Berritasun nabarmen bat izango du 1 Formularen denboraldiak aurten. Lehiatuko diren autoen motorrak hibridoak izango dira: erdia erregaiz mugituko da, eta beste erdia elektrizitate bidez. Autoak txikiagoak izango dira, eta aerodinamikoki aldakorragoak.
1 Formulako Munduko Txapelketa asteburuan hasiko da, Australian. Urtero, ohikoa izaten da araudian zenbait aldaketa izatea eta horren eragina aztertzea. Baina aurten moldaketak sakonagoak dira. Autoak kanpotik eta barrutik aldatu dira, eta gidarien erantzukizunacloseArdura, zeregina. askoz ere handiagoa da. Izan ere, orain arte erregai fosilacloseOrain arte errendimendu handiko gasolina eta bioerregaiak erabiltzen zituzten 1 Formulako autoek. eta pneumatikoak zaintzeaz arduratu behar izan dute gidariek. Orain, energia elektrikoan ere jarri beharko dute arreta, beste biak baino garrantzitsuagoa izango baita.
Energia iturri berriak
Erregaizko motorraz gain, bateria elektrikoa ere izango dute autoek. Hala, energia eta potentzia unitateak aldatu dituzte. ZaldiaclosePotentzia neurtzeko unitatea, jatorriz James Wattek XVIII. mendean definitua, lurrun-makinak zaldiekin alderatzeko egindako ariketaren bidez. zen potentzia neurtzeko erabiltzen zuten unitatea. Hemendik aurrera, berriz, kilowattaclosePotentzia elektrikoko unitatea. erabiliko dute. Energia, berriz, megajouletancloseEnergia unitatea, energia kantitate handiak neurtzeko erabiltzen da ingeniaritzan edo fisikan. neurtuko dute. Autoek gehienez 750 kilowatteko potentzia izango dute, hau da, 1.000 zaldiren potentzia.
Lasterketa hauetan pisuak garrantzi handia duenez, 1 Formulan erregaia kilogramotan neurtu izan da beti. 110 kilogramoko edukiera zuten iazko erregaiaren deposituek. Orain, edukiera hori energia unitatetan zenbatuko dute. Hau da, elektrizitatean erabiltzen diren unitateak hartuko dituzte kontuan energia iturrien erreferentzia gisa.
Autoen potentzia maximoa bitan banatuko dute. Batetik, konbustioko motorrarena egongo da, eta, bestetik, emari elektrikoarena. Lehenengoari ICE (Barne errekuntzako motorra) deitu diote. Potentzia osoa iazkoaren ingurukoa izateko, konbustioko motorraren ahalmena asko murriztu dute, potentzia elektrikoari emateko.
Ingeniarien erronka hor hasiko da. Izan ere, bateria elektrikoak ez du erregaien dentsitate bera, okerragoa baizik. Hori dela eta, bateria oso handiak beharko lirateke, eta astunegiak. Baina berez txikiak dira.
Bateria: etengabe hustu eta bete
Autoen bateriaren kapazitatea lau megajoulekoa izango da, bi mendiko bizikleta elektriko txikiren parekoa. 1 Formulak energia elektrikoa behar du potentzia maximoa lortzeko, baina berehala xahutzencloseGastatzen. du. Ez da gauza zuzengune luze batean 750 kilowattak mantentzeko, bateria hamaika segundo eskasean husten baita. Bateria gorde eta kargatu egin behar da, beraz. Hor dator beste erronka: energia berreskuratzea. Autoek balaztatzeancloseFrenatzean. ahalik eta energia gehien berreskuratu beharko dute, bateria kargatzeko. Horrez gain, konbustioko motorra ere erabiliko dute, bateria bete-betean ez doanean; bihurguneetan edo balaztatzeko orduan, adibidez.
Agerikoa da bateriak etengabe husten eta betetzen ariko direla. Hori guztia elektronikoki kudeatuko dute, eta hari aginduak ematen arituko den softwarearencloseLan zehatzak betetzea ahalbidetzen duen sistema informatikoa. bidez. Aldaketa hori simulazioetan landu dute autogileek, baina pistan doitucloseAjustatu. beharko dute. Motorgile bakoitzak norabide bat edo beste hartu du arlo honetan. Horregatik, espero da lehen lasterketetan aldeak handiak izango direla. Urte osoan garapena oso handia izango da, sistemak oraindik optimizaziotik urrun daudelako. Helmugara lehen tokian iristeko lehiaz gain, lehia teknikoa ere bizi-bizia izango da.
Autoak: txikiagoak eta aerodinamika aldatzen dutenak
Energiaren ondorioz autoak mantsoagoak izango direnez, araudian egin dituzten beste aldaketen helburua hau da: autoen eraginkortasuna beste arlo batzuetatik lortzea. Hala, ibilgailuen gutxieneko pisua 30 kilo murriztu dute. Gainera, 10 zentimetro txikiagoak dira, eta ardatzen arteko distantzia ere txikitu dute. Beraz, autoak txikiagoak dira, eta arinagoak. Horrez gain, autoek aerodinamikacloseAirearen eta mugimenduan dauden gorputz solidoekiko elkarrekintzak aztertzen dituen fluidoen mekanika.
aktiboa erabili ahal izango dute. Hau da, zuzenguneetan aurreko zein atzeko aleroiakcloseDispositibo aerodinamikoa, normalean autoen atzealdean paratzen dena, turbulentzia gutxitu eta asfaltoaren gaineko eusteko gaitasuna gehitzeko. etzan egin ahal izango dira. Bihurguneetan, berriz, tentetu egin ahal izango dira. Azken aldaketa aipagarriena zera da: zoruaren eraginaren garrantzia gutxitu dute. Hala, kalkulatu dute karga aerodinamikoaren %30 inguru galduko dutela autoek.
Bultzada elektrikoari esker autoek bat-bateko potentzia emaria izango dute, eta azelerazioacloseAbiadura bat-batean bizkortzeko gaitasuna.
inoiz baino handiagoa izango da. Lurrera hainbeste itsatsiko ez direnez, gainera, gidariek lan gehiago egin beharko dute bolantearekin. Balaztatzea luzatu egingo da, eta horrek erraztu egingo du auto batek besteari aurrea hartzea. Dena den, lasterketetan gakoa zera izango da: energia elektrikoa noiz bildu eta noiz askatu erabakitzea. Simulagailuetan sekula baino ordu gehiago eman dituzte autogileek hori lantzen.
Jatorrizko artikuluak
-
Araudia sakon aldatuta hasiko da asteburuan 1 Formularen denboraldia
Laurentzi Garmendia |
|