1922an topatu zuten Tutankamon faraoi egiptoarraren tonba; 1925eko urriaren 28an, berriz, justu duela ehun urte, faraoi momifikatua. Arkeologiaren mugarri ezin garrantzitsuagoa izan zen aurkikuntza hura, eta interes olatu bat piztu zuen munduan.
Howard Carter arkeologoak eta haren taldeak topatu zuten Tutankamon faraoiaren tonba, 1922an, Egiptoko Erregeen Haranean, eta mugarri hark inoiz ez bezalako interesa piztu zuen hedabideen artean. Hiru urte geroago erregearen momia azalerarazi zutenerako, Tutankamon mito bilakatua zen.
Ehortzi zuten toki berean aurkitu zuten TutankamoncloseTutankamonek hamar urte ere ez zituen egin Egiptoko faraoi (ca. K. a. 1334- ca. 1325). Garai bereziki gatazkatsu batean heldu zen, eta sistema politeista baztertu eta monoteismoa ezarri zuen. (ca. K. a. 1342-1325), ukitu gabe, hilobiratze hatucloseObjektu, tresna. oparoarekin eta amuletoclosePertsona bakoitzaren bitxi edo objektu kuttunak. guztiekin. «Ez da ohikoa izaten», nabarmendu du Jesus Herrerin antropologo eta La momificación egipcia (Erasmus argitaletxea, 2023) liburuaren egileetako batek. «Beraz, Tutankamonen momiak garrantzi handia du, badakigulako nor den, non zegoen, nola ehortzi zuten, nola kokatu zuten... Datu oso baliagarriak dira».
KuartzitazkocloseKuartzozko harria. hilkutxa batean zegoen, tonba osatzen duten lau ganberetatik handienean. Eta harrizko egitura horren barruan, hiru sarkofagokcloseHarrizkoa izan ohi den ontzi moduko bat, hildakoak sartzeko erabiltzen dena. babesten zuten erregea, matrioxkacloseErrusiar jatorriko panpina, bat bestearen barruan izan ohi dena, handitik txikira. bat balitz legez. Kanpoko sarkofagoak egurrezkoak dira, urrezko laminekin apainduta daude, eta hirugarrena urrezkoa; 110 kilo ditu. Puzzle horrek azaltzen du, hein batean, tonba aurkitu zutenetik momia topatu arte ia hiru urte igaro izana. Carterren taldeak ardura handiz jokatu zuen: pieza bakoitzaren inbentarioacloseZerbaiten erregistratze zehatz, ordenatu eta detailez betea. egin, kontuz bildu, eta Kairoko museora bidaltzen zuten —hamar urte behar izan zituzten lan hori egiteko, 5.000 pieza inguru baitzeuden—. «Esan dezakegu arkeologia modernoa aurkikuntza horrekin inauguratu zela», egiptologoaren berbetan.
Azken estalkia zabalduta agertu zen faraoia: bere heriotza maskara famatua jantzita eta erretxinazcloseLandareetatik lortzen den substantzia organikoa, likido edo solido moduan erabil daitekeena, eta objektuak isolatzeko eta babesteko erabili ohi da. josita. Ohi baino erretxina gehiago erabili zuten gorpua lantzeko, eta, azken sarkofagoa urrezkoa izanik, ez zuen xurgatu soberako produktua, egurrezko hilkutxetan gertatzen zen bezala. Ondorioz, erretxinak eta bendek oreclosePasta, masa. bat osatu zuten, eta, beraz, bildukia askatu beharrean, erauzi egin behar izan zuten gorpua eta amuletoak aztertzeko. Momia zatikatu egin zuten. Adibidez, orain ez dauka bularrezurrik.
Tutankamon hiltzerako Egipton ehunka urte zeramatzaten momifikazioakcloseGorpuak iraunarazteko teknika. egiten. Praktika 4.000 urtez hedatu zen, guztira. «Uste zuten gorputza arimaren tenplua zela, eta, betiko bizi ahal izateko, tonba bat izan behar zuten, eta gorputza momifikatuta», argitu du Mari Luz Mangado egiptologok.
Momifikazioa garatu duten kultura ia guztiak bizi izan dira gorpuak sikatzeko klima egokia zuten lekuetan, eta Egiptoko basamortua eremu bereziki aproposa izan da horretarako.
Askotarikoak izan ziren momifikazio teknikak. Baina badira bi metodo beti aplikatu zituztenak: gorpua sikatzea eta erraiak kentzea. Jabetu ziren gorpua ez usteltzeko premiazkoa zela likidoak drainatzea, jakiak kontserbatzen zituzten modu berean: gatzetan sartuta. NatronacloseSodio karbonatoa, natural edo artifiziala. erabiltzen zuten, hain justu, jainkoen gatza. Gorpua gatzez estali ondoren, berrogei egunez laga eta likidoak galduz joaten zen, osmosiaren bidez.
Momia biltzeko bendak ere inportanteak ziren. LihoacloseLandare mota bat da, batez ere ehungintzarako eta olioa egiteko erabilia. erabiltzen zuten, batez ere. Bilduki hartan Tutankamonek 140 amuleto zituen. «Hildakoari paradisura ailegatzen laguntzen zioten», azaldu du Herrerinek. Paradisurako bidea «ginkanacloseTrebetasun edo adimen proba multzoa.» moduko bat zen egiptoarrentzat: aurrera egin ahala, jainkoen probak gainditu behar zituzten. Azken erronkan, bihotza pisatzen zieten. Momiak bihotza galtzen bazuen, kakalardo batekin ordezkatzen zuten. Tutankamonek ez zuen bihotzik. Beraz, kakalardoaz gain, putreak, Horusen begiacloseAintzinako Egiptoko ikur bat, osasun, babes eta sendabidea ordezkatzen zuena. eta OsirisencloseAintzinako Egiptoko errege eta jainkoa, nekazaritzaren sorrerarekin lotu izan dena. figurak zituen gorputzean barreiatuta, baita bi sastakai ere.
Ehun biguna zenbat eta hobeto kontserbatu, orduan eta informazio gehiago izango du ikerlariak gorputz horrek izan zituen gaixotasunen, zaurien eta esperientzien inguruan. Eta errazagoa izango zaio, halaber, heriotza zerk eragin zion argitzea.
Tutankamoni dagokionez, arrastoak badaude, baina oraindik ez dago adostasunik haren heriotzaren inguruan. «Bularrezurrik ez daukanez, esan zuten hipopotamo batek eraso ziola. Edo gurdi istripu bat izan zuela». MalariacloseEltxoen bidez transmititzen den gaixotasun larria. ere aipatu izan dute, eta, bestalde, osasun arazoak zituen endogamiarencloseSenideak diren pertsonen arteko sexu harremanak edo ezkontzak daudenean. kausaz. Gauza ziurra da oso gazte hil zela, 19 urte zituela.
Jatorrizko artikuluak
-
Tutankamon: mito baten azaleratzea
Amaia Igartua Aristondo |
|