andoni egana
HITZ ETZANAK

Zentsura

2017ko urriaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Natxo de Feliperi entzun diogu joan den astean Oskorriren lehen urteez ari zela «akaso zuetariko gazteenek ez duzue ezagutu, baina…». Frankismo garaiko zentsura modua kontatuzuen. Jaialdi bakoitzaren aurretik kantatu behar zituzten abestien zerrenda igorri behar zela, eta Gobernadoreak edo horretarako zegoenak erabakitzen zuela hau bai eta hura ez, urlia bai eta sandia ez. Saiheste ahalegin adimentsuak, tokian tokiko zelataria engainatu nahia, beldurra…

Bertsolari jaialdietarako ere gauza bertsua gertatzen zela badakigu. Antolatzaileek gai zerrenda bidali behar izaten zuten, eta, askoz ere lantegi zailagoa, bertsolarien zer esango zuten gai bakoitzaren inguruan. Ezaguna da Lazkao Txikiri-eta gertatua Guardia Zibilen kontrol batean. Ea nora zihoazen. Getariara, kantatzera. Ea zer kantatu behar zuten. Ez zekitela. «¡Pues vaya cantaores de los cojones!».

Gerora beste zentsura modu batzuk indartuz joan dira. Nahi dutena kontatu eta komeni zaiena ez kontatzeko ahalmena dute hedabideek; Marxismo etiketa bere buruari zentsuratu zion PSOEk; Arestiri, argazkiren batean ezpain-ertzeko zigarroa ostu dio Photoshopek. Antiojorik ez. Eta Meli alargunak dioenez, Gabriel erretzaileagoa zen miopea baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.