BERRIAko analisiaren (2014-7-27) laburpena: Legeaz gain, giza eskubideak exijitzea edonorentzat da eginkizun bat, are gehiago haien gabezia pairatzen duten pertsonen lurraldeko arduradun instituzional goren batena, baita kasu honetan EPPK-ko kideek iraganean izandako jardueren kontra egonda ere. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakaria denez Urkullu, ardura berezi bat du erkidegoko herritarren giza eskubideen defentsan. Mingarria al da EPPK-ko gizon-emakumeen giza eskubideen alde eta ez beste ezeren alde konprometitzea? Fred Vergnoux: “Mina azkarren onartzen duenak egingo ditu azkarren beste gauzak”.