Eusko Ikaskuntzak 2025eko Manuel Lekuona saria emango dio Gloria Totoricaguena Egurrolari, euskal diasporari buruz egindako ikerketa lan mardulagatik. Totoricaguenak esan du ikertzeko ateak ireki dizkioten diasporako kide guztientzat ere badela saria.
Gloria Totoricaguena Egurrolari (Boise, Ameriketako Estatu Batuak, 1961) emango dio 2025eko Manuel Lekuona saria. Erakundearen arabera, euskal diasporarencloseJaioterria uzten duten pertsonek munduko beste leku batzuetan osatzen duten taldea. «ikerlaririk handienetako bat» da. Totoricaguenarentzat «esanguratsua» da saria jaso izana, eta «hunkigarria diaspora osoarentzat».
Harro zaude bi identitate izateaz. Nola eraikitzen da euskaldun identitatea Euskal Herrian egon gabe?
BoisencloseAEBetako Idahoko hiriburua da, eta munduan euskal diasporarik jendetsuenetakoa eta bilduenetakoa duten tokietako bat da, euskal jatorriko 16.000 lagun inguru baititu. erraza da, euskal komunitatea oso mobilizatuta baitago: Euskal Etxea, ikastola, jatetxeak... Ni hazi nintzen giroan normala zen euskara, gaztelania eta ingelesa dena batera entzutea. Eskolan ohartu nintzen denek ingelesez hitz egiten zutela. Gaztea zarenean, besteak bezalakoa izan nahi duzu. Gerora, baina, konturatzen zara gainerakoen berdina izan zaitezkeela, eta pixka bat diferentea. Hemen biak gara: euskaldunak eta estatubatuarrak: euskalduna izatea erantzukizuna eta pribilegioa da, aldi berean.
Nola ikusten da Euskal Herritik euskal diaspora?
Hemengo herritarrei galdetuko bagenie ea diaspora nola definituko luketen, ez dakit hamarretik bat gai izango ote litzatekeen zerbait zehatza erantzuteko. Telebistan ikusten dutena ezagutuko dute, Vascos por el mundocloseETBren programa bat da. Erreportariek munduan zehar bidaiatzen dute, euskal jatorriko pertsonekin bat egiteko. programa eta halakoak. Baina hori bakarrik ez da euskal diaspora. Hemengo erakundeek bilerak dituzte AEBetako agintariekin, merkataritza ganberekin, unibertsitateekin, museoekin, dantza taldeekin... Euskal Herriko herritarrek jakingo balute euskal diasporako sektore bakoitzak zer egiten duen, harrituta geratuko lirateke.
Eta nola ikusten du euskal diasporak Euskal Herria?
Badago Euskal Herria sekula bisitatu ez duen jendea. Beste batzuk, berriz, etorri dira, baina turismoa egitera bakarrik. Ez dira inoiz ospitale batera sartu, EHUra edo ikastola batera. Gainetik ezagutzen dute. Badago ezjakintasun bat, baina niretzat normala da. Gernikako jendeak zer ezagutzen du Donostiaz? Eta alderantziz? Bakoitzak berea ezagutzen du, eta besteena, berriz, albisteei, liburuei eta jendeak kontatzen dionari esker.
Zer egin daiteke zubiak eraikitzeko?
Harremanak egon badaude Euskal Herriaren eta diasporaren artean: senideak, lagunak, unibertsitateen arteko akordioak... Euskal Etxeek ere harremana dute Eusko Jaurlaritzarekin. Harreman hori hedatu beharko litzateke museoetara, udaletara... Badira programa batzuk euskal diaspora Euskal Herrira ekartzeko. Normalean gazteentzat dira; izan daitezela helduentzat ere. Gaur egungo Euskal Herria ezagutu dezatela: zein da haien egunerokoa? KalimotxoazArdo beltza eta kola nahasita sortzen den edari alkoholduna. eta taloaz gainera, gauza gehiago ezagutu ditzatela.
«Euskal Herriko herritarrek jakingo balute euskal diasporako sektore bakoitzak zer egiten duen, harrituta geratuko lirateke»
Zer garrantzi dute Euskal Etxeek zubien indartze horretan?
Oso garrantzitsuak izan dira 150 urtean. Elkar ezagutzen dute, eta edozein motatako laguntza eskain dezakete. Etorkin batentzat Euskal Etxeak dira lehenengo geltokia. Etxetik kanpo etxe bat izatea da.
Zer-nolako harrera izan zuten euskaldunek AEBetan?
Euskaldunek ez zuten jasan AEBetan beti egon den migratzaileekiko gaitzespena eta arrazakeria, boterean egon direnak beti izan direlako gizonak, zuriak eta kristauak. Euskaldunen etorrera gehiago errespetatu dute txinatarrena, japoniarrena edo Afrikako edozein herrialdetakorena baino.
Esango zenuke euskal diaspora bat egiten ari dela migrazioaren aurkako diskurtso gogorrekin?
Ikerketetarako elkarrizketak egiten ditut, eta galdera horrek isiltasuna sortzen du. Arrazakeria mahai gainean jartzean, orokorrean ez dute hitz egin nahi. Agian, gero, toki pribatu batean esango dute: «Zerbait egin behar da, ateak ezin dira irekita eduki». Ideia horiek dituzte buruan, komunikabideetatik hori iristen delako. Lana kentzera datozela diote. Edo gu ari garela zergak ordaintzen, eta haiek ez dutela ezer egiten. Hemen ere entzuten dira horrelakoak.
Ahaztu egiten al zaigu euskal herritarrak ere migratzaileak izan garela?
Badirudi baietz. Euskaldunak hemendik atera ziren, eta Argentinan oso ondo hartu zituzten. Eta lana eman zieten. Mexikon, Uruguain, Perun, Venezuelan, Australian... toki guztietan.
Arrazoi politikoengatik, ekonomikoengatik... utzi zuten herritar askok Euskal Herria. Arrazoi berberengatik, lagun ugari ari dira Euskal Herrira etortzen. Nola bermatu harrera herri duin bat izatea?
Pertsona horrek, bere herrialdetik irteteko, ezagutzen duen guztia utzi behar izan du: familia, lagunak, egunerokoa. Etorkizunerako toki horretan zituen ametsak ere bertan behera utzi ditu. Izan ere, agian ez dute aukeratu etortzea. Nork erabakitzen du gerra zibilean den herrialde batean bizitzea? Edo Gaza batean? Uste duzu Mileiren Argentinan bizitzea aukeratu dutela? Ez dute erabaki. Horregatik, errespetua eta ulermena eskatuko nituzke. Emigratzea oso zaila da.
Jatorrizko artikuluak
-
«Diasporaren eta Euskal Herriaren arteko zubiak indartu behar dira»
Olatz Silva Rodrigo |
|