Gazteak
'Musika Berria': Euskal musika guztia leku bakarrean bilduko duen plataforma digital berria
BERRIAk euskal musika entzuteko erreferentziazko gune digitala sortu du, eta musikariekin batera kudeatuko da. Abenduaren 5etik aurrera egongo da martxan, denen eskura.
Emakumeek gero eta gehiago atzeratzen dute ama izateko adina askotariko arrazoiengatik
Berriketan podcastean amatasuna hartu dute hizpide; izan ere, gero eta gehiago berandutzen ari da ama izateko adina. Atzean arrazoi ekonomikoak, sozialak eta demografikoak daude.
«Greba egingo dut; egoera jasanezina da: gazteok herritik alde egitera behartu gaituzte»
Hego Euskal Herrian etxe eskubidearen aldeko eta espekulazioaren kontrako greba orokorra egingo da. Zarauzko gazte bat emantzipazio arazoaz mintzatu da.
Bakea
Onintza Enbeitak edertasuna normatibitatetik kanpo dagoela aldarrikatu du Berben poza ataleko iritzi artikulu honetan. Argal ez egoteak besteen begirada kritikoa dakarrela salatu du.
«Betiko izango naiz ludopata errehabilitatua»
Oso gaztetan bihurtu zen jokoaren mendeko. Gainditu ostean, bere esperientzia sare sozialen bidez zabaldu izan du. Badaki ezin izango dela berriro jokoan aritu, ludopatia ezin baita guztiz sendatu.
Isilaldi baten ostean, ahotsa berreskuratu du Ibil Bedik
Krisialdi baten ondorioz aldi batez isilik geratu ostean, laugarren lan luzearekin itzuli da Ibil Bedi taldea. 'Beharbada' da haren izenburua, eta hamabi kantu biltzen ditu.
Europako gazteen amorrua karrikara atera da, bizimodu duin baten eskean
Europa osoan pizten ari dira gazteen protestak: Frantzia, Italia, Albania, Belgika, Portugal, Espainia... Etxebizitza, lana eta hezkuntzarako eskubideak aldarrikatzen dituzte mobilizazioetan.
Peruko Gobernuak eskolara makillatuta eta azazkalak margotuta joatea debekatuko du
Keiko Fujimoriren gobernu kontserbadoreak diziplina kode bat osatu du «ordena» ezartzeko asmoz. Uniformeen gonek luzera «egokia» eduki beharko dute. Feministak kontra agertu dira.
Hikaren erabilera, eskolaren bultzadaren bila
Ikasgelan ere hika aritzea. Gaur egun oso arraroa den hori posible izan daitekeela erakutsi nahi diete UEUk eta Zirhikak irakasleei. Horretarako ikastaro bat antolatu dute Eibarren, urriaren 17tik 24ra.