmenta. Lupin telesailean, Omar Sy aktorea kasketa apalarekin agertu zen, eta horrek ere eragin du kasketaren salmenta. Indiana Jones film sailean, berriz, larruzko txapelak agertu ziren, eta horrek ere larruzko txapelen salmenta igateacloseIgotzea. eragin zuen. Moda joan-jinka ibiltzen da, eta hori kontuan hartu behar dugu behin-behineko bildumak egiterakoan.

Ez zarete bakarrak txapelak saltzen. Moda saltzaile handiak ere hasi dira txapelak egiten eta saltzen. Nola eragiten dizue horrek?

Ez gara txapel saltzaile soilak, txapel egile eta konpontzaileak ere bagara. Egia da marka handiak hasi direla txapelak egiten, baina guk proposatzen duguna kalitatea da. Min egiten digute, jendeengana heltzeko gaitasuna dutelako. Jendeak gu ezagutzen ikasi behar du, eta saltzen dugun produktu bakoitza bat eta bera dela jakin. Zaila da, baina urteetan iraun badugu, jendeak behar gaituelako izanen da!

Nola fidelizatzen dira bezeroak txapelak urtez urte eros ditzaten?

Arroparekin gertatzen den gauza bera gertatzen da: txapela egun guziz janzten baduzu, higatzen eta zikintzen da. Ez da trikotacloseJertsea. bat bezala, ezin da txapela errazki garbitu. Beharren arabera aldatzen da txapel mota; bezeroak neguan duen txapela ez du udan jantziko. Bidaiatzera doan bezero batek txapel praktikoagoa beharko du. Ezkontza batera doanak, txapel elegante bat. Zapatak bezalaxe, gure ohiko bezeroak lauzpabortz txapel ditu jantzi kameneteancloseArmairuan..