BERRIAko analisiaren (2014-7-6) laburpena: Estaturik gabeko herrien artean Ipar Irlandakoa izan da Euskal Herrian modurik bateratuenean aztertu den azkeneko kasua. Euskal eragileentzat auzi erreferentea zen hangoa. Bazen antzekotasunik: estatuko “segurtasun” indarrak, lurralde zatiketa, autodeterminazioa, borroka armatua, presoak, errepresioa… Hamasei urte pasatu dira Irlandako Foroaren sorreratik, eta estaturik gabeko herrien artean orain beste erreferente batzuk daude Euskal Herrian; Katalunia eta Eskozia, nagusiki. Biok, ordea, ez dira bake prozesuak, baizik eta, demokrazian oinarrituta, burujabetza prozesuak. Baina Euskal Herrian gaur-gaurkoz ez dago haiek modu bateratuan aztertzeko topagunerik.
 Lidia Pujol katalan kantautoreak esan zuen duela urtebete: “Katalunian desberdin pentsa dezakegu, baina batera pentsatu behar dugu”.