Pipistrelo txikia
Gaur egun, Perez sagutxoa iristen da Hego Euskal Herriko etxe askotara, umeei esneko hortzen bat eroriz gero. Orain dela urte batzuk arte, ordea, saguzarrari eskaintzen zitzaion eroritako hortza, teilatura botata. Ohitura hori gogora ekarri nahian, lehen hortza erori zaion Aiekoren istorioa kontatzen du Pipistrelo txikia-k.
Jaione Gutierrez eta Ainara Azpiazu 'Axpi'
Argitaletxea: 1545 argitaletxea