Enekoitz Esnaola

Hilabetea: uztaila 2014

Euskal presoen lehendakari ere bai

BERRIAn 2014-07-27an argitaratutako analisia. Laburpena: Legeaz gain, giza eskubideak exijitzea edonorentzat da eginkizun bat, are gehiago haien gabezia pairatzen duten pertsonen lurraldeko arduradun instituzional goren batena, baita kasu honetan EPPK-ko kideek iraganean izandako jardueren kontra egonda ere. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakaria denez Urkullu, ardura berezi bat du erkidegoko herritarren giza eskubideen defentsan. Mingarria al da EPPK-ko gizon-emakumeen giza eskubideen alde eta ez beste ezeren alde konprometitzea? Fred Vergnoux: “Mina azkarren onartzen duenak egingo ditu azkarren beste gauzak”.

Batera pentsatu

BERRIAn 2014-07-06an argitaratutako analisia. Laburpena: Estaturik gabeko herrien artean Ipar Irlandakoa izan da Euskal Herrian modurik bateratuenean aztertu den azkeneko kasua. Euskal eragileentzat auzi erreferentea zen hangoa. Bazen antzekotasunik: estatuko “segurtasun” indarrak, lurralde zatiketa, autodeterminazioa, borroka armatua, presoak, errepresioa… Hamasei urte pasatu dira Irlandako Foroaren sorreratik, eta estaturik gabeko herrien artean orain beste erreferente batzuk daude Euskal Herrian; Katalunia eta Eskozia, nagusiki. Biok, ordea, ez dira bake prozesuak, baizik eta, demokrazian oinarrituta, burujabetza prozesuak. Baina Euskal Herrian gaur-gaurkoz ez dago haiek modu bateratuan aztertzeko topagunerik.
 Lidia Pujol katalan kantautoreak esan zuen duela urtebete: “Katalunian desberdin pentsa dezakegu, baina batera pentsatu behar dugu”.

© 2024 Lerro batzuk

Theme by Anders NorenUp ↑