MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

MADAGASKAR

MADAGASKAR

Madagaskarko Errepublika
Herritar izena: madagaskartar.
Eremua: 587.040 km2.
Hiriburua: Antananarivo (antananarivoar).
Hiri nagusiak: Toamasina, Antsiranana, Mahajanga, Fianarantsoa, Toliara.
Dirua: ariary madagaskartar.
Hizkuntzak: malgaxe (ofiziala) eta frantses (ofiziala).
Biztanleak: 21,9 milioi (NBE, 2012). Malgaxe, azpitaldeetan banaturik (tartean merina eta betsileo), cotier (afrikar, malaiar-polinesiar eta arabiar nahasketa: betsimisaraka, tsimihety, antaisaka, sakalava), frantziar, indiar, kreol, komoretar.
Erlijioak: sinesmen tradizional (%52), kristau (%41), musulman (%7).
 

MALAWI

MALAWI

Malawiko Errepublika
Herritar izena: malawiar.
Eremua: 118.480 km2.
Hiriburua: Lilongwe (lilongwetar).
Hiri nagusiak: Blantyre, Mzuzu, Zomba, Kasungu, Mangochi, Karonga, Salima, Nkhotakota, Liwonde.
Dirua: kwatxa.
Hizkuntzak: chewera (ofiziala), ingeles (ofiziala), yaoera, tumbukera, lomweera, tongera eta beste.
Biztanleak: 15,9 milioi (NBE, 2012). Txewa, nyanja, tumbuka, yao, lomwe, sena, tonga, ngoni, asiar, europar.
Erlijioak: protestante (%55), katoliko (%20), musulman (%20), sinesmen tradizional.
 

MALAYSIA

MALAYSIA

Malaysiako Federazioa
Herritar izena: malaysiar.
Eremua: 329.750 km2.
Hiriburua: Kuala Lumpur (kualalumpurtar).
Hiri nagusiak: Johor Baharu, Alor Setar, Kota Baharu, Malaka, Seremban, Kuantan, Ipoh, George Town, Putrajaya, Sha Alam, Kuala Terenggamu, Kota Kinabalau (lehen, Jesselton), Kuching.
Dirua: ringgit.
Hizkuntzak: malaysiera (ofiziala), ingeles, txineraren dialektoak (mandarin, kantonera, hokkienera, hakka, teocrew, hainanera, foochow), tamilera, telugu, malabarera, thaiera, punjabera eta bertako beste hainbat mintzaira (iban, kadazan...).
Biztanleak: 29,3 milioi (NBE, 2012). Malaiar (%50,4), txinatar (%23,7), bumiputera (%11) indiar (%7,1) eta beste (%7,8).
Erlijioak: musulman, budista, taoista, hindu, kristau, sikh. Ekialdean xamanismoa praktikatzen dute.

erdarazeuskaraz
Península de Malaca, Península malaya / péninsule Malaise, péninsule de Malacca / Malay Peninsula, Thai-Malay PeninsulaMalakako penintsula / Malaysiako penintsula
 

MALDIVAK

MALDIVAK

Maldivetako Errepublika
Herritar izena: maldivar.
Eremua: 300 km2.
Hiriburua: Male (maletar).
Hiri nagusiak: Hithadhoo, Fuvammula, Kulhudhuffushi, Thinadhoo, Naifaru, Hinnavaru, Kadholhudhoo, Dhidhdhoo, Gamu.
Dirua: rufiyaa.
Hizkuntzak: maldivera / dhivehi (ofiziala), ingeles (administrazioan).
Biztanleak: 324.000 lagun (NBE, 2012). Indiar, sinhalar, arabiar.
Erlijioak: maldivarrak musulman sunitak dira.
 

MALI

MALI

Maliko Errepublika
Herritar izena: maliar.
Eremua: 1.240.000 km2.
Hiriburua: Bamako (bamakoar).
Hiri nagusiak: Mopti, Sikasso, Gao, Kayes, Kidal, Kulikoro, Segu, Timbuktu.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), bamanankan (%80), hainbat hizkuntza afrikar (fula edo pulaarera, gurera, senufo...), arabiera, tamasheq (Maliko tuareg-en mintzaira).
Biztanleak: 16,3 milioi (NBE, 2012). Mande (%50; bambara, malinke, soninke), peul edo fula (%17), voltatar (%12), songhai (%6), tuareg eta mairu (%10), beste (%5).
Erlijioak: musulman (%90), sinesmen tradizional (%9), kristau (%1).
 

MALTA

MALTA

Maltako Errepublika
Herritar izena: maltar.
Eremua: 316 km2.
Hiriburua: Valleta (valletar).
Hiri nagusiak: Birkirkara, Qormi, Mosta, Zabbar, Rabat, San Gwann, Fgura, Zejtun, Sliema, Zebbug.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: maltera, ingeles (ofizialak).
Biztanleak: 419.000 lagun (NBE, 2012). Maltar (garai bateko kartagoarren eta feniziarren ondorengoak, italiar eta Mediterraneoko beste leinu batzuekin nahastuta).
Erlijioak: katoliko (%98).
 

Malvinak

Jakingarriak: Ikus Falkland uharteak.
 

Mari

Jakingarriak: Ikus Mari El.
 

Mari El

Mari El

Mari El Errepublika
Eremua: 23.200 km2.
Hiriburua: Joxkar-Ola.
Hiri nagusiak: Kozmodemiansk, Volzhsk.
Hizkuntzak: mariera, errusiera (ofizialak).
Biztanleak: 727.979 lagun. Mari (%42,9), errusiar (%47,5), tatar (%6), beste (%3,6).
Erlijioak: kristau ortodoxo, musulman. Marien erlijio jardunean kristautasunaren, totemismoaren eta xamanismoaren elementuak nahasten dira.
Jakingarriak: lehen, Mari. Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

Mariana uharteak

Jakingarriak: Ikus Ipar Marianak.
 

MAROKO

MAROKO

Marokoko Erresuma
Herritar izena: marokoar.
Eremua: 446.550 km2.
Hiriburua: Rabat (rabatar).
Hiri nagusiak: Casablanca, Fez, Marrakex, Tanger, Meknes, Agadir, Ujda, Kenitra, Tetuan, Xauen, Larache, Essauira (lehen, Mogador), Sidi Ifni.
Dirua: dirham marokoar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), amazigera edo berbereen mintzairak (tarifit, taxelhiyt, tamazig; %40 inguru), frantses.
Biztanleak: 32,6 milioi (NBE, 2012). Arabiar, amazig eta beste.
Erlijioak: musulman (%98,7), kristau (%1,1), judu (%0,2).
Jakingarriak: Mendebaldeko Sahara okupatua du Marokok. Nazio Batuek ez dute onartzen egoera hori.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Al HoceimaAlhucemak (Alhucema uharteak)
AlcazarquivirKsar el-Kebir
AlhucemasAl-Hoceima (hiria)
Alto Atlas / Haut AtlasAtlas Garaia
Anti-AtlasAntiatlasa (Antiatlas mendikatea)
Atlas Medio / Moyen AtlasAtlas Ertaina
AtlasAtlasa (Atlas mendikatea)
Dar el BeidaCasablanca
DraaDraa (ibaia)
FesFez
GourougouGurugu (mendia)
MarrakechMarrakex
Miknas / MequinezMeknes
MoulouyaMuluya (ibaia)
OujdaUjda
País Yebala / Pays JebalaJebala
RifRif (eskualdea; amazigeraz, Arrif)
SebouSebu (ibaia)
Tangier, TanjaTanger
TetouanTetuan
Toubkal, TubqalTubkal (mendia)
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H' hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

MARSHALL UHARTEAK

MARSHALL UHARTEAK

Marshall Uharteetako Errepublika
Herritar izena: marshalldar.
Eremua: 181,3 km2.
Hiriburua: Majuro (majuroar).
Hiri nagusiak: Ebeye, Laura, Ajeltake, Enewetak, Kili, Wotje, Namorik.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: ingeles, marshallera (ofizialak).
Biztanleak: 55.000 lagun (NBE, 2011). Mikronesiar.
Erlijioak: protestante.
Jakingarriak: Errepublika independentea da 1986tik, Ameriketako Estatu Batuekiko elkartze librean.
 

Martinika

Martinika

Eremua: 1.100 km2.
Hiriburua: Fort-de-France.
Hiri nagusiak: Le Lamentin, Le Robert, Schoelcher, Sainte-Marie, Le François, Ducos, Saint-Joseph, Riviere-Salee, La Trinite.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), kreolera.
Biztanleak: 408.000 lagun (NBE, 2012). Mulato (%90), zuri (%5), indopakistandar eta txinatar (%5).
Erlijioak: katoliko (%85), protestante (%10,5), musulman (%0,5), hindu (%0,5), beste (%3,5).
Jakingarriak: Karibeko kolonia frantziarra; DOM-ROM estatusa du (itsasoz haraindiko departamendua).
 

MAURITANIA

MAURITANIA

Mauritaniako Errepublika Islamiarra
Herritar izena: mauritaniar.
Eremua: 1.030.700 km2.
Hiriburua: Nuakxot (nuakxotar).
Hiri nagusiak: Nuadhibu, Atar, Kiffa, Aleg, Kaedi, Selibabi, Nema, Aiun el-Atrus, Akjoujt, Tidjikdja, Fderik, Rosso.
Dirua: uguiya.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), wolofera, soninkera, fula edo pulaarera (nazionalak), hassania, frantses ('de facto', ofiziala da).
Biztanleak: 3,6 milioi (NBE, 2012). Mairu beltz (%40), mairu zuri (arabiar eta amazig, %30), beltz afrikar (%30; fula edo peul, soninke...).
Erlijioak: musulman.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H' hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

MAURIZIO

MAURIZIO

Maurizioko Errepublika
Herritar izena: mauriziar.
Eremua: 2.040 km2.
Hiriburua: Port Louis (portlouistar).
Hiri nagusiak: Tamarin, Centre de Flacq, Mahebourg, Moka, Pamplemousses, Rose Hill, Poudre d'Or, Souillac.
Dirua: errupia mauriziar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), kreolera, frantses, Indiako mintzairak (hindi, urdu, bojpurera, punjabera, tamilera, telugu, marathera...), txineraren dialektoak (hakka, mandarin...).
Biztanleak: 1,3 milioi (NBE, 2012). Indo-mauriziar (%68), kreol (%27), txinatar-mauriziar (%3), franko-mauriziar (%2).
Erlijioak: hindu (%48), katoliko (%23,6), musulman (%16,6), bestelako kristauak (%8,6), beste (%2,5), sinesgabe (%0,4), zehaztugabe (%0,3).
 

Mayotte

Mayotte

Eremua: 374 km2.
Hiriburua: Mamudzu.
Hiri nagusiak: Kungu, Dzaudzi, Sada, Pamanzi, Dembeni, Bandrabua, Mtsamboro, Tsingoni, Uangani.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala; %35), komoretarrek shimaore edo komoreera erabiltzen dute (swahiliaren dialektoa). Malgaxe mintzaira ere erabiltzen da.
Biztanleak: 155.911 lagun. Komoretar (%95etik gora), europar.
Erlijioak: musulman sunita (%97), kristau (%3; katolikoak nagusiki).
Jakingarriak: Indiako ozeanoko kolonia frantziarra, Komoreetako uhartedian; DOM estatusa du (itsasoz haraindiko departamendua). Komoreetako Batasunak beretzat eskatzen du Mayotte uhartea —aldarri horrekin bat egiten dutenek Mahore deitzen diote—.
 

MAZEDONIA

MAZEDONIA

Mazedoniako Errepublika
Herritar izena: mazedoniar.
Eremua: 25.333 km2.
Hiriburua: Skopje (skopjetar).
Hiri nagusiak: Kumanovo, Bitola, Prilep, Tetovo, Veles, Ohrid, Gostivar, Stip, Strumica.
Dirua: dinar mazedoniar.
Hizkuntzak: mazedoniera (ofiziala; %66,5), albaniera (%25,1), turkiera (%3,5), romani (zingaro, %1,9), serbiera (%1,2), beste (%1,8; aromaniera edo vlach, greko...). Gutxiengo etnikoren bateko kideak biztanleen %20 baino gehiago diren udalerrietan, beren hizkuntzak erabilera ofiziala du tokiko erakundeetan.
Biztanleak: 2,1 milioi (NBE, 2012). Mazedoniar (%64,2), albaniar (%25,2), turkiar (%3,9), ijito (%2,7), serbiar (%1,8), beste (%2,2; aromaniar edo vlach, greziar, bosniak, kroaziar, egiptoar, bulgariar...).
Erlijioak: kristau ortodoxo (%32,4), musulman (%16,9), beste eta zehaztugabe (%50,5).
Jakingarriak: gutxiengo albaniarrak beren eskubideen alde matxinatu ziren 2001eko urtarrilean. Urte hartan bertan, bake ituna izenpetu zuten Mazedoniako alderdi eslaviar eta albaniarrek.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

Melilla

Jakingarriak: Ikus Ceuta eta Melilla.
 

Mendebaldeko Sahara

Mendebaldeko Sahara

Herritar izena: saharar.
Eremua: 266.000 km2.
Hiriburua: Aaiun (aaiundar).
Hiri nagusiak: Dakhla (lehen, Villa Cisneros), Smara, La Guera, Bir Gandus, Bir Lehlu, Bukraa, Guelta Zemmur.
Dirua: dirham marokoar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala). Sahararrek hassania dialektoa erabiltzen dute.
Biztanleak: 567.008 lagun (NBE, 2012). Arabiar, amagizh.
Erlijioak: sahararrak musulmanak dira.
Jakingarriak: kolonia espainiarra izan zen, eta orain Marokok okupatua du. Nazio Batuek ez dute onartzen okupazioa. Behin betiko estatusaren inguruko erreferenduma behin eta berriro atzeratu da.

erdarazeuskaraz
As Samara / SemaraSmara
Ausert / AousserdAuserd
Bu Jaidur / Cape Bojador / Boujdour / Cabo BojadorBojador (lurmuturra)
El-Aaiun / LaayouneAaiun
La Agüera / LagouiraLa Guera
Rio de OroRio de Oro (eskualdea)
Saguia el Hamra / Seguia el-HamraSakia-el-Hamra (eskualdea)
 

MEXIKO

MEXIKO

Mexikoko Estatu Batuak
Herritar izena: mexikar.
Eremua: 1.972.550 km2.
Hiriburua: Mexiko Hiria (mexikar).
Hiri nagusiak: Guadalajara, Monterrey, Puebla, Tijuana, Leon, Toluca, Ciudad Juarez, Torreon, San Luis Potosi, Merida.
Dirua: peso.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala). Zazpi milioi lagun baino gehiago mintzo dira hizkuntza amerindiarretan. Horien artean: nahuatl, tarahumara, yaqui, o'odham, maia hizkuntzak (akatec, chol, huastec, tzeltal, tzotzil, jacaltec, yucatec), mazateco, zapotec, mixtec eta beste hainbat.
Biztanleak: 116 milioi (NBE, 2012). Mestizo (%60; amerindiar-espainiar), amerindiar (%30), zuri (%9), beste (%1, amerindiar-afrikar eta abar).
Erlijioak: katoliko (%89), protestante (%6), beste (%5).

erdarazeuskaraz
Baja California / Basse-CalifornieKalifornia Beherea, -a
Baja California Sur / Basse-Californie du Sud / Baja California SurHego Kalifornia Beherea, -a
ChiapasChiapas
Corriente del Golfo / Gulf Stream Golkoko itsaslasterra
Desierto de ChihuahuaChihuahuako basamortua
Desierto de Sonora / Sonoran DesertSonorako basamortua
Eje Neovolcánico, Eje Volcánico Transversal / cordillère néovolcaniquezeharkako sumendi ardatza
Golfo de California / Gulf California/ Golfe de CalifornieKaliforniako golkoa
Golfo de México / Gulf of Mexico / Golfe du MexiqueMexikoko golkoa
Golfo de Tehuantepec / Gulf of Tehuantepec / golfe de TehuantepecTehuantepec golkoa
Península de Yucatán / Yucatán Oeninsula / péninsule du YucatánYucatan penintsula
Río BravoRio Bravo (AEBetan, Rio Grande deitua)
Sierra Madre OccidentalMendebaldeko Sierra Madre
Sierra Madre OrientalEkialdeko Sierra Madre
Sierra Madre del SurHegoaldeko Sierra Madre
Sierra Madre, Sierra Madre de Chiapas, Cordillera CentralSierra Madre
 

MIKRONESIA

MIKRONESIA

Mikronesiako Estatu Federatuak
Herritar izena: mikronesiar.
Eremua: 702 km2.
Hiriburua: Palikir (palikirtar).
Hiri nagusiak: Weno, Kitti, Tol, Madolenihmw, Nett, Lelu, Kolonia, Fefen, Tonoas.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala); pohnpeiera, yapera, chuukera, kosraera (kusaiera), ulithera, woleaiera, ulithiera, nukuoro, kapingamarangi.
Biztanleak: 112.000 lagun (NBE, 2012). Mikronesiar eta polinesiar taldeak: trukar, pohnpeiar, mortlockar, kosraetar (kusaietar), yapar...
Erlijioak: katoliko (%50), protestante (%47), beste (%3).
Jakingarriak: errepublika federal independentea da 1986az geroztik, Ameriketako Estatu Batuekiko elkartze librean.
 

MOLDAVIA

MOLDAVIA

Moldaviako Errepublika
Herritar izena: moldaviar.
Eremua: 33.843 km2.
Hiriburua: Chisinau (chisinauar).
Hiri nagusiak: Tiraspol, Balti, Tighina, Rabnita, Briceni, Cahul, Ungheni, Soroca, Orhei.
Dirua: leu.
Hizkuntzak: moldaviera (ofiziala; errumanieraren era bat), errusiera (ofiziala), ukrainera, gagauzera (dialekto turkiarra, 150.000; ofiziala da Gagauziako Errepublika Autonomoan).
Biztanleak: 3,5 milioi (NBE, 2012). Moldaviar (%76,1), ukrainar (%8,4), errusiar (%5,8), gagauz (%4,4), errumaniar (%2,1), bulgariar (%1,9), beste (%1,3).
Erlijioak: kristau ortodoxo (%98), judu (%1,5), baptista (%0,5) .
Jakingarriak: bi errepublika erdi-autonomo ditu Moldaviak: Gagauzia eta Transnistria —1991n independentzia aldarrikatu zutenetik, 'de facto' independentea da: Transnistriako Moldaviar Errepublika—.
Transkripzioak: alfabeto latinoa erabiltzen dute 1989az geroztik.

lehenorain
KishinevChisinau
BeltsiBalti
BenderiTighina
DubossariDubosari
KagulCahul
KomratComrat
KotovskHincesti
KutuzorIaloven
LeovoLeova
RibnitsaRabnita
SorokiSoroca
TxernenkoSoldanesti
 

MONAKO

MONAKO

Monakoko Printzerria
Herritar izena: monakoar.
Eremua: 1,95 km2.
Hiriburua: Monako (monakoar).
Hiri nagusiak: Monte-Carlo, La Condamine, Fontvieille.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala). Bertako jatorrizko mintzaira dialekto italiar bat da (ligurera du oinarrian, eta munegascu esaten diote bertakoek). Ingeles, italiera.
Biztanleak: 36.100 lagun (NBE, 2012); soilik 5.000 dira bertakoak. Frantses (%47), monakoar (%16), italiar (%16), beste (%21; ingeles, belgikar, suitzar...).
Erlijioak: katoliko (%90).
 

MONGOLIA

MONGOLIA

Herritar izena: mongoliar.
Eremua: 1.565.000 km2.
Hiriburua: Ulan Bator (ulanbatortar).
Hiri nagusiak: Darkhan, Erdenet, Txoibalsan, Olgi, Buiant-Us (Sainxand), Ulaangom, Dund-Us (Hovd), Moron, Uliastai.
Dirua: tugrik.
Hizkuntzak: mongoliera (khalkha dialektoan oinarritua, ofiziala; %90), errusiera eta zenbait mintzaira turkiar (kazakhera, tuvera).
Biztanleak: 2,8 milioi (NBE, 2012). Mongol (khalkha edo halh nagusiki, %94,9), turkiar (%5, kazakh nagusiki), beste (%0,1; tartean, errusiar eta txinatar).
Erlijioak: budista (%50), xamanista eta kristau (%6), musulman (%4), sinesgabe (%40).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Darjan / DarhanDarkhan
JangaiKhangai
Kherlen / KerulenKherlen / Kerulen
Orjón / OrhonOrkhon
Tola / ToulaTuul
Ubsugul / HövsgölKhovsgol (Khövsgöl)
Mongolia Interior, Región Autónoma de Mongolia Interior / Mongolie intérieur, Région autonome de Mongolie-IntérieureBarne Mongolia Barne Mongoliako Eskualde Autonomoa
 

MONTENEGRO

MONTENEGRO

Montenegro
Herritar izena: montenegroar.
Eremua: 13.812 km2.
Hiriburua: Podgorica (podgoricar).
Hiri nagusiak: Niksic, Bijelo Polje, Berane, Cetinje, Pljevlja, Ulcinj, Tivat, Kotor, Bar.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: Montenegroera da ofiziala (serbokroazieraren aldaera baten estandarra). Serbiera, bosniera, albaniera eta kroaziera ere erabiltzen dira ofizialki.
Biztanleak: 633.000 lagun (NBE, 2012). Montenegroar (%43,16), serbiar (%31,99), bosniak (%7,77; eslaviar musulmanak dira), albaniar (%7,09), kroaziar (%1,1), ijito (%0,4).
Erlijioak: kristau ortodoxo (%74), musulman (%17,7),
Jakingarriak: 1992tik aurrera Jugoslaviako Errepublika Federala izan zena Serbia eta Montenegro bihurtu zen 2003ko otsailaren 4an, harik eta 2006ko maiatzean eginiko erreferendumaren ondorioz Montenegrok independentziarako bidea hartu zuen arte.
 

Montserrat

Montserrat

Herritar izena: montserratar.
Eremua: 102 km2.
Hiriburua: Plymouth. Gaur egun, ordea, Brades da 'de facto' hiriburua, 1995. urteaz geroztik hustu egin behar izan baitzuten Plymouth, Soufiere Hills sumendiaren erupzioak eraginda.
Hiri nagusiak: St. John's, St. Peter's, Salem, Bethal, St. Patrick's.
Hizkuntzak: ingeles (ofizial)
Biztanleak: 4.900 lagun (2009). Beltz, zuri.
Erlijioak: anglikano, metodista, katoliko, mendekoste, zazpigarren eguneko adbentista, bestelako kristau.
Jakingarriak: Karibeko kolonia britainiarra.
 

Mordovia

Mordovia

Mordoviako Errepublika
Herritar izena: mordoviar.
Eremua: 26.200 km2.
Hiriburua: Saransk.
Hiri nagusiak: Kovilkino, Ruzaievka, Krasnoslobodsk, Ardatov, Insar, Temnikov.
Hizkuntzak: erziera, mokxera, errusiera (hirurak dira ofizialak).
Biztanleak: 876.105 lagun. Mordvin edo mordoviar (bi talde etnikotan banatuak daude: erzia eta mokxa), errusiar eta beste.
Erlijioak: mordoviarrak nagusiki kristau ortodoxoak dira.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

MOZAMBIKE

MOZAMBIKE

Mozambikeko Errepublika
Herritar izena: mozambiketar.
Eremua: 801.590 km2.
Hiriburua: Maputo (maputoar).
Hiri nagusiak: Beira, Angoche, Nampula, Chimoio, Nacala, Inhambane, Lichinga, Malvernia, Maputo, Nampula, Pemba, Quelimane, Tete.
Dirua: metical.
Hizkuntzak: portuges (ofiziala), makua, senera, chopi, chuwabo, ndauera, nyanja, ronga, tshwa, tsongera, ekoti eta beste hainbat.
Biztanleak: 24,5 milioi (NBE, 2012). Bertako taldeak (%99,6; shangaan edo tsonga, makua, sena, ndau eta beste hainbat), euro-afrikar (%0,2).
Erlijioak: sinesmen tradizional (%50), kristau (%30), musulman (%20).
 

MYANMAR

MYANMAR

Myanmarko Batasuna
Herritar izena: myanmartar.
Eremua: 678.500 km2.
Hiriburua: Naypyidaw. 2005. urtea arte, Yangon (Rangun) izan zen hiriburua.
Hiri nagusiak: Mandalay, Mawlamyine (lehen, Moulmein), Bago (lehen, Pegu), Patheim, Magway edo Magwe, Sagaing, Dawei (lehen, Tavoy), Yangon edo Rangun, Hakha, Myitkyina, Pa-an, Loikaw (batzuetan Loi-kaw), Sittwe (lehen, Akyab), Taunggyi.
Dirua: kyat.
Hizkuntzak: birmaniera (ofiziala, berezko alfabetoan idazten da), ingeles, txinera, tamilera, hindi, bengalera. Gutxiengoek euren hizkuntza dute: shanera, karenera, tsaiva...
Biztanleak: 48,7 milioi (NBE, 2012). Birmaniar (%68), shan (%9), karen (%7), rakhine (%4, lehen, arakan), txinatar (%3), indiar (%2), mon (%2) eta beste (%5, moken, kachin edo jingpo, chin). Gerrilla mugimendu ugari izan dira azken urteetan: karen gerrillak batez ere, baina baita beste herri askorenak ere (kachin, kayah, shan, pa-o, palaung, wu, mon, rakhine eta lahu).
Erlijioak: budista (%89), kristau (%4; baptista %3, katoliko %1), musulman (%4), animista (%1), beste (%2).
Jakingarriak: Lehen, Birmania (birmaniar). 1989an, junta militarrak aldatu egin zion izenaren ingelesezko bertsioa: lehen, 'Burma' zen; geroztik, 'Myanmar'.
Transkripzioak: nazioartean finkaturiko erak erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Archipiélago de Mergui / îles Myek Myeik artxipelagoa / Mergi artxipelagoa
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa