Gure izen-abizen kolonizatuak

Jose Mari Pastor |
  • 637 hitz

Espainiak eta Frantziak eragindako kolonizazio linguistikoaren ondorioz euskal izen eta abizen ugari gaizki ahoskatzen direla nabarmendu du Jose Mari Pastorrek. Ingalaterran antzera gertatzen da izen gaelikoekin, eta berriki argitaratu den horri buruzko artikulu batek eman dio parada Pastorri Euskal Herrian gertatzen denari buruz ohartarazteko.

Niamh eta Saoirse. Izen irlandar horiek dira Erresuma Batuan sarrien txarto ahoskatzen diren hitzak. Haiei lotutako hutsegite fonetikoak beste edozein berbarekin baino gehiagotan izaten dira. GyrocloseGreziar jatorriko jaki tradizionala. eta croissantcloseIlgora itxurako opil gozoa. hitzekin ere arazoak dituzte ingeles hiztunek, baina Niamhekin eta Saoirserekin marka guztiak hausten dituzte, The Telegraph egunkari britainiarrak argitaratu duenez.

Hedabideak izen gaelikoakcloseGaelikoa Irlandan eta Eskozian hitz egiten den hizkuntza gutxitua da. dituzten kazetariak bilatu ditu plantillancloseLan taldean. eta haien bizipenak jaso. Niamh Walsh-ek umorez heldu dio gaiari. Hark esan duenez, Irlandatik kanpo ia inork ez du bere izena ondo ahoskatzen. Muga pasatu eta Niamh izena Neem, Nay-am-huh. Nye-am, Nymph edo Nee-hoo bihurtzen da. StarbuckscloseAEBetako kafetegi edo gozotegi kate multinazional bat.-en zerbait eskatu eta izena nola duen galdetzen diotenean gogoa izaten du beste bat emateko —Lily, esate baterako—, baina azkenean eutsi egiten dio. Haren iritziz, amore ematea «mendeetako ondare gaelikoa traizionatzea» izango litzateke. Eir Nolsoe-ri ere egunero aldatzen diote izena. Eir err, air, ear, eysh, aish edo Erin bilakatzen da. Bikotekideak berak Aisha deitzen dio. «Nire izena Ireland hitzaren Ire bezala ebakitzen da, beharbada r pixka bat gogorrago batez», jakitera eman du emakumeak. Hortaz, ez luke hain zaila izan behar, baina...

Euskal izenekin antzera gertatzen da hainbat kasutan, nahiz gureak, itxuraz, irlandarrak baino errazago ahoskatzen diren. Diferentzia nabarmen bat dago, ordea. Niamh Walshen arabera, Irlandan ondo ebakitzen dituzte haien izen-abizenak. Herritar guztiek egiten dute, «medikua izan edo postaria». «Muga zeharkatzen duzun unean hasten da benetako dibertimendua», adierazi du andreak. Hemen, aldiz, ez dugu Espainia edo Frantzia aldera joan behar euskal izen eta abizenak txarto ahoskatuta entzuteko. Guk etxean dugu saltsa. Eta ez edonolakoa.

Izan ere, euskal herritar ugarik gaizki ebakitzencloseAhoskatzen, esaten. dituzte euskal izenak. Umeari Uxue izena ipini eta Usue entzungo duzu. Elixabete Elisabete bihurtzen da; Aritz, Arich; Unax, Unas; Bittor, Bichor eta Antton Mattin Anchon Machin (ia-ia Antonio MachínDos gardenias para ti...). Izenak erdal fonetikaz ebakitzen ditugu. Eta abizenak, erdal doinuaz: Mendizábal, Arrizabalága, Garaméndi...

Gurea herri bakarra bide da munduan, bere izen-abizenak beste hizkuntzei men eginez ahoskatzen dituena. Horraino heltzen da kolonizazioa. Behin, kargu hartu zidan ikasle euskaldun batek bere abizena «gaizki» ebaki nuelako. Haren etxean EcheverríacloseEtxeberria. esaten zuten. Zer erantzun behar nion neskari? «Zure familia kolonizatucloseKultur batek edo herri batek beste bat menperatzen duenean, zapalketa prozesu baten ondorioz. Sarritan, haren jatorrizko herriaren hizkuntza eta kultura ordezkatzen, edo gutxiagotzen ditu, prozesu horren bidez. kuadrilla izatea ez da euskal fonetika txikitzeko arrazoia»?

Espainiarrek eta frantsesek ederki dakite haien izenak ahoskatzen —tokian tokiko aldaera fonetikoak gorabehera, bistan dena—. Erdaldunek ez dute arazorik haien hizkuntzetan abizenak esateko unean. Areago: erroakcloseSustraiak.  beste mintzaira batean dituzten deiturak etxeko fonetikarenclosePertsonen hizkera ikertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra. arabera ebakitzen dituzte: Madrilen Ladoire ahoskatuko dute jatorri frantseseko abizena. Serge Blanco Serge Blancó da Parisen eta Ipar Euskal Herrian. Blánco, Espainian eta Hegoaldean. Nolatan ahoskatuko dugu Monéderó, Eizaguírre esaten badugu?

The Telegraph-eko artikuluak 1.200 iruzkincloseIrakurleek idatzitako oharrak. baino gehiago bildu ditu. Testu askotan begirunea azaldu dute irakurleek. Hala ere, izan da nagusikeriaz eta mesprexuz idatzitako iruzkinik. Adibidez: «Zertarako jarri zure haurrari halako izen bat jaioterritik kanpo gaizki ahoskatuko dutela baldin badakizu?». Normala izan zaitez! BautizacloseBataiatu., nombracloseIzendatu. eta, asko eskatzea ez bada, habla en cristianocloseHitz egin kristaueraz.. Hona ez etorri txorakeria horiekin.

Nago berdin antzean pentsatzen dutela gure metropolietako hiriburuetan. Zertarako Unax edo Amets izena ipini txarto ahoskatu eta, gainera, itzultzeko eskatuko badizute? —zer esan nahi dute, bada, Jonathanek, Sheilak eta Luciak?—. Txarrena hauxe da, baina: guk, irlandarrek ez bezala, ez dugu atzerrira joan behar geure izenak eta abizenak oker ahoskatuta entzuteko. Etxean bertan egiten dugu huts. Guk geuk.

Jatorrizko artikuluak