Gaztetxeak: lau hamarkadako bide oparoa

  • 283 hitz
00:00 /

Lau hamarkadako historia dute gaztetxeek Euskal Herrian. 1980ko hamarkadan hasitako bidean, batzarra eta autogestioa izan dituzte oinarri, eta gaur egun indarrez jarraitzen dute, are eta eredu askotarikoagoak dituztela.

Gaztetxeen historiari erreparatu diote BERRIA Berriketan-en podcast honetan Iker Tubia aurkezleak eta Gotzon Hermosilla kazetariak. Azken aldian izandako itxiera eta okupazio berrietatik harago, mugimenduaren jatorria eta orain arteko bidea aztertu dituzte. Udan BERRIAk kaleratutako seriearen oinarrian mintzatu da Hermosilla, berak idatzi baitzuen erreportaje sorta hori. Horrela, gogoratu du ze testuingurutan hasi ziren lehen gaztetxeak sortzen. 1980ko hamarkadan hasi ziren, eta aurretik, Euskal Herrian, behintzat, ez zen antzeko esperientziarik. Bai, ordea, Europako hainbat hiritan. Baziren okupak eta squattercloseOkupa, ingelesezko adieran. mugimenduak Londresen, Amsterdamen, Kopenhagen... Erroman eta Italiako beste hainbat hiritan, berriz, zentro sozialak eratuta zeuden.

Frankismo ondorengo urteetan hasi ziren gazteak lokalak eskatzen, eta haiek eskuratzeko tresna ere topatu zuten: okupazioa. Modu horretan, nahiko bat-batean, lehen lokal autogestionatuak irekitzen hasi ziren: Andoainen, Altsasun, Hondarribian... «Nahiko bat-batean Euskal Herriko ia herri guztietan bazen gaztetxe bat edo gazte asanblada bat», azaldu du Hermosillak. Hainbat arrazoi zeuden horretarako: beharra zegoela, ez baitzen ia zerbitzu edo kultur eskaintzarik. Eta, bestetik, gazte asko zeudela garai hartan, hau da, arrazoi demografikoak ere eragin handia izan zuen boomcloseBat-bateko hazkundea.  hartan. Gune haiek eragin handia izan zuten kultur eskaintzan, eta, besteak beste, Euskal Rock Erradikalaren hedapenarekin lotzen dira. Musika eskaintza ez ezik, fanzineak, irrati libreak eta bestelako hainbat tresna sortu ziren gaztetxeen abaroancloseBabespean. .

1990eko hamarkadan lehen itxierak heldu ziren. Eta, horrekin batera, aro baten amaiera. 1991n itxi zuten Laudioko gaztetxea, 1992an Bilbokoa, 1996an Andoaingoa... «Eredu eta garai baten amaiera izan zen, baina katea ez zen eten edo apurtu», azaldu du Hermosillak, proiektu berriak sortzen eta gauzatzen hasi zirelako. Garai hartan zabaldu zuten, esate baterako, Kukutza gaztetxea. Proiektu berri haiek ikasi egin zuten 1980ko gaztetxeen eredutik, eta baita hark izan zituen hutsuneak betetzen saiatu. Antolaketa mailan, esaterako, batzordeak sortu ziren, eta baita zerbitzu eta jarduera gehiago martxan jarri ere: jangela komunitarioak, rokodromoakcloseEskalada eta boulderra egiten diren tokiak.... 

Gaztetxeen izpirituarekin bat egiten duten beste egitasmo batzuk ere sortzen joan dira denborarekin batera, eta gaur egun, esate baterako, pluralagoa da okupazio eta autogestio mugimenduaren egoera, besteak beste, ez delako gazteen espazioa bakarrik. Halaber, Hermosillak aitortu du belaunaldi gazte berriek gogoa erakutsi dutela azken aldi honetan hainbat herritan proiektu eta gune berriak martxan jartzeko, eta, beraz, gaztetxeen mugimenduak baduela etorkizuna oraindik.


Jatorrizko artikuluak