Baserritar jantzia, mende bateko bilakaera

Euskal Jaiak antolatzen hasi zirenetik 1990eko hamarkadara arte baserritar jantziak izan duen bilakaera ikertu du Ane Albisu Iriarte diseinatzaileak. Gipuzkoan eta emakumeen artean jantziak nolako transmisioa izan duen eta hamarkadetan zer gorabehera izan dituen jaso du Albisu Iriartek bere doktore tesian.

30 urte inguru daramatza Ane Albisu Iriarte diseinatzaile eta ikertzaileak (Donostia, 1960) euskal jantzien inguruan ikertzen. Hala ere, baserritar jantziak leku berezia du haren bizitzan. Izan ere, abenduaren 12an Baserritar jantziaren sorrera eta garapena doktore tesia defendatu zuen EHUn. Albisuk esan du 1885ean erabili zutela lehen aldiz baserritarren janzkera jantzi bihurtua, eta baserritar jantziak 1990era arte izandako bilakaera aztertu du. 

Doktore tesia egitea erabaki zenuenetik hamasei urte igaro ondoren, abenduan aurkeztu duzu. Zer moduz zaude?

Oso pozik nago. Bide luzea izan da, pozak eta penak izan dira, baina pozgarria izan da emaitza, baita jendeak nola hartu duen ere.

Zuloaga plazan, Donostiako San Telmo museoa dagoen plazan zaude. Esanahi handiko tokia da zuretzat.

Bai. Ni 17 urterekin Argia dantza taldean sartu nintzen, eta hasi nintzenean San Telmo museoko elizan entseatzen genuen.

Zer dela-eta hasi zinen baserritar jantziaren inguruan ikertzen?

Ni txikitatik izan naiz diseinatzailea. Diseinuaren eta modaren historiaren ikasketak egin nituen, baina 5 urte nituela arropak diseinatzen nituen jada. Argian sartu nintzenean, Euskal Herriko jantzi eta janzkerak ikasten hasi nintzen. Orduan, ikerketan trebatzen hasi nintzen, eta izugarri harrapatu ninduen. Eta 1985ean, Argiako partaide batzuek Ikerfolk izeneko elkarte bat osatu genuen, dantza taldeko ikerketak bideratzeko. 1992an, berriz, Atondu izeneko ekinbide bat plazaratu genuen, 1980ko hamarkadan jendeak baserritar jantzia janzteko zuen modua ikusita. Izan ere, buruko zapia desagertu zen, mendiko botak janzten ziren, txandal prakak gonaren azpitik... Eta esaten genuen: hau zergatik da?

Guk ikerketak eginak geneuzkan XIX. mendeko janzkeraren inguruan, eta Atondu egitasmoaren bitartez janzkera horretan oinarritutako eredu batzuk atera genituen. Inflexio puntucloseAldaketa momentua. bat izan zen. Ordura arte baserritar jantzia izan zena izugarri aldatu zen. Eta zurrunbilo horren garaian, jantzi hori nondik datorren ikertzen hastea erabaki nuen.

Zein izan dira ikerketaren helburu nagusiak?

Lan honek bi eratako helburuak ditu. Alde batetik, tesiarena da jakitea noiz sortu zen baserritar jantzia, XX. mendean nolako bilakaera izan zuen, eta zer harreman zuen jantzi horrek XIX. mendeko hemengo janzkerarekin. Baina beste hiru helburu nituen: lehenengoa, akademiaracloseUnibertsitatera, hezkuntza arautura.  eramatea eta nolabait lehen hondar alea jartzea, hori gero eskoletan edo beste ikasketa lerro batzuetan egoteko; bigarrena, terminologia bat ezartzea, anabasaclosenahaste-borrastea. handia topatu baitut; eta hirugarrena, tesiaren bidez irakurtzea XX. mendean egin ziren ikerketak, artelanak eta jantziaren arloan egin ziren lanak.

Baserritar jantzia eta baserritar janzkera bereizten dituzu tesian.

Bai. Europan, XX. mende hasieran, baserriaren eta nekazariaren aldeko joera handia zegoen, eta Euskal Herrian ere, nekazaria euskal kulturaren gordailucloseEsentzia, ondare. modukoa bihurtu zen. Antzerki obrak egiten ziren nekazariak protagonistak zirela, eta argazkilaritzan eta literaturan ere berdin gertatzen zen. Orduan, hiritarrak eta intelektualak hainbat festa antolatzen hasi ziren, eta herri janzkera hori normalean janzten ez zutenen gorputzetan janzten hasi zen. Janzkera zera da, gizatalde batek normalean janzten duena. Jantzia, berriz, gizatalde batek abagunecloseEgokiera, parada. berezi batean janzten duena.

«Janzkera zera da, gizatalde batek normalean janzten duena. Jantzia, berriz, gizatalde batek abagune berezi batean janzten duena»

Noiz sortu zen baserritar jantzia, eta zer helbururekin?

Jantzia festarekin lotuta sortu zen. XIX. mende amaieran, euskal jaiak antolatzen hasi ziren hemen, eta horietan lehiaketak antolatzen zituzten. Lehiaketetako bat zen ea nor zihoan nekazariz hobekien jantzita. Hor jantzi bat sortzen hasiko da, baina ez baserritar jantzia. Nik emakumezkoena aztertu dut, eta, orain ezagutzen dugun bezala, 1920ko hamarkadan sortu zen. Ordura arte janzkera jantzi bihurtua zen.

Eguberrietan, baserritar jantziak maiz ikusiko dira berriro. Sortu zenetik gaur arte, nolakoa izan da jantziaren transmisioa?

Ama-alabena izan da. Baina janzteko modua aldatu egin zen XX. mendean zehar, eta, esaterako, jantzi berbera ikusten dugu, baina gona barrena aldatua duela. Horregatik ikusten dugu 1980ko hamarkadan umeak amak janzten ziren bezala daudela jantzita, baina gazteak ez. Normalean, etxean egoten ziren baserritar jantziak. 

Janzteko orduan ere jakintza falta dagoela esan izan duzu.

Ez bada ikerketa sakonik egiten, jendeak ez dauka jakintzarik, eta ikusten duena egiten du. Gurasoengandik alabarengana transmititu bada, bai, baina transmisioa gaur egun normalean dendek egiten dute. Eta dendak saltzeko daude. Ni ez nago denden aurka, baina dendez gain beste erreferenteren bat egon beharko litzateke. Hala ere, jantzia nola jantzi ez dut nik esango: hori kaleari dagokio. Gainera, modak sortzen dira. Gizartearen dinamikak esango du hori. 

Zergatik erabaki duzu arreta batez ere emakumeen baserritar jantzian eta Gipuzkoan jartzea?

Alde batetik, emakumezkoenak askoz hobeto islatzen duelako jantziak izandako bilakaera, eta, bestetik, oihalarengatikcloseEhuna.. Niretzat oso interesgarria da baserritar jantziaren oihalak izan duen ibilbidea. Eta zergatik Gipuzkoa? Nire ustez Gipuzkoan sortu zelako.

Jatorrizko artikuluak