Kultura klasikoa
«Kortxea batek beltzaren erdia irauten du, beltz batek zuriaren erdia; matematika hutsa da»
Musikaren atzean matematika ezkutatzen da, eta zenbakien artean, berriz, melodien arrastoa. Luca Fanellik bi diziplinen arteko harremana ikertu du.
Latina eta greziera hizkuntza klasikoak desagertzen ari dira hezkuntza curriculumetik
Europako Bigarren Hezkuntzako curriculumaren parte izan dira latina eta greziera, baina hezkuntza legeetan gero eta esparru murritzagoa dute. Ikasleak eta irakasleak kezkaturik ageri dira.
Museoen alde beltza: iragan kolonialeko arrastoak, piezak eta diskurtsoak
Euskal Herriko museoen bildumetan ez dago iragan kolonialeko pieza esanguratsurik, baina, espoliatutako obrarik egon ez arren, adituek diote diskurtsoak deskolonizatu behar direla.
Erdi Arotik heldu den jokoa
Dadoak, xakea, alkerkea, kartak: aspalditik erabiltzen dira jokorako. Erdi Aroan debekatu egin zituzten, baina jendeak muzin egiten zien debekuei, jokatzeko grina eta ohitura soziala gailentzen baitzitzaizkion goikoen aginduari.
Beste aurkikuntza inportante bat Irulegin: zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna
Zeramikazko ontzi batean topatu dute inskripzioa: «'abaŕ'» jartzen du, eta azterketa linguistikoa egin duten ikerlariek euskarazko 'hamar' zenbakiarekin lotu dute.
Luis Peña Gantxegi: mendiari eta itsasoari begiratu zion arkitektoa
Ehun urte bete dira Luis Peña Gantxegi arkitektoa jaio zenetik. Hiriaren eta naturaren arteko sinbiosiak bereizten du haren obra: Donostiako Haizearen Orraziaren plaza da haren obra nagusia.
Irulegi herrixka nolakoa zen jakiteko erakusketa: 'Irulegitik Pompelora: hiri baten jatorriak'
Iruñeko Udalak eta Aranzadi elkarteak elkarrekin antolatu dute erakusketa, eta indusketa arkeologikoan aurkitutako piezak ikus daitezke bertan, Iruñeko Civivox Pompelon.
Elizetako ezkilak, ezkiloiak eta kanpaiak, lapurren jomugan
Lapurrek kanpaien metala dute helburu. Brontzezkoak dira gehienak, eztainuaren eta kobrearen nahasketa. Adituen arabera, babestu beharreko ondarea dira.
Bertsolaritza, beste fase batean murgilduta
Bertsolaritza beste fase historiko batean sartzen ari delako «zantzuak» ikusi ditu Kepa Matxainek bertsolaritzari buruz egindako doktore tesian. 'Cum Laude' nota lortu du ikertzaileak, eta bultzada bat eman dio gustuko duen jardueran jarraitzeko: ikerketan.