Klima larrialdia
«Energia komunitateak elkarrekin indartsuagoak izateko sortu da sarea»
Toki askotan daude energia komunitateak, baina sarri askotan, proiektuak aurrera eramateko garaian, baliabide eskasak dituzte. Horri aurre egiteko osatu dute Ehnergia komunitateen sarea, Udalbiltzaren bultzadaz.
Mirari txiki baten modukoak dira ipurtargiak, baina gero eta gutxiago dago. Noiz ikusi zenuen azkena?
Nabarmen egin du behera ipurtargien populazioak: argi kutsadurak eta klima aldaketak zuzenean eragiten diete, eta haien habitatak galtzen ari dira monolaborantzaren eta pestiziden ondorioz.
Turismo masiboa eta ingurumena, nekez adiskidetu daitezkeen muturrak
Azken urteotan gero eta nabarmenagoa da turismoa Euskal Herrian izaten ari den inpaktua. Etxebizitzen prezioetan ez ezik, beste alor askotan eragiten du urtero gero eta turista gehiagok Euskal Herriko hiri eta naturaguneetara egiten dituzten bisitek. Ingurumenean duen eragin hori ekarri du gogora Arrate Zelaiak artikulu honetan.
Ormuzko itsasartea eta petrolioaren merkatua aztoratu duen gerra
Persiar golkoak eta Ormuzko itsasarteak munduan kontsumitzen den petrolioaren %20 inguru pasatzen ikusi dute azken urteotan. Israelek eta AEBek Iranen aurka hasitako gerra dela eta, ia guztiz geratu da trafiko hori. Artikulu honetan, gatazka horrek izandako ondorioak azaltzen saiatu gara, zenbait gakoren bidez.
1 Formula, errail elektrikoa hartuta
Berritasun nabarmen bat izango du 1 Formularen denboraldiak aurten. Lehiatuko diren autoen motorrak hibridoak izango dira: erdia erregaiz mugituko da, eta beste erdia elektrizitate bidez. Autoak txikiagoak izango dira, eta aerodinamikoki aldakorragoak.
Gero eta hodei gutxiago Lurrean: planetarentzako kalte
Lurreko hodeien estaldura gutxitzen ari dela ohartarazi du NASAko ikerlari talde batek. Joera horrek jarraituz gero, litekeena da klima aldaketa areagotzea, hodeien funtzioetako bat Lurraren tenperatura erregulatzea baita.
Parisko Ituna betetzeko leihoa, ixtear
Munduari denbora agortzen ari zaio. Parisko Itunean aipatzen den 1,5 graduko tenperatura igoeraren helburua lortzeko aukera gero eta txikiagoa da. Ituna sinatu zenetik %10 handitu dira CO2 isurketak, eta iaz ere handitu egin ziren aurreko urtekoen aldean.
Energia berriztagarriek ikatza gainditu dute argindarra sortzeko iturri gisa
Lehen aldiz munduan, energia iturri berriztagarrietatik ikatzetik baino argindar sorkuntza handiagoa izan da aurten. Mugarri garrantzitsua da, baina ikatzaren erabilera oraindik ere oso handia da.
Eolikoak hartzeko gaitasuna handitu dute
Behin-behinean onartu duten plan batean, eolikoak hartzeko ahalmena handitu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 86.000 hektareatan. Halaber, atea zabalik utzi diote lurra bestela sailkatzeari ingurumen kalteberatasunari dagokionez.