Italiako Giroa emango dute gaurtik hilaren 28ra bitartean

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Euskal Telebistak gaur hasi eta maiatzaren 28ra bitartean Italiako Giroa emango du egunero. ETB1 katean etapa bakoitzeko azken kilometroak ikusi ahal izango dira, eta emanaldiaren kontaketa Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute.

Atariko etapa izango da gaur, Belgikako Seraing hirian. Txirrindulariek 6,3 kilometroko erlojupekoa bete beharko dute. Aipatzekoa da, bestetik, www.eitb24.com eta www.eitb.com webguneetan on-line jarraitu ahal izango direla etapak, eta euskal txirrindulariei tarte zabala eskainiko zaiela. Hamasei euskal txirrindulari izango dira 2006ko Giroan; horien artean Juanma Garate, Patxi Vila, Unai Osa eta David Lopez dira sailkapen nagusian aurrean ibil daitezkeenak. Roberto Laisekak, bestetik, etapa garaipenak bilatuko ditu. Giroko 21 etapetatik 14tan mendia egongo da.Gaur eta bihar baita datozen asteburuetan ere Espainiako La2 kateak ere egingo du Giroaren jarraipena. Atariko erlojupekoko esatari lanak Perico Delgadok eta Carlos de Andresek egingo dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.