HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

M-15a, -a (M15*). 2011n Espainian sorturiko herritar mugimendua. Hitz arruntak bezala deklinatzen da. M-15 berriz piztu nahian*[e.] M-15a berriz piztu nahian.

 

macguffin (mcguffin*). Zineman, narrazioa garatzeko erabiltzen den osagaia, egiaz istorioaren mamian garrantzirik ez duena.

 

Machu Picchu (Machu Pichu*).

 

madalena (magdalena*).

 

Madama Butterfly (Madame Butterfly*). Giacomo Pucciniren opera.

 

Madeleine aldia, -a (magdaleniense*).

 

madonna. Ama Birjinaren irudia.

 

Madraga (Madrague*). Angeluko hondartza.

 

Madragatxiki (petit Madrague*). Angeluko hondartza.

 

madrasa. Arabieraz, 'eskola'. Eskuarki, eskola islamiarra.

 

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, -a (Madrilgo Unibertsitate Complutensea*).

 

Maeztu, Maria (De Maeztu*).

 

Maeztu, Ramiro (De Maeztu*).

 

mafia. Napoliko mafia Camorra da; Siziliakoa, Cosa Nostra.

 

mafioso 1. Mafiako kidea.

 

mafioso 2. Mafiari dagokiona. Mafiakidea den arren, ez du batere jokaera mafiosorik.

 

Magallaes, Fernando (Fernando de Magallanes*, Fernand de Magellan*).

 

magazin 1 (magazine*). Askotariko gaiak lantzen dituen aldizkari irudiduna.

 

magazin 2 (magazine*). Askotariko edukiak biltzen dituen telesaioa.

 

magia, magiko, mago (majia*, majiko*). Txan magoa. Errege magoak.

 

magisteritza* e. irakasle(-), irakasletza. Magisteritza Eskolan hasi nintzen lanean*[e.] Irakasle Eskolan hasi nintzen lanean. // Magisteritza ikasi nahi nuen*[e.] Irakasle ikasketak egin nahi nituen. Irakasletza ikasi nuen.

 

magistratu, magistratura.

 

maglia arrosa. Italiako Giroko liderraren elastikoa.

 

magna carta* e. konstituzio. Europako Magna Carta*[e.] Europako Konstituzioa.

 

magnate. Negozioen munduan, industria batean edo ekonomiaren arlo batean garrantzi handia duen aberatsa.

 

Magreb. Aljeria, Maroko eta Tunisiak osatzen dute. Azkenaldian, Mendebaldeko Sahara, Libia eta Mauritania ere sartzen dira Magreben barnean.

 

magrebtar, Magrebeko (magrebiar*).

 

mahai futbol (fubolin*). Fubolina.

 

mahai inguruak. Ikus 'Onomastika' atala.

 

maharaja (maraja*). Indiako printzea.

 

maharani (majarani*). Indiako printzesa.

 

Mahoma / Mahomet (Mohamed*, Mohammed*, Muhamad*).

 

mahon (mahoi*). Oihal mota. Mahonezko prakak.

 

mahonesa* e. maionesa.

 

mahuka. Jantzien besoa. Mahuka hutsik.

 

maia (maya*). Mexiko hegoaldeko eta Erdialdeko Amerikako iparraldeko herria; herri horri dagokiona.

 

Maiarkobaita, Maiarkobaitako hondartza (Mayarco*). Donibane Lohizuneko hondartza.

 

Maiatzaren Lehena, -a. Maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna.

 

Maiatzeko Plazako Amak, -ak. Argentinan diktadura garaian desagerrarazi zituzten hainbaten amek osaturiko elkartea.

 

mail bombing* e. mezu bonbardaketa.

 

maila. Alferrikako itzulinguru artifizialik ez egin. Lekunberrik joko maila eskasa eman zuen*[e.] Lekunberrik gaizki jokatu zuen. // Oso ezaguna da mundu mailan*[e.] Oso ezaguna da munduan.

 

mailegu bigun* e. mailegu apal.

 

mailegu hipotekario* e. hipoteka mailegu.

 

mailing. Posta bidez propaganda edo bestelako mezuak bidaltzea.

 

maillot. Txirrindularien elastikoa. Maillot horia jantzi nahi nuke gaurko etapa bukatzean.

 

Maimonides edo Moxe ben Maimon.

 

maionesa (mahonesa*).

 

mairu. Ez erabili 'musulman' adierazteko, gutxiespen kutsua baitu.

 

maisulan.

 

Maitia, Frantxua (Frantxoa*).

 

maître. Jatetxeko zerbitzarien arduraduna.

 

maiuskula. Letra larria.

 

maiuskula txikia. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

majorette. Uniformea jantzirik desfile batzuetan ateratzen den emakumea.

 

makailu* e. bakailao.

 

makartismo. Joseph McCarthy senatari estatubatuarrak 1950-1954. urteetan bultzaturiko politika antikomunista.

 

maki (makis*). Mendiko gerrilla edo gerrillaria. Hala deitu zieten Ipar Euskal Herrian eta Frantzian nazien aurka borrokatu ziren gerrillariei, baita Francoren aurka mendira jo zutenei ere.

 

makiaveliko.

 

Makiavelo, Nikolas (Maquiavelo*, Machiavel*).

 

makila. Aginte makila. Makila bi zeuzkan aitaitak.

 

makilatu. Makilaz jo.

 

makillatu. Makillajea eman.

 

makina bat. Singularra da. Makina bat gaztek esan dute hori*[e.] Makina bat gaztek esan du hori.

 

makina-erreminta. Makina-tresna.

 

makineria. Makina multzoa.

 

making of. Film bat, telesail bat edo gisakoren bat nola egin den erakusten duen ikus-entzunezko erreportajea.

 

makinista. Makina gidatzen duena.

 

makurtu. Esaldian egoki josteko, '-ra makurtu' edo '-i makurtu' erabili. Nagusikeriaren aurrean ez zen makurtu*[e.] Nagusikeriara ez zen makurtu. Nagusikeriari ez zitzaion makurtu.

 

malabar* e. eskujoko. Eskujokoak eginez igaro genuen arratsaldea.

 

malabarismo, malabarista.

 

Malakako penintsula (Penintsula Malaioa*, Malay penintsula*).

 

malerus (maluros*). h. malurus.

 

malgusegurtasun (flexigurtasun*, flexisegurtasun*). Lan merkatuari buruzko politika sozioekonomikoa, malgutasuna eta segurtasuna bateratu nahi dituena.

 

Malkorbe. Gipuzkoako Getariako hondartza.

 

malware. h. programa gaizto. Informatikan, kalte egiteko sorturiko programa.

 

mamoxarro. Unanuko inauterietako pertsonaia. Afariaren ostean, mamoxarro helduek dantza egiten dute plazan.

 

mamutu. Mozorrotu.

 

manager.

 

manbo. Musika mota.

 

mandatari (komisionatu*). Mandatuak egiten dituena, mezularia. Ez da 'agintari'. Batasuna eskatu dute mundu osoko mandatariek Plaza Gorrian*[e.] Batasuna eskatu dute mundu osoko agintariek Plaza Gorrian.

 

mandear (mandeatar*).

 

maneatu. Janaria atondu, prestatu.

 

maneiatu. Erabili.

 

manga. Komiki mota.

 

manifa. Manifestazioa. Lagunartekoa da, inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

manifestari, manifestatzaile. Manifestatzen dena.

 

manifestatu. Hegoaldean, 'nor' sailekoa da; Iparraldean, 'nor-nork' sailekoa. Milaka herritar manifestatu dira Bilbon. Jende andana batek manifestatu du Baionako kaleetan.

 

manifestazio, manifestaldi.

 

manifestu. Dadaisten manifestua.

 

manikeo, manikeismo, manikeista.

 

maniki desafio (mannequin challenge*). Bideo mota, parte hartzaileak geldi-geldi erakusten dituena, Interneten eta sare sozialetan zabaltzeko egina.

 

manilar 1. Manilakoa.

 

manilar 2* e. eskuleku.

 

mankomunitate. San Marko mankomunitatea.

 

manomanista. h. buruz buruko, eskuz banakako.

 

mantendu. Gehiegi erabiltzen da. Ez dira egokiak: 'harremanak mantendu'*, 'elkarrizketak mantendu'*, 'sasoian mantendu'*... Ikertzaileen lehentasuna ETA zela mantendu zuen hauteskunde eguna iritsi arte *[e.] Ikertzaileen lehentasuna ETA zela esan zuen hauteskunde eguna iritsi arte. // Babesik gabe sexu harremanak mantentzeagatik kutsatu dira gaixo gehienak*[e.] Babesik gabe sexu harremanak izateagatik kutsatu dira gaixo gehienak. // Asko kosta zitzaion Mayori erritmoa mantentzea*. [e.] Asko kosta zitzaion Mayori erritmoari eustea. // Programazio arduraduna bere lanpostuan mantzentzea erabaki dute*. [e.] Programazio arduradunak bere lanpostuan segitzea erabaki dute.

 

mantenimendu* e. mantentze. Mantenimendu lanak*[e.] Mantentze lanak.

 

mantenu 1. Jatekoa.

 

mantenu 2* e. mantentze, mantentze lan, mantentzeko lan. Behar bezala edukitzeko lana. Renfek Madrilgo zenbait trenen mantenua adjudikatu dio CAFi*[e.] Renfek Madrilgo zenbait tren mantentzeko lanak adjudikatu dizkio CAFi.

 

manu militari. Latinez, 'armen bidez'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

Mao Zedong (Mao Tse-tung*).

 

maori. Zeelanda Berriko herri autoktonoa. Maori kultura. Maoriak.

 

maputxe. Hego Amerikako herria; herri horretako kidea.

 

maquila. Ekonomia eta produkzio sistema, eskulan merkeko herrialdeetako tailerrak erabiltzen dituena, produktuak herrialde garatuagoetan merkaturatzeko.

 

mara. Erdialdeko Amerikako gazte talde bortitza.

 

maraja* e. maharaja.

 

maratoi, maratoi erdi, maratoilari.

 

Marbella. Miarritzeko hondartza.

 

Marco Polo (Marko Polo*). XIII. eta XIV. mendeetako bidaiari ospetsua.

 

Mari Domingi (Maridomingi*).

 

Maria Antonieta Austriakoa, -a (Marie-Antoinette*).

 

Maria Kristina Austriakoa, -a (Maria Cristina Austriakoa*).

 

Marianetako itsas hobia, -a (fosa*).

 

mariatxi. Mexikoko musika mota; musika hori egiten duena.

 

marihuana (maria*). Kalamua.

 

Marijaia (Mari Jaia*).

 

marijesi. Gernika aldean abesten diren gabon kantak.

 

marine. Ameriketako Estatu Batuetako armadaren adar bateko kidea.

 

Marinella. Angeluko hondartza.

 

marista. Eliza katolikoko kongregazio batzuetako kideen izena.

 

Maritxu Kajoi (Maritxu Kaxoi*).

 

marka. Errekorra. Marka jarri, marka hautsi, marka ondu, marka hobetu. Marka berdindu.

 

marketin (marketing*).

 

Markitos. Zalduondoko inauterietako pertsonaia.

 

marra luzeak. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

marraskilo* e. barraskilo.

 

Marseillaise. Frantziako himnoa. Bukatu aurretik, 'Marseillaise' kantatu zuten.

 

Marte (Martitz*).

 

martetar. Martekoa. Orain ez dago martetarrik zientzia fikziozko filmetan.

 

Martirien Ostirala, -a.

 

martxa* e. ibilketa. Kiroletan. Odriozolak irabazi du ibilketa proba.

 

Martxa Patriotikoa, -a. Kolonbiako mugimendu politiko eta soziala.

 

Martxoak 3 elkartea. Laburturik, 'M-3'.

 

Martxoaren 3a, -a. Letra larriz idazten da 1976. urtean Gasteizen Espainiako Poliziak hildakoez mintzatzean. Justizia eskatu dute Martxoaren 3ko biktimentzat.

 

Martxoaren 8a, -a. Emakumeen Nazioarteko Eguna.

 

masa komunikabide, masa hedabide.

 

masailezur (masail-hezur*). Matrailezurra, matelezurra.

 

masaje, masaje emaile, masajista (masaia*). Masajea eman.

 

masia. Kataluniako etxe mota.

 

masibo. Askotan, beste hitz batzuekin egokiago moldatzen da esaldia: 'jendetsu', 'trumilka', 'samaldaka', 'pilaka'... Kontrolik gabe irensten ditut berriak, masiboki*[e.] Kontrolik gabe irensten ditut berriak, pilaka. // Ekitaldia ez zen izan espero bezain masiboa*[e.] Ekitaldia ez zen izan espero bezain jendetsua.

 

maska. Maskara, mozorroa.

 

maskarada (khestu*). Zuberoako ikuskizuna, inauterietan jokatzen dena. Hauek izaten dira pertsonaiak: maskarada gorria, maskarada beltza, aitzindariak edo dantzariak (Entseinaria, Txerreroa, Gathuzaina, Zamaltzaina, Kantiniersa), marexalak, kukuileroak, jaun eta anderea, laboraria eta laborarisa, hartza eta artzaina, lore saltzaileak eta sapurrak, buhame jauna, kherestuak, kauterak (Kabana Handi edo nagusia, Fripou, Poupou eta Pitxu), medezina, xorrotxak, eskaleak, apezpikua, tximinia garbitzaileak.

 

maskaratu. Mozorrotu.

 

mass media* e. komunikabide, hedabide.

 

Massif Central* e. Erdialdeko Mendigunea, -a. Frantziako erdialdeko eta hegoaldeko eskualdea.

 

master. Ikasketa mota.

 

Masters. Tenis eta golf txapelketa batzuen izena. Hanburgoko Tenis Mastersa. Augustako Mastersa.

 

Matadeixe (Matadero*). Azkoitiko aretoa.

 

match ball* e. (partida) irabazteko pilota.

 

match-ball. Tenisean, partida irabaz daitekeen tantoa.

 

mate* e. txikitu, txikitze. Saskibaloian.

 

matelezur. Masailezurra, matrailezurra.

 

material. Ez da erabiltzen 'pilota' adierazteko. Ika-mika sortu da, materiala dela eta*[e.] Ika-mika sortu da, pilotak direla eta. // Bihar egingo dute material aukeraketa*[e.] Bihar aukeratuko dituzte pilotak.

 

Matignon. Frantziako lehen ministroaren egoitza.

 

matiz* e. ñabardura.

 

matoi 1* e. gorila, bizkartzain. Diskoteka atean lan egiten duten matoi horietako bat*[e.] Diskoteka atean lan egiten duten gorila horietako bat.

 

matoi 2* e. jazarroi. Arriskutsua da, matoi hutsa*[e.] Arriskutsua da, jazarroi hutsa.

 

matrailezur (matrail-hezur*). Masailezurra, matelezurra.

 

matrioxka (matrioska*, matriuska*).

 

Matusalem (Matusalen*, Mathusalem*).

 

mauka. Aukera bikaina.

 

mazizo* e. mendigune. Mazizo Zentrala*[e.] Erdialdeko Mendigunea.

 

MC. Rap kantariak izendatzeko erabiltzen den ingelesezko laburdura, 'zeremonia maisua' laburtzen duena. DJak eta MCak izango dira biharko saioan.

 

mea culpa. Latinez, 'nire erruz'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

medaila. Domina.

 

media* e. komunikabide, hedabide.

 

Medici, medicitar (Medicis*). Gogoan izan zuen Medicisen Florentzia*[e.] Gogoan izan zuen medicitarren Florentzia. // Katalina de Medicis*[e.] Katalina Medici.

 

Medicus Mundi. Gobernuz kanpoko erakunde batzuk biltzen dituen sarea, 1962an sortua. Ez nahasi Munduko Medikuak erakundearekin.

 

mediko. Medikuari edo medikuntzari dagokiona. Aldizkari medikoa.

 

mediku. Sendagilea. Auzitegiko medikua. Familia medikua.

 

mediku azterketa* e. osasun azterketa, azterketa mediko.

 

medio. Kontuz esaldia jostean. Hori medio, lehenago bukatu dute lana*[e.] Hori dela medio, lehenago bukatu dute lana.

 

mediterraneo (mediterraneoar*, mediterranear*). Dieta mediterraneoa.

 

meeting* e. mitin.

 

megakamioi (megatruck*). Kamioi mota, sei ardatz baino gehiagokoa, 25,25 metrorainokoa, eta 60 tona ere garraia ditzakeena.

 

megawatt-ordu (megawatt orduko*). Sinboloa 'MWh' da.

 

Meka. Islamarentzat, hiri santurik garrantzitsuena.

 

mekanikari. Mekanikan aritzen den pertsona. Izena da.

 

mekaniko. Mekanikari dagokiona. Izenondoa da.

 

mele* e. uztartze. Errugbian.

 

meme. Interneteko informazio elementua, sare sozialen bitartez zabaldu ohi dena, eta irudi, esaldi edo bideoren bat erakusten duena.

 

memento. Unea.

 

mementoko, mementokotz. Oraingoz.

 

memorandum.

 

memorial* e. oroimenezko. Norbaiten oroimenez eginiko kirol proba. Juan Mugerza Memoriala*[e.] Juan Mugerzaren Oroimenezkoa.

 

menage à trois.

 

Meñakotz (Meñakoz*). Barrikako hondartza.

 

Mendata. Debako hondartza.

 

mendeak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

mendebaldartu (okzidentalizatu*).

 

Mendebaldea, -a. Eskuarki, Europa eta Ameriketako herrialdeak, Australia eta Zeelanda Berria izendatzeko erabiltzen da.

 

mendi bozinero*, mendi turutari* e. deiadar mendi.

 

mendikate, mendilerro (mendizerra*).

 

mendiko bizikleta (mountain bike*).

 

mendiko gaitz, goi min (garaiera gaitz*). 2.400 metrotik gora oxigeno faltak gizakiaren gorputzean eragiten duen ondorio multzoa.

 

mendizerra* e. mendikate, mendilerro.

 

Mendizorrotza, -a (Mendizorroza*). Mendizorrotzeko, Mendizorrotzetik.

 

mendrezka (mendreska*).

 

meninos da rua* e. kaleko haurrak. Brasilen, kalean bizi diren haurrak.

 

menta* e. menda.

 

mera. h. auzapez, alkate.

 

merchandising. Marketin estrategia osatzen duten teknikak.

 

merezi izan. Kontuz esaldia jostean. Ez du merezi haserretzeak*[e.] Ez du merezi haserretzea.

 

merindade (merinalde*).

 

merkatal* e. merkatari(-), merkataritza(-). Merkatal gunea*[e.] Merkataritza gunea, saltoki handia. // Merkatal harremanak*[e.] Merkataritza harremanak. // Merkatal taldeak laguntza eman du*[e.] Merkatari taldeak laguntza eman du.

 

merkataritza libre.

 

merkatu libre.

 

merkatu nitxo, merkatu hobi. Produktu batek merkatuan ustiatu gabe duen segmentua.

 

merkealdi. Singularrean erabili ohi da. Merkealdietan erosi nuen gorbata*[e.] Merkealdian erosi nuen gorbata.

 

merketu* e. merkatu.

 

merkurioak gora / behera egin* e. epeldu, berotu / hoztu... Bihar merkurioak behera egingo du*[e.] Bihar hoztu egingo du.

 

mertxandiza. h. salgai.

 

mertzenario (mertzenari*).

 

mesanotxe* e. gau mahai.

 

mesedetan, mesederako.

 

meskita (mezkita*).

 

mesolitiko. Izenondoa da. Arte mesolitikoa.

 

Mesolitoa, -a. Izena da. Mesolitoko artea.

 

mespretxu, mespretxatu (mesprezu*, mesprezatu*).

 

mestizaje (mestizaia*).

 

metadatu (metadato*, metadata*). Informatikan eta telekomunikazioan, datuei buruz informazioa ematen duten datuak.

 

metal, heavy metal, speed metal, thrash metal. Musika motak.

 

metalurgia. Metalgintza.

 

meteoro zaparradak. Hona hemen meteoro zaparrada batzuk: Drakonidak, Geminidak, Kuadrantidak, Leonidak, Liridak, Pertseidak edo Done Laurendiren malkoak (Perseidak*), Orionidak.

 

meteorologia (metereologia*). Atmosferako fenomenoak aztertzen dituen zientzia.

 

metrailadore, metrailatu, metraileta.

 

meza. Erlijio katolikoan, elizkizun mota. Protestanteei buruz mintzatuz, erabili 'elizkizun', mezak katolikoak baitira.

 

mezenas, mezenasgo.

 

mezzosoprano (mezzo-soprano*). Emakume ahotsetan, erdikoa, sopranoaren eta kontraltoaren artekoa.

 

Miarritzeko Kasinoa, -a. Miarritzeko biltzar eta ikuskizun jauregia. 'Herriko Kasinoa' ere deitzen zaio.

 

Michelangelo Buonarroti (Migel Anjel*, Michel-Ange*, Miguel Angel*). Laburturik, 'Michelangelo'.

 

Miel Otxin. Lantzeko inauterietako pertsonaia.

 

mihise 1. Izara.

 

mihise 2. Margolanak egiteko oihala.

 

Mikerinos (Micerino*, Mykerinos*). Antzinaroko Egiptoko erregea.

 

Mikojan, Anastas (Mikoyan*).

 

mikro. Mikrofonoa.

 

mikroantzezlan, mikroipuin, mikroteatro.

 

mikrofilm (mikrofilme*).

 

mikromatxismo. Praktika matxista normalizatua, maiz egin eta ikusezin gertatu ohi dena.

 

mikroplastiko. Bost milimetro baino gutxiagoko diametroa duen plastiko zatia.

 

mila. Kontuz gutxi gorabeherako kopuruak ematean. Sei mila bat*[e.] Sei bat mila.

 

mila eta mila esker (mila-mila esker*).

 

Milady. Miarritzeko hondartza.

 

Milan-Sanremo (Milan-San Remo*). Txirrindulari lasterketa.

 

milana* e. -na mila. Sei milana euro*[e.] Seina mila euro. // Milana opari*[e.] Mila bana opari.

 

mileurista.

 

mili. ETAko kidea. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

milia, itsas milia.

 

miliar. Mila milioi.

 

milioi (miloi*). Kontuz gutxi gorabeherako kopuruak ematean. Sei milioi bat*[e.] Sei bat milioi.

 

milioina* e. -na milioi. Hamar milioina dolar*[e.] Hamarna milioi dolar. // Milioina euro*[e.] Milioi bana euro.

 

milionario, multimilionario (millonario, multimillonario*).

 

millenial. Mendebaldeko herrialdeetan 1980 eta 2000 bitartean jaiotakoak.

 

mina. Pertsonen aurkako minak.

 

minibar, minigona, minigolf.

 

minibasket* e. saski txiki. Haurren saskibaloia. Maddi eta Miren saski txikian ibiltzen dira ikastolan.

 

minilan (minijob*). Kontratazio mota bat, oso lanaldi laburrekoa eta ordain apalekoa.

 

minimo. h. gutxieneko.

 

ministro, ministerio (ministrari*, ministeritza*).

 

ministrorde (ministroorde*, ministro orde*).

 

Miñoiak, -ak; miñoi. Arabako Polizia forala. Erakundea letra larriz idazten da; kideak, letra xehez.

 

minoria* e. gutxiengo.

 

minorizatu. Hizkuntza minorizatua, gutxitua, eremu urriko hizkuntza.

 

mintegi (seminario*). Gai jakin bat lantzen duen ikerketa taldea.

 

mintzaera. Mintzatzeko era.

 

mintzaide, mintzakide. Solaskidea.

 

mintzaira. Hizkuntza.

 

mintzalagun, mintzatalde.

 

mintzapraktika (mintza praktika*).

 

mintzategi (lokutorio*). Gero eta telefono kabina gutxiago, eta gero eta mintzategi gehiago.

 

mintzatu. Japoniera mintzatu du*[e.] Japonieraz mintzatu da.

 

mintzodromo. Letra xehez idazten da.

 

minuet. Frantzian sorturiko dantza, kuarteto, sinfonia eta operetan erabilia.

 

minusbalia* e. elbarritasun.

 

minusbaliatu*, minusbalido* e. elbarri.

 

minuskula. Letra xehea.

 

minutu bateko isilaldi (minutuko isilaldi*).

 

minutu bateko isilune (minutuko isilune*).

 

minutuak jokatu* e. jokatu, jokatzen hasi... Kirol kazetaritzako klixe gogaikarria da. Splitterrek, bizkarreko lesioa ahazteko, minutuak jokatu behar ditu*[e.] Splitterrek, bizkarreko lesioa ahazteko, jokatzen hasi behar du. // Novo iritsi berriak ere bere lehen minutuak jokatu zituen*[e.] Novo iritsi berriak ere jokatu zuen.

 

minutuero (minuturo*). Zenbakiak eta '-ero' ezin dira ezkondu. Hiru astero joaten naiz Berlinera*[e.] Hiru astetik / astean / astez behin joaten naiz Berlinera.

 

Miramar. Miarritzeko hondartza.

 

miretsi (mirestu*).

 

miserable 1. Miseriazkoa.

 

miserable 2. Zitala, doilorra.

 

miss. Lehiaketa jakin batzuetako titulua adierazteko bakarrik erabili. Munduko missa.

 

mister 1. Lehiaketa jakin batzuetako titulua adierazteko bakarrik erabili. Arnold Schwarzenegger Munduko Misterra izan zen gaztetan.

 

mister 2* e. entrenatzaile.

 

misto (mixto*). Talde mixtoa*[e.] Talde mistoa. Entsalada mixta*[e.] Entsalada mistoa.

 

mitin (meeting*).

 

mitrailus* e. metrailadore.

 

Mitterrand, François (Miterrand*).

 

mobbing. h. laneko jazarpen.

 

mod. 1950 eta 1960ko urteetan Londres inguruan sortu eta zabalduriko musika eta kultura mugimendua; mugimendu horretako kidea.

 

moda. Modan egon, modan izan, modan jarri.

 

moderatu 1. Neurritsua. Jarrera moderatua.

 

moderatu 2. Eztabaidez eta gisakoez mintzatuz, solasa antolatu, egokia izan dadin. Moderatzailea ideia batzuk zentsuratzen ibili da, eztabaida moderatzen ibili beharrean.

 

modulu (modulo*).

 

modus operandi (modus operandis*). Latinez, 'jardunbide', 'jokabide', 'jarduteko modu'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

modus vivendi (modus vivendis*). Latinez, 'bizimodua', 'biziera'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

moja (monja*).

 

mojo. Ingelesezko laburdura, kazetaritza mugikorra adierazteko asmatua.

 

moleta. Arrautzopila, tortilla.

 

Mollarri. Zarauzko hondartza.

 

molotov koktel.

 

molto vivace. Oso tempo bizia.

 

momentu. h. memento.

 

momentuz* e. oraingoz.

 

momotxorro. Altsasuko inauterietako pertsonaia. Horregatik janzten dituzte momotxorro eta mamoxarroek maskara, adar eta ipuruko guztiak.

 

monastegi* e. monasterio.

 

monasterio (monastegi*).

 

Moncloa (La Moncloa*). Espainiako Gobernuko presidentearen egoitza.

 

Moneda (La Moneda*). Txileko presidentearen egoitza.

 

moneta 1. h. diru, dibisa. Moneta batasuna*[e.] Diru batasuna.

 

moneta 2* e. txanpon, diru xehe.

 

monetario* e. diru(-). Batasun monetarioa*[e.] Diru batasuna. // Politika monetarioa*[e.] Diru politika.

 

mongol. Etnia jakin batekoa.

 

mongoliar. Mongoliako herritarra, den etniakoa dela.

 

monitore 1. Pantaila.

 

monitore 2* e. begirale, irakasle, entrenatzaile.

 

monje. Monje budistak.

 

monologo. h. bakarrizketa.

 

monoparental* e. guraso bakarreko. Familia monoparentalak*[e.] Guraso bakarreko familiak.

 

monopolio, monopolista, monopolizatu.

 

monsinore.

 

Monte Perdido / Mont Perdito.

 

moral. Ez erabili 'kemen' edo 'animo' adierazteko. Moralez apal zebilen*[e.] Animoz apal zebilen.

 

moratoria. Askotan, aski da 'luzapen', 'atzerapen' edo 'etenaldi' erabiltzea.

 

morbo, morboso.

 

Moro, Tomas (Thomas More*).

 

morse. Morse kodea erabiliz bidaltzen zituzten mezuak.

 

mortairu* e. mortero. Arma mota.

 

mortero 1. Arma mota.

 

mortero 2. Kareorea.

 

Mossad. Israelgo zerbitzu sekretuak.

 

Mossos d'Esquadra, mosso. Kataluniako polizia autonomikoak 'Mossos d'Esquadra' du izena. Kideak 'mossoak' dira.

 

mostaza. h. ziape.

 

motete. Erdi Aroko eta Errenazimentuko musika polifoniko nagusia.

 

motin* e. mutin. Soldaduen matxinada.

 

moto. Motozikleta.

 

MotoGP. Munduko Motoziklismo Txapelketako kategoria nagusia.

 

motor 1 (motore*). Makina.

 

motor 2. Motozikleta.

 

motor bizikleta (belomotor*).

 

motu proprio (motu propio*). Latinez, 'berez', 'norberak erabakita'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

motxila. Bizkar zorroa.

 

motxilero* e. motxiladun.

 

mountain bike* e. mendiko bizikleta.

 

mousse. Ederra dago marrubi mousse hau.

 

movida. Franco hil ondoren Espainian sorturiko kultur mugimendua, batez ere Madrilen kokatua.

 

mozal lege. Herritarrak isilarazteko legea, adierazpen eta informazio eskubideen kontrakoa. 2008an, 'mozal lege' bat onartu zuten Italian, eta orain halako bat ezarri dute Espainian, herritarrak isilarazteko.

 

mozorrotu. Mozorroa jantzi. Pailazoz mozorrotu da.

 

MP3, MP4. Ikus-entzunezko datuak gordetzeko euskarri digitalak.

 

muesli. Muesli pixka bat hartu dut gosaritan.

 

muezzin (muezin*). Islamean, otoitzera dei egiten duen meskitako kidea.

 

muga zerga. Aduana zerga.

 

Mugarik Gabeko Medikuak, -ak. Frantzian 1971n sorturiko erakundea, gobernuz kanpokoa.

 

mugatu. Gehiegi erabiltzen da, joskera behartzeraino. Espainiarrek kanporatutako etorkinak berriz onartzera mugatu dira Frantziako agintariak*[e.] Espainiarrek kanporatutako etorkinak berriz onartu besterik ez dute egin Frantziako agintariek.

 

mugikortasun. Batzuetan, esaldia hobeto osatzen da 'mugimendua', 'mugitzeko gaitasuna' edo 'mugitu' erabilita. CSKAko pibotaren mugikortasuna eragotzi nahi zuten*[e.] CSKAko pibotaren mugimendua eragotzi nahi zuten. CSKAko pibota ondo mugitzea eragotzi nahi zuten. // Eri batzuek mugikortasun mugatua dute*[e.] Eri batzuek mugatua dute mugitzeko gaitasuna.

 

mujahidin (muhajidin*). Gerrillari musulmana.

 

mulla (mullah*, mollah*, mula*). Islamaren doktrinan eta legean aditua; maiz aski, meskitako burua, gehienbat xiitentzat.

 

multikultural. Kultura askok osatua.

 

multikulturalismo 1. Kultur aniztasunaren inguruko politika mota bat.

 

multikulturalismo 2* e. kultur aniztasun.

 

multikulturalitate*, multikulturaltasun* e. kultur aniztasun.

 

multilateral. Zenbait aldetakoa.

 

multimedia. Bi modutara erabitzen da, izen gisa eta adjektibo gisa. Multimedia aplikazioak. Ikuskizun multimedia txundigarria.

 

multinstrumentista. Bizpahiru musika tresna edo gehiago jotzen dituena.

 

multipartidista* e. alderdi askoko, alderdi anitzeko.

 

mundial 1. h. egundoko, sekulako.

 

mundial 2* e. munduko, mundu(-). Munduko Futbol Kopa. Mundu gerra.

 

mundializazio. Globalizazioa.

 

mundu gerra. Gogora ekarri dute I. Mundu Gerra.

 

Munduko Medikuak, -ak (Medicos del Mundo*, Medecins du Monde*, Doctors of the World*). Gobernuz kanpoko erakunde nazioartekoa, 1980an sortua. Ez nahasi Medicus Mundirekin.

 

muntaia 1* e. muntatu, muntatze. Filmaren muntaia txukuna egin du zuzendariak*[e.] Filma txukun muntatu du zuzendariak.

 

muntaia poliziala 2* e. Poliziaren azpijoko.

 

murgiltze sistema (inmertsio sistema*).

 

Muriola (La Cantera*). Barrikako hondartza.

 

Museo Britanikoa* e. Britainiar Museoa, -a.

 

musher. h. lera gidari.

 

mushing. h. lera lasterketa, lera proba...

 

music hall. Ikuskari mota.

 

musika. Americana, bachata, blues, boogie-woogie, bossa, bossa nova, break, conga, cool jazz, country, cumbia, dance, disco, flamenko, folk, free jazz, free rock, funk, garage, gospel, hard-rock, hardcore, heavy, hip-hop, house, indie, jazz, jazz fusion, manbo, merenge, metal, new age, pachanga, pasodoble, pop, punk, rai, rap, reggae, reggaeton, rhythm and blues, rock-and-roll, rockabilly, runba, saltsa, sanba, ska, son, soul, swing, techno, trap, thrash, troba (trova*), twist, txa-txa-txa, txarleston, txotis, vallenato (ballenato*).

 

musika klasikoa. Adagio, allegretto, allegro, andante, aria, bel canto, bemol, diese edo sostenitu (sostenidu*), divertimento, falsetto, fuga, ganbera musika, intermezzo, kantata, koda (coda*), kontralto, lied, minuet, molto vivace, motete, musette bals, nota, oratorio, pizzicato, presto, prestissimo, scherzo, sinfonia, solista, solo, suite, tempo, vivace.

 

musika terapia (musikoterapia*).

 

mustarda. h. ziape.

 

mustra. Pastoralaren errepikatzea, saioa.

 

musu truk (musutruk*).

 

musualdi, musukada. Aldarrikapen ekintza, gehienetan gay eta lesbianen harremanak ikusarazteko eta diskriminazioa salatzeko egina.

 

musulman. Islamaren jarraitzailea. Erlijioari dagokio 'musulman' hitza. Esaterako, Afganistanen eta Indonesian musulmanak dira, baina ez dira arabiarrak.

 

mutil lagun, neska lagun (mutilagun*, neskalagun*).

 

mutin (motin*). Soldaduen matxinada.

 

Mutriku, Mutrikuko hondartza.

 

muttu. Unanuko inauterietako pertsonaia.

 

mutualitate (mutua*). Elkarte mota. Mutuen atzean, enpresa talde handiak daude*[e.] Mutualitateen atzean, enpresa talde handiak daude.

 

mutur. Eskuin muturreko ideiak. Ezker muturreko alderdiak.

 

Myspace.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa