BERRIAko analisiaren (2014-6-20) laburpena: Izan ere, “nork babestu behar gaitu euskaldunak?”, galdetu zuen Iñaki Uria Egunkaria auziko presoak 2003an. 2004an, berriro espetxetik: “Babesa eskuratzeko modu bakarra Justizia sistema beregaina lortzea litzateke”. “Estatua” ere aipatu zuen aurretik. Urteak pasatu dira. Eta atzo auzipetuek: “Noiz egongo da Justizia gure esku, gure erakundeen esku?”. Haiek, berriz ere gaia kokatuz: euskal herritarren burujabetzarik eza.
Menpeko egoeran arazoen sorburua eta irtenbidearen giltza non diren jakitea ezinbestekoa izan ohi da aurrera egiteko. Espainiako koroari itun berria edo gobernuari erabaki eskubideaz akordio bat erregutze hutsak horma du aitzinean, aurrerabiderik ez. Hori frogatzeko ez dago zertan jo berriro hemerotekara.