«Pedagogismoari» kritika

  • 374 hitz

Tere Maldonado Bigarren Hezkuntzako irakasleak hezkuntzan zabaltzen ari diren zenbait uste eta ikuspegi kritikatu ditu aurkeztu berri duen liburuan: besteak beste, umeek zoriontsu izatera joan behar dutela eskolara, edo eskolak harreman estuak izan behar dituela inguruko eragileekin.

Hezkuntzan «arrakasta handiz» zabaldu diren hainbat ajezcloseAkatsa, okerra. mintzo da Tere Maldonado Filosofian lizentziadun eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea Pedagogismoaren gezurtapen bat liburuan. Elkarrek argitaratu du.

Kontzeptuak argitu ditu Maldonadok: pedagogia hezkuntzaren eta irakaskuntzaren zientzia da; pedagogismoa, berriz, horren «gaindosiacloseZerbaiten gehiegizko kontsumoa. »: «Pedagogismoa gehiegizko pedagogia da». Eta zera gehitu du: «Tamalez, askotan, ez da erraza bereiztea, pedagogiaren parte handi bat pedagogismoratz irristatu baita».

Maldonadok azaldu du pedagogismoak etengabeko berrikuntza duela xede, eta dagoeneko agintean txertatuta dagoenez «ikaragarrizko zoramenera» eraman duela hezkuntza sistema. Horretaz gainera: «Pedagogismoak aurrerakoi eta ezkertiar gisa aurkezten du bere burua, baina neoliberalismoarencloseEkonomian estatuak eta botere publikoek ahalik eta gutxien eragitea sustatzen duen doktrina politiko-ekonomikoa. babesle aritzen da askotan».

Pedagogismoa «arrakasta handiz» zabaldu denez, Maldonadok dio aurreiritzi eta «topikocloseAsko errepikatzen den ideia. » asko zabaldu direla. Haietako batzuk aipatu ditu liburuan.

Esaterako, hezkuntza sistemak «harreman estuak» izan behar dituela inguruko eragileekin. Maldonado ez dator bat: «Saiatzen naiz liburuan azaltzen gizartetik apur bat aldendu behar duela eskolak, babesleku eta arnasgune izateko». Zergatik? «Esaterako, hezkuntza sistemak sustatzen omen duen pentsamendu kritiko ospetsua ezinezkoa baita distantziarik gabe».

Bestalde, ohiko ideia da eskolak ikasleen ongizate emozionala zaindu eta landu behar duela. «'Eskolara ez goaz sufritzera' esatetik, pasatu dira esatera 'eskolara goaz zoriontsu izateko'. Uste dut jauzi ikaragarria dela». Maldonadoren esanetan, horrek eragina du ikasleengan eta irakasleengan: «Gainera, horrek gure zeregin nagusia, irakaskuntza, kentzen digu irakasleoi, eta entrenatzaile, coachcloseAholkulari. , psikologo edo aisialdiko begirale bihurtzen gaitu». Hain zuzen, liburuan beren-beregicloseZehazki, propio.  aritu da «biraketa emozionalazcloseEgoera emozional batetik besterako aldaketa azkarregia. eta hiperpsikologizazioazclosePertsonen jokaerak azaltzeko alor psikologikoa gehiegi erabiltzeko joera, beste faktore batzuk nolabait baztertuta.».

Maldonadok beste joera bat ere kritikatu du. Esan ohi da eskolak ez duela esku hartzerik ikaslearen «berezko eta jatorrizko nortasunean», haien izaera, erritmoak, gurariak eta abarrak errespetatu behar dituela. «Gauza asko esan daitezke honen harira, baina funtsezkoa zera da: nortasuna, iritziak eta askatasuna bera ez direla ume batengan abiapuntua, baizik eta prozesu baten emaitza, sozializazioarencloseNorbanako batek gizarte batean bizitzeko egin ohi duen ikasketa eta moldaketa prozesua. emaitza, eta hor erabakigarriak dira hezkuntza eta irakaskuntza».

Maldonadoren esanetan, joera horien guztien atzean «Neoliberalismoaren eta azken kapitalismoaren beharrizanak» asetzeko interesa dago. «Horren arabera antolatzen ari dira hezkuntza sistema. Hizkera aurrerakoi batekin bildu dute, jende asko liluratzencloseErakartzen.  baitu».

Jatorrizko artikuluak