MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

PAKISTAN

PAKISTAN

Pakistango Islamiar Errepublika
Herritar izena: pakistandar.
Eremua: 796.100 km2.
Hiriburua: Islamabad (islamabadar).
Hiri nagusiak: Karatxi, Lahore, Quetta, Peshawar.
Dirua: errupia pakistandar.
Hizkuntzak: urdu (ofiziala, %8), punjabera (%48), sindhi (%12), seraiki edo siraiki (punjaberaren aldaera, %10), paxtunera (%8), balutxera (%3), hindko (%2), brahui (%1), ingeles (administrazioaren eta eliteen hizkuntza) eta beste hainbat.
Biztanleak: 179 milioi (NBE, 2012). Punjab, paxtun, sindhi, balutx, muhajir (Indiatik iritsitako etorkinak), urdu.
Erlijioak: musulman (%97; sunitak %77, xiitak %20), kristau, hindu eta beste (%3).
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Azad Kashmir / Cachemira Azad /Azad CachemireAzad Kaxmir
Balochistan / Baluchistán / BaloutchistanBalutxistan
Federally Administered Tribal Areas / Áreas tribales bajo administración federal / Régions tribales fédéralement administrées Administrazio Federalpeko Tribuen Eremua (laburturik, Tribuen Eremua)
IndoIndus (ibaia)
KarachiKaratxi
Karakalpakistan / KarakalpakiaKarakalpakstan / Karakalpakstango Errepublika
Paso Khaiber / Khaybar / pass de Khyber / Khyber PassKhyber ataka
SindSindh
 

PALAU

PALAU

Palauko Errepublika
Herritar izena: palauar.
Eremua: 508 km2.
Hiriburua: Melekeok (melekeoktar). Lehen, Koror zen hiriburua (korortar).
Hiri nagusiak: Koror, Airai, Kloulklubed, Ngermechau, Chol, Ngaramasch, Ulimang, Kayangel, Ngerkeai, Ollei, Oikuul, Ngetkip, Dongosaru, Hatohobei, Imeong.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala, %9,4), palauera (ofiziala, %64,7); Sonsorolen, ingelesa eta sonsorolera dira ofizialak; Tobin, tobiera eta ingelesa; eta Angaurren, angaurrera, japoniera eta ingelesa. Beste zenbait mintzaira ere badira: filipinera (%13,5), txinera (%5,7), carolinera (%1,5), japoniera (%1,5) eta beste.
Biztanleak: 20.600 lagun (NBE, 2011). Palauar (%69,9; polinesiar jatorrikoak dira, malaiar eta melanesiar ukituekin), filipinar (%15,3), txinatar (%4,9), bestelako asiar (%2,4), zuri (%1,9), carolindar (%1,4), bestelako mikronesiar (%1,1) eta beste.
Erlijioak: katoliko (%41,6), protestante (%23,3), modekngei (Palauko bertako erlijioa, %8,8), zazpigarren eguneko adbentista (%5,3), Jehovaren lekuko (%0,9), azken eguneko santu (%0,6), zehaztugabe edo sinesgabe (%16,4) eta beste.
Jakingarriak: Independentea da 1994az geroztik, Ameriketako Estatu Batuekiko elkartze librean.
 

Palestina

Palestina

Herritar izena: palestinar.
Eremua: 6.520 km2.
Hiriburua: Jerusalem (jerusalemdar).
Hiri nagusiak: Tulkarem, Nablus, Ramallah, Hebron, Gaza, Khan Yunis, Jeriko, Betleem, Jenin.
Dirua: Israelgo shekel berri, dinar jordaniar (Zisjordanian soilik).
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala). Zisjordanian, arabieraz gain, hebreera ere erabiltzen dute, kolono israeldarrek gehienbat. Gazan, domariera ere erabiltzen dute.
Biztanleak: 4,4 milioi (NBE, 2010). Palestinarrak 3,5 milioi inguru dira, eta juduak 475.000. Palestinako Estatistiken Bulego Nagusiaren arabera, 9,6 milioi palestinar inguru daude munduan, gehienak Palestinatik kanpo.
Erlijioak: palestinarren %90 musulman sunitak dira, eta %10 inguru, kristauak. Kolono israeldarrak juduak dira.
Jakingarriak: hauek dira Palestinako lurralde okupatuak: Zisjordania, Jerusalem ekialdea eta Gaza. Gazak eta Zisjordaniako zenbait hiri eta lurraldek Palestinako Aginte Nazionala osatzen dute, administrazio autonomoa duen lurraldea, baina kokagune juduak aginte horretatik kanpo geratzen dira. 2005. urtean, Israelgo Gobernuak hustu egin zituen Gazako kokagune juduak. 2012an, Nazio Batuen Erakundeak estatu behatzaile gisa onartu zuen.
Transkripzioak: Izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

auzo erdaretanarabierazeuskaraz
Belen / BethleemBait LahmBetleem
Djenine / Jenin / Jenine / Yenin / YaninJaninJenin
GazzahGhazzahGaza
HebronAl KhalilHebron
Jalaliya, Jabalya Jabalia
Jericho / Jerico / JerikoArihaJeriko
Jerusalen / JerusalemAl QudsJerusalem
Khan Yunis, Jan Yunis, Khan Younes Khan Yunis
Nablous / Nablus / Naplus / NaplusaNabulusNablus
QalqiliyahQalqiliyahQalqiliya
RamalaRam AllahRamallah
West Bank Zisjordania
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H' hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

PANAMA

PANAMA

Panamako Errepublika
Herritar izena: panamar.
Eremua: 75.520 km2.
Hiriburua: Panama Hiria (panamar).
Hiri nagusiak: Bocas del Toro, David, Panonome, Colon, La Palma, Chitre, Las Tablas, Santiago de Veracruz, Union Choco, El Porvenir, Quebrada Guabo.
Dirua: balboa.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala), hizkuntza amerindiarrak (horien artean, guaymi, kuna, embera), ingeles.
Biztanleak: 3,6 milioi (NBE, 2012). Mestizo (amerindiar-zuri; %70), beltz eta mulato (%14), zuri (%10), amerindiar (%6).
Erlijioak: katoliko (%80 inguru), protestante (%12 inguru), musulman (%4,4), bahaista (%1), budista (%1), judu (%0,4), hindu (%0,2).

erdarazeuskaraz
Canal de PanamáPanamako kanala
Golfo de Panamá / golfe de Panama / Golf of PanamáPanamako golkoa
Golfo de los MosquitosMosquitos golkoa
Istmo de Panamá Panamako itsmoa
 

PAPUA GINEA BERRIA

PAPUA GINEA BERRIA

Papua Ginea Berriko Estatu Burujabea
Herritar izena: gineaberriar.
Eremua: 462.840 km2.
Hiriburua: Port Moresby (portmoresbiar).
Hiri nagusiak: Kundiawa, Goroka, Rabaul, Wewak, Webag, Kerema, Madang, Lorengau, Alotau, Lae, Kavieng, Popondetta, Arawa, Mendi, Daru, Mount Hagen, Kimbe, Vanimo.
Dirua: kina.
Hizkuntzak: hiru hizkuntza ofizial daude: ingeles, tok pisin (ingeles kreolera; 'lingua franca' moduan erabiltzen dute), hiri motu; 715 hizkuntza papuar eta melanesiar.
Biztanleak: 7,2 milioi (NBE, 2012). Melanesiar, papuar, negrito, mikronesiar, polinesiar.
Erlijioak: sinesmen tradizional (%34), katoliko (%22), luterano (%16), metodista / presbiteriano (%8), anglikano (%5), bestelako protestante batzuk (%15).

erdarazeuskaraz
Golfo de Papua / Golfe du Papouasie / Gulf of PapuaPapuako golkoa
Isla de Nueva Hanover / Nouvelle-Hanovre / New Hannover IslandHannover Berria / Lavongai
Islas del Almirantazgo / islas Manus / Îles de l'Amirauté / Admiralty IslandsAlmirantegoaren uharteak
Nueva Bretaña / Nouvelle-Bretagne / New Britain / Nouvelle-PoméranieBritainia Berria
Nueva Irlanda / Nouvelle-Irlande / New IrelandIrlanda Berria
PapousiaPapuasia
 

PARAGUAI

PARAGUAI

Paraguaiko Errepublika
Herritar izena: paraguaitar.
Eremua: 406.750 km2.
Hiriburua: Asuncion (asunciondar).
Hiri nagusiak: Fuerte Olimpo, Ciudad del Este, Pedro Juan Caballero, Filadelfia, Coronel Oviedo, Caazapa, Salto del Guaira, Aregua, Concepcion, Caacupe, Villarrica, Encarnacion, San Juan Bautista, Pilar, Paraguari, Pozo Colorado, San Pedro.
Dirua: guarani.
Hizkuntzak: guaraniera (ofiziala; biztanleen %90ek erabiltzen dute lehen edo bigarren hizkuntza moduan), gaztelania (ofiziala; biztanleen %75ek erabiltzen dute lehen edo bigarren hizkuntza moduan). Gutxiengo etnikoek eutsi diete beren mintzairei.
Biztanleak: 6,7 milioi (NBE, 2012). Mestizo (espainiar-amerindiar; %95), beste (%5; alemaniar, japoniar, korear, txinatar, arabiar, brasildar, argentinar...).
Erlijioak: katoliko (%90), mennonita (anabaptistak) eta beste protestante batzuk (%10).

erdarazeuskaraz
PantanalPantanala, -a
 

PERU

PERU

Peruko Errepublika
Herritar izena: perutar.
Eremua: 1.285.220 km2.
Hiriburua: Lima (limatar).
Hiri nagusiak: Arequipa, Trujillo, Chiclayo, Iquitos, Huancayo, Piura, Chimbote, Cusco, Pucallpa.
Dirua: sol berri.
Hizkuntzak: gaztelania, kitxua (ofizialak); aimarak eta beste mintzaira batzuek ere badute ezagutza ofiziala zenbait lurraldetan.
Biztanleak: 29,7 milioi (NBE, 2012). Kitxua edo amerindiar (%45), mestizo (amerindiar-zuri; %37), zuri (%15), aimara (beltzak), japoniar, txinatar eta beste (%3).
Erlijioak: perutarrak katolikoak dira nagusiki (%90 inguru).

erdarazeuskaraz
Cordillera BlancaCordillera Blanca mendikatea
CuzcoCusco, Qosqo
Machu PicchuMachu Picchu
 

Pitcairn

Pitcairn

Herritar izena: pitcairndar.
Eremua: 47 km2.
Hiriburua: Adamstown.
Hiri nagusiak: Biztanlegune bakarra du, hiriburua bera.
Dirua: dolar zeelandaberritar.
Hizkuntzak: ingeles, pitcairnera edo pitkern (ingelesaren eta tahitieraren arteko kreolera).
Biztanleak: 46 lagun. Ingeles eta tahitiar jatorrikoak.
Erlijioak: zazpigarren eguneko adbentista (%100).
Jakingarriak: Pazifikoko kolonia britainiarra.
 

Polinesia Frantsesa

Polinesia Frantsesa

Eremua: 4.167 km2.
Hiriburua: Papeete.
Hiri nagusiak: Faaa, Punaauia, Pirae, Mahina, Paea, Papara, Arue, Afaahiti, Vaitape.
Dirua: CFP franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), tahitiera (ofiziala), markesera (Markesa uharteetan), puka-pukera, tuamotuera (Tuamotu uharteetan), tubuaiera (Tubuai uharteetan), mangareva, rapera.
Biztanleak: 277.000 lagun (NBE, 2012). Polinesiar (%78), txinatar (%12), bertako frantses (%6), metropoliko frantses (%4).
Erlijioak: protestante (%54), katoliko (%30), beste (%10), sinesgabe (%6).
Jakingarriak: Pazifikoko kolonia frantziarra da, eta itsasoz haraindiko herrialdearen estatusa du (POM). 1946tik 2003ra itsasoz haraindiko lurralde izan zen (TOM), eta Frantziako Konstituzioan aldaketa bat egin ondoren, estatus berria onartu zioten Polinesia Frantsesari, autonomia handiagoa izan zezan.
 

POLONIA

POLONIA

Poloniako Errepublika
Herritar izena: poloniar.
Eremua: 312.685 km2.
Hiriburua: Varsovia (varsoviar).
Hiri nagusiak: Lodz, Krakovia, Wroclaw, Poznan, Gdansk, Szczecin, Bydgoszcz, Lublin, Katowice.
Dirua: zloty.
Hizkuntzak: poloniera (ofiziala; %98,7). Alemanez, ukraineraz eta bielorrusieraz mintzo diren gutxiengoak ere badira, besteak beste.
Biztanleak: 38,3 milioi (NBE, 2012). Poloniar (%97,6), alemaniar (%0,4), ukrainar (%0,1), bielorrusiar (%0,1), beste (%2,7).
Erlijioak: katoliko (%89,8), ortodoxo (%1,3), protestante (%0,3), beste (%8,6).

erdarazeuskaraz
Casubia / Cachubia / Cachoubie / Kashubia / Kaszuby Kaxubia
Cracovia / Cracovie / Krakow / CracowKrakovia
Cujavia / Kuyavia / Coujavie / KujawyKujabia
Galicia / Galicie / GalicjaGalitzia
Gran Polonia / Grande-PolognePolonia Handia, -a
Masovia / MazowszeMazovia
Mazurie / MazuryMasuria / Mazuria
Pequeña Polonia / Petite-PolognePolonia Txikia, -a
Podlakia / Podlachie / PodlasiePodlasia
PomorzePomerania
Pomérélie / Pomorze Gdanskie Pomerelia
Posnanie / Poznanie / Province of PosenPosnania
SilésieSilesia
Tierra de Chelmno / Région de Chelmno / Culmland / CulmerlandKurlandia
WarmiaVarmia
 

PORTUGAL

PORTUGAL

Portugalgo Errepublika
Herritar izena: portuges, portugaldar.
Eremua: 92.391 km2.
Hiriburua: Lisboa (lisboar).
Hiri nagusiak: Porto, Evora, Faro, Coimbra.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: portuges (ofiziala), mirandes (15.000; ofiziala da ipar-ekialdean, Miranda do Douro inguruetan).
Biztanleak: 10,7 milioi (NBE, 2012). Portuges, afrikar jatorrikoak (100.000 baino gutxiago), Europa ekialdekoak (ukrainar, moldaviar, errumaniar, errusiar).
Erlijioak: portugaldarrak katolikoak dira nagusiki.
Transkripzioak: izan kontuan egokitzapen hauek.

erdarazeuskaraz
Alto AlentejoAlentejo Garaia, -a
Azores / AçoresAzoreak, -ak
Baixo AlentejoAlentejo Beherea, -a
Beira AltaBeira Garaia, -a
Beira Baixa Beira Beherea, -a
Beira LitoralKostaldeko Beira
BragançaBragantza
Douro Litoral / Duero LitoralDouro Litoral / Kostaldeko Duero
LisbonneLisboa
Madère Madeira
MinhoMiño
Miranda de DueroMiranda do Douro
MontesinoMontesinho
OportoPorto
Trás-os-Montes e Alto DouroTras-os-Montes e Alto Douro / Tras-os-Montes eta Duero Garaia, -a
 

Puerto Rico

Puerto Rico

Puerto Ricoko Estatu Libre Elkartua
Herritar izena: puertorricar.
Eremua: 9.104 km2.
Hiriburua: San Juan (sanjuandar).
Hiri nagusiak: Bayamon, Carolina, Ponce, Caguas, Guaynabo, Mayaguez, Trujillo Alto, Arecibo, Rio Grande.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: gaztelania, ingeles.
Biztanleak: 3,7 milioi (NBE, 2012). Zuri (%80,5), beltz (%8), amerindiar (%0,4), asiar (%0,2), mestizo eta beste (%10,9).
Erlijioak: katoliko (%85), protestante eta beste (%15).
Jakingarriak: Karibeko lurralde estatubatuarra. Autonomia osoa du administrazio aldetik.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa