Giza eskubideak
Osasuna, herritarra inguratzen duten bizi baldintzen araberakoa
«Greba egingo dut; egoera jasanezina da: gazteok herritik alde egitera behartu gaituzte»
Hego Euskal Herrian etxe eskubidearen aldeko eta espekulazioaren kontrako greba orokorra egingo da. Zarauzko gazte bat emantzipazio arazoaz mintzatu da.
Ikurrina hemen ere
Kirmen Uribek ikurrina hartu du hizpide aste honetako iruzkinean. New Yorkeko maratoira atera du ikurra. Iribarrek eta Kortabarriak 1976an egin zuten keinua garai baten hasiera izan zen, haren esanetan, eta Estatu Batuetan ere hala izatea espero du.
Hauteskundeak, udalen ardurapean
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dira azaroaren 29an Hego Euskal Herrian. 2027an, berriz, udal eta foru hauteskundeak egingo dira. Hauteskunde zikloa dator, beraz. Baina horrek lan eta zeregin ugari sortzen ditu bozketa eguna behar den bezala antolatu eta joan dadin.
Esklaboen salerosketa izan da gizateriaren aurka inoiz eginiko krimenik larriena
Nazio Batuen Erakundeak aurten adierazi du esklaboen salerosketa dela gizateriaren aurka inoiz eginiko krimenik larriena. Oliver Barker Vormawo abokatuaren ustez, urrats historikoa izan da aitorpena.
Europako gazteen amorrua karrikara atera da, bizimodu duin baten eskean
Europa osoan pizten ari dira gazteen protestak: Frantzia, Italia, Albania, Belgika, Portugal, Espainia... Etxebizitza, lana eta hezkuntzarako eskubideak aldarrikatzen dituzte mobilizazioetan.
Eta etxegabetuen artean haurrak eta nerabeak daudenean, zer gertatzen da?
Etxegabetzeek ondorio sakonak eragiten dituzte haur eta nerabeen eguneroko bizitzan, haien harremanetan, ikasketa prozesuan eta, azken finean, haien ongizate fisiko eta emozionalean.
Peruko Gobernuak eskolara makillatuta eta azazkalak margotuta joatea debekatuko du
Keiko Fujimoriren gobernu kontserbadoreak diziplina kode bat osatu du «ordena» ezartzeko asmoz. Uniformeen gonek luzera «egokia» eduki beharko dute. Feministak kontra agertu dira.
Mari Carmen Abascal
Ezagun egin da Mari Carmen Abascal: putre funts batek erosi zuen Madrilen alokairuan zuen etxea, eta kaleratu egin zuen azkenean. Berriki hil da, eta haren kasuak lehertu egin du, nolabait, gizartean lehendik zegoen etxebizitzaren inguruko krisia. Mariasun Landa idazleak arreta beste kontu batean jarri du: zergatik nagusitu da iritzi publikoan haren izena 'Mari Carmen' gisa, 'Mari Carmen Abascal' beharrean?