'Lutxi eta zuhaitza': Luzia Urigoitia etakidearen kasua film batera ekarria
1987an ETAren komando baten aurkako operazioan tiroz hil zuten Luzia Urigoitiaren kasuari buruzko dokumentala ondu du Lander Garrok. Otxandioko herritarren ekimenez sortu da proiektua, eta memoria politikoaren eraikuntza eta kontakizunaren arteko jorratzen du.
Zuhaitz batek ez du aukeratzen zer gogoratu eta zer ahaztu. Enborretako eraztunek bizipenak pilatzen dituzte, urtez urte eta geruzaz geruza, eta iraganaren kontakizun zehatza eta fidagarria ematen dute, kasik interpretaziorik gabea, «manipulagaitzacloseAldagaitza, amarrurik egiteko aukera ematen ez duena.». Eraztun bakoitzak zuhaitzak bizi eta jasandakoaren berri ematen du: lehorte, eurite, sute, ekaitz, izurrite... Gizakien memoria, ordea, guztiz bestelakoa da: hautatua, moldatua eta eztabaidatua izan daiteke, eta, sarri, baita «hauskorra» eta «gatazkatsua» ere.
«Paradoxa» horren inguruan eratu du Lander Garro zinemagileak Luzia Urigoitia Lutxi etakidearen heriotzaren inguruko film dokumentala: Lutxi eta zuhaitza. 1987ko uztailaren 23an, Guardia Zibilak ETAko Donosti komandoaren aurka egindako polizia operazio baten barruan hil zuen Urigoitia, Pasaiako (Gipuzkoa) Trintxerpe auzoko etxebizitza batean. Bertan zeuden Alicia Pereira, Manuel Muiños eta Urigoitia bera; Pereira eta Muiños atxilo eraman zituzten, baina Urigoitia ez zen bizirik irten etxetik: bi tiro eman zizkioten, haietako bat buruan. Bertsio ofizialak tiroketaren teoria zabaldu zuen, baina lehen azterketa forentseekcloseAuzi medikuek heriotzaren arrazoiak zehazteko egiten duten azterketa. bestelako zantzuak agertu zituzten: garondoan hartutako tiro batek hil zuen. Auzia duela 26 urte itxi zuten epaitegietan, baina zer gertatu zen guztiz argitu gabe dago oraindik.
Gertaera hark parada eman dio Garrori memoria politikoaren inguruko gogoeta zabalagoa egiteko, eta, hala, memoria ofizialaren eta herriaren memoriaren arteko talka hori bistarazteko baliatu du filma: «Azken urteetan errelatoarencloseKontakizuna, gertaera historiko baten inguruko bertsioa. borroka egon da: nire egia inposatuko dut eta zurea ukatu».
Urigoitiaren kasua horren adibide garbia dela dio Garrok. Bertsio ofizialak zuloak izan ditu, eta trabaz beterikoa izan da, Urigoitiaren sorterri Otxandion (Bizkaia) haren memoria plaza publikora eramateko egindako eginahalak gorabehera. Izan ere, urteetan, herritarrek hainbat saiakera egin dituzte bizilagun zutenaren memoria bizirik atxikitzeko: plaka oroigarri bat jarri zuten, horma irudi bat margotu, omenaldiak antolatu... Baina, gehienetan, oroimen ekitaldi horiek jazarriak izan dira: ezabatu egin zuten horma irudia, kendu plakak, debekatu omenaldiak, eta atxilotu eta epaitu haien antolatzaileak.
2023an iritsi zitzaion Garrori Urigoitiari buruzko dokumentala egiteko proposamena. Otxandioko herritarrek sortutako Aurrera Begira elkarteak egin zion eskaintza, eta elkarteak berak hartu zuen lana finantzatzeko eta dokumentatzeko ardura nagusia ere. «Auzolanaren ondorio da pelikula, txikitik egindakoa».
Zuzendaria ez ezik, dokumentalaren gidoilaria eta editorea ere bada Garro. Ander Salsamendi eta Mattin Saldias dira argazki zuzendariak, eta Olmo Cascallar arduratu da musikaz. BERRIA da filmaren babesleetako bat.
Garrori ez zitzaion arrotzcloseEzezagun, urrutiko. egiten Urigoitiaren kasua, baina filmari ekiteko erronkari heldu zionean ohartu zen aferaren tamaina eta konplexutasuna ez zela nolanahikoa. Kasuak ñabardura ugari ditu, eta, gainera, bertsio ofizialak aldaketa asko izan ditu denboran zehar. Horrek guztiak kontakizuna eraikitzea zaildu zion, aitortu duenez.
Filmak egitura geruzatua du: hamabi ataletan banatua dago, zuhaitz baten eraztunetan irudikatuta. Geruza bakoitzak informazio zati bat du gorderik, ikusleak kontakizunaren hari kronologikoari jarrai diezaion. Ikerketa forentsea da lanaren bizkarrezurra: Paco Etxeberria auzi medikuaren azalpenei esker, azterketa forentsearen ñabardurak jakiteko aukera dago, hura izan zelako gertakariak izandako lekura epailearekin batera iritsi ziren lehen pertsonetako bat. Hari juridikoa, berriz, Iñigo Iruin abokatuak josi du —familiaren akusazioa izan zen—, eta kontakizunaren gidaritza Maider F. Galardi kazetariaren esku dago —kasua aztertu du, memoria politikoaren eta euskal gatazkaren kontakizunaren inguruko eztabaidara ekarriz—.
Horietaz gain, testigantza zuzenak bildu ditu Garrok, hala nola Alicia Pereirarena, zeina atxilo eraman zuten Guardia Zibilaren operazioan; Iñaki Garcesena, Urigoitiarekin batera Ipar Euskal Herrira ihes egindakoa bera; eta Gorka Imaz eta Elisabete Kapanaga Urigoitiaren senideena ere.
Ikerketa eta kronika historikoa fikziozko pasarteekin uztartu ditu, non fikzioa iragana irudikatzeko tresna bilakatzen den, «izan zenaren hipotesi kasik literario gisa». Bi planoak uztartzeko erabakia zinemaren logikarekin lotu du Garrok: «Zinemak ezinbestean erakutsi behar du, ezin duzulako iragana kameraren aurrean jarri; horretarako trikimailucloseAmarru gisa uler daiteke. Esaldi honetan 'tresna' esan nahi du. bat fikzioa da».
Fikziozko atal horretan giltzarria izan da Olaia Aguayo aktorea —berak hartu du Urigoitiaren rola—. Harekin batera aritu dira Xabi Lopez, Alain Lersundi, Joserra Fachado, Aitor de Kintana, Garazi Urkola, Xabier Matxain, Gontzal Royuela, Asier Urbulu, Luix Mitxelena eta Arnatz Puertas aktoreak. Tolosako (Gipuzkoa) Leidor antzokian sortutako platoan grabatu dituzte polizia operazioaren eszenak, eta Urigoitiak Otxandiotik ihes egin zuen garaia kontatzeko, berriz, Ipar Euskal Herriko zenbait tokitan izan dira filmatzen.
|