Lerro batzuk

Enekoitz Esnaola

Andaluziako Brouard auzoa

Gaur zortzi Juan Puerto Morcilloren elkarrizketa aterako dugu BERRIAn. Extremaduran (Espainia) sortu zen, eta 22 urte zituenean Bilbora etorri zen lanera eta bizitzera. Komunista da, 78 urte dauzka, eta egun Alternatiban dabil –alderdiak haren dokumental bat egin berri du–. Elkarrizketan, besteak beste, Santi Brouard ekarri dugu gogora. GALek gaur 32 urte hil zuen Brouard mediku, HASIko kide eta HBko mahaikidea, eta Puertok elkarrizketan oroitu du 1985eko maiatzean nola inauguratu zuten Badolatosan (Sevilla, Espainia) Santiago Brouard medikua auzoa. “Andaluziako iraultzaileek antolatu zuten ekitaldia, Comisiones Obreras del Campokoek. Han izan ziren Jon Idigoras eta Txomin Ziluaga ere, baita Brouarden alarguna eta alaba bat ere. Ondo gogoan dut alargunak [Teresa Aldamizek] egindako hitzaldia; iraultzailea egin zuen, izugarria”. Argazkian, Badolatosako oholtzan ezkerrean ageri dena da Aldamiz –2012an zendu zen–. Duela hamar urte pasatik ‘Ernesto Che Guevara’ izena du auzo horrek.♦

Brouard

1 Comment

  1. Sevillako Mairena de Aljarafe herriko kale bati ere Santiago Brouarden izena eman zioten, eta horren harira polemika piztu zuten bi guardia zibilen alargunek:

    http://elpais.com/diario/1986/07/29/espana/522972017_850215.html

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*

© 2018 Lerro batzuk

Theme by Anders NorenUp ↑

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer