Azken albisteak

 / JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Ekiteko garaia

2018-11-23

Martxan dago Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko egin den ekintzarik handiena. 196.000 lagunek eman dute izena; emakumeak dira hirutik bi. Erronka «pertsonala eta kolektiboa» izatea nahi dute.
 / JON URBE / FOKU

"Lana eskatzen du: orain dator zailena"

2018-11-22

Bihar hasiko da Euskaraldia. Milaka lagunek eman dute izena, baina benetako erronka orain dator, koordinatzaileak ohartarazi duenez: "Orain tokatzen da izena eman dugun horrekin koherente jokatzea".
Dinamikako rolak zehazten dituzten identifikagailuak edo txapak banatzen, Aratzurin. / BERRIA

Sare berri bat euskararentzat

2018-11-21

Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan euren herrian zer gertatuko den ikusteko irrikaz daude antolatzaileak. Balorazio positiboa egin dute orain artekoaz, eta uste dute aurrera begirako oinarriak jarriko dituela.

Azterketa Euskaraldiari

2018-11-20

Euskaraldiak nola eragiten duen ikusteko, ikerketa bat abiatu du Soziolinguistika Klusterrak. Hizkuntza ohiturak aldatu ote diren jakin nahi dute. Parte hartzaileei galdetegiak bidaltzen ari dira, ahalik eta datu gehien jasotzeko.
 / JAIZKI FONTANEDA / FOKU

" 'Belarriprest' aktiboa izango naiz"

2018-11-18

Administrazioentzat "akuilua" izango da Euskaraldia, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuak dioenez. Euskalgintzaren eta instituzioen arteko elkarlan giroa goratu du: "Elkarri begiratu diogunean sinetsi dugu benetako aukera zegoela elkarrekin lan egiteko".
Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia, atzo, balantzearen aurkezpenean. / LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Konplizitateak eta eskubideak

2018-11-17

Euskaraldiaren bueltan sortutako elkarlan giroa goraipatu du Kontseiluak aurtengo txostenean. Zeharkako politikak behar direla ohartarazi du
Uemaren seinalea, Zarauzko sarreran, artxiboko irudi batean. / GORKA RUBIO / FOKU

"Areago" egiteko aukera bat

2018-11-17

'Udalerri euskaldun' izendatzen dira herritarren %70 baino gehiago euskaldunak dituztenak; Euskaraldia erronka da horietan ere, zeregina franko baitute oraindik ere.
Andosillako euskaltzaleak �familiartean� ari dira ekinaldia prestatzen. / BERRIA

Euskararen periferietan

2018-11-16

Euskaraldiaren sustatzaileek oztopo gehiago dituzte euskarak presentzia txikia duen herrietan taldeak osatzeko eta egitarauak prestatzeko. Ilusioz ari dira, ordea: uste dute 11 egun horiez harago «urte osorako hauspoa» izanen dela Euskaraldia.