Garbi mintzatu da Iñigo Urkullu El Pais-eko elkarrizketan zenbait kontutan. Kasurako: Espainiako Estatuak Kataluniari eman dion tratuaren ondoren katalan gizartean sortu den mugimendua “plataformek lideratzea” ez du gustuko Jaurlaritzako lehendakariak.

“No me gusta que el malestar social generado por el ‘cepillado’ del Estatuto catalán en las Cortes y la sentencia del Tribunal Constitucional, tras el referéndum en Cataluña, sea liderado por plataformas. Un proceso de este tipo debe ser conducido desde las instituciones y los partidos con representación institucional”.

Gurean den akats endemikoaren (hau da, prozesua eragile politikoek gehiegi kontrolatu nahi izatearen) beste adibide bat da Urkulluren pentsaera. Akats endemikoa (I) artikuluan dagoen erantzunean German Kortabarriak dio haren egitasmoari Ardanzaren 1998ko bake planari “antz handia” hartzen diola.♦