Bilaketa: haj

 

MADAGASKAR

MADAGASKAR

Madagaskarko Errepublika
Herritar izena: madagaskartar.
Eremua: 587.040 km2.
Hiriburua: Antananarivo (antananarivoar).
Hiri nagusiak: Toamasina, Antsiranana, Mahajanga, Fianarantsoa, Toliara.
Dirua: ariary madagaskartar.
Hizkuntzak: malgaxe (ofiziala) eta frantses (ofiziala).
Biztanleak: 21,9 milioi (NBE, 2012). Malgaxe, azpitaldeetan banaturik (tartean merina eta betsileo), cotier (afrikar, malaiar-polinesiar eta arabiar nahasketa: betsimisaraka, tsimihety, antaisaka, sakalava), frantziar, indiar, kreole, komoretar.
Erlijioak: sinesmen tradizional (%52), kristau (%41), musulman (%7).
 

PAKISTAN

PAKISTAN

Pakistango Islamiar Errepublika
Herritar izena: pakistandar.
Eremua: 796.100 km2.
Hiriburua: Islamabad (islamabadar).
Hiri nagusiak: Karatxi, Lahore, Quetta, Peshawar.
Dirua: errupia pakistandar.
Hizkuntzak: urdu (ofiziala, %8), punjabera (%48), sindhi (%12), seraiki edo siraiki (punjaberaren aldaera, %10), paxtunera (%8), balutxera (%3), hindko (%2), brahui (%1), ingeles (administrazioaren eta eliteen hizkuntza) eta beste hainbat.
Biztanleak: 179 milioi (NBE, 2012). Punjab, paxtun, sindhi, balutx, muhajir (Indiatik iritsitako etorkinak), urdu.
Erlijioak: musulman (%97; sunitak %77, xiitak %20), kristau, hindu eta beste (%3).
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Azad Kashmir / Cachemira Azad /Azad CachemireAzad Kaxmir
Balochistan / Baluchistán / BaloutchistanBalutxistan
Federally Administered Tribal Areas / Áreas tribales bajo administración federal / Régions tribales fédéralement administrées Administrazio Federalpeko Tribuen Eremua (laburturik, Tribuen Eremua)
IndoIndus (ibaia)
KarachiKaratxi
Karakalpakistan / KarakalpakiaKarakalpakstan / Karakalpakstango Errepublika
Paso Khaiber / Khaybar / pass de Khyber / Khyber PassKhyber ataka
SindSindh
 

OMAN

OMAN

Omango Sultanerria
Herritar izena: omandar.
Eremua: 212.460 km2.
Hiriburua: Maskat (maskatar).
Hiri nagusiak: Nizwa, Salalah, Khasab, Sur, Ibri, Haima, Sohar.
Dirua: rial.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), ingeles, balutxera, urdu, Indiako zenbait dialekto. Basamortuko zenbait tribuk beren mintzaira dute (mehri eta beste).
Biztanleak: 2,9 milioi (Munduko Bankua, 2012). Arabiar, balutx, Asia hegoaldeko (indiar, pakistandar, srilankar, bangladeshtar), afrikar.
Erlijioak: ibadhi musulman (%75), musulman sunita, musulman xiita, hindu.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Golfo de Omán / Gulf of Oman /Sea of OmanOmango golkoa
HajjarHajar (mendiak)
MasirahMasira (uhartea)
MusandamMusandam (penintsula)
Strait of HormuzOrmuzko itsasartea
ZufarDhofar
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa