Lerro batzuk

Enekoitz Esnaola

Errekalde, okupazioa, EAJ, botoak

Bilbon Errekalde auzoan hainbat emakume feministak eraikin bat okupatu dutela irakurri dugu aste bukaeran. Urteetan auzo berean izan zen gaztetxe ezagun bat okupatutako eraikin batean: Kukutza. Irail honetan lau urte beteko dira, udalak sustatuta, eraitsi zutela; iskanbila eta udalaren kontrako auzo mugimendu handia sortu zen. Hilabete batzuk lehenagoko udal bozetan EAJk hautetsien gehiengo osoa lortu zuen Bilbon, botoen %43 jasota. Aurtengo maiatzeko udal hauteskundeetan eraginik izan al du Errekalden Kukutzarenak? Botoa ematean faktore asko daudela esan ondoren, datuak:

– 2011ko udal bozetan (%58ko parte hartzea), EAJk 8.917 boto lortu zituen Errekalden, %42. PP geratu zen bigarren, %18rekin, jeltzaleengandik 24 puntura (PSEk %15, Bilduk %12, Ezker Batuak %5, Aralarrek %2…).

– Aurten (%57ko parte hartzea), EAJk 7.561 boto eskuratu ditu, %36. Bigarren indar bozkatuena 23 puntura geratu da: PSE, %13rekin (EH Bilduk %13, PPk %11, Udalberrik %8, Ganemosek %7…).♦

1 Comment

  1. Nork du kezka Kukutzarengatik Errekalden? Ezker Abertzaleak batez ere. Gainontzekoei ezer gutxi axola zaie.
    Bilbon PNVk behera egin du oro har. Aburtoren kudeaketa negargarria ote, DBE/RGIari dagokionez, beharbada?

    Sestao:
    2011: 4.500 boto (%32)
    2015: 7.000 boto (%51)
    PNVren gorakada handiena EH osoan.
    Zerikusirik izan al du Josu Bergararen jarrera atzerritar delituegileekiko??

    Marotok gora egin du, PPk toki guztietan behera egin ondoren. Zergatik ote?

    Eta Gipuzkoako Astigarragako datuak, aztertu al dituzu? Nahiko adierazgarriak, BILDUk ijitoen kanpamenduarekin egindako kudeaketarik zerikusirik beharbada?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*

© 2018 Lerro batzuk

Theme by Anders NorenUp ↑

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer