BERRIAko analisiaren (2018-1-14) laburpena: ETAren armagabetze prozesuaren ondorioa da Frantziako Estatuan presoen alorrean gertatzen ari dena. Bakegileen tamaina bereko garrantzia aitortu behar zaie Ipar Euskal Herriko hautetsiei eta bestelako ordezkari instituzionalei; bereziki, Jean Rene Etxegarairi. Beste euskal ordezkari instituzional goren batzuek diskrezioari eusten diote erabat, ez dute azaltzen justuki zertan ari diren. Badirudi ez direla arriskatzen. Amonarrizek eta Talegonek atzo, manifestazioko hitzaldian: “Estatuak ez dira bakarrik mugitzen, mugiarazi egin behar dira”. Armagabetzearen tankera hartu du honek: ezker abertzaleak pausoak —orain, presoek—, Ipar Euskal Herria bat eginda, Parisen eragin… Korapiloa askatzen hasteko aurreneko zantzuak dira.♦