Uretaratu dute 'San Juan' baleontzia
Uretaratu dute San Juan baleontzia, XVI. mendean Kanadan hondoratu zenaren erreplika. Albaola Itsas Kultur Faktorian hura berreraiki eta Kanadara bidaiatzeko proiektua azken fasean sartu da. 2027ko udan espero dute bidaia egitea.
XVI. mendean hondoratu zen San Juan euskal baleontzia Red Bayn (Kanada), ekaitz gogor batek erasanacloseJota, kaltetua.. 1978an aurkitu zituzten ontziaren aztarnak, lau mende igaro ostean, harrigarri egoera onean. Sei urtez indusketa lanetan aritu ostean, urte batzuk pasatuta, Albaola sortu eta proiektu erraldoi bati ekin zioten: XVI. mendean Ternuako ur hotzetara baleak ehizatzera joandako itsasontzi haren erreplika eraikitzea, XVI. mendean egiten zuten bezala: orduko materialekin, orduko teknikekin eta orduko lanbideak berpiztuz.
Xabier Agote Albaolako zuzendariak gidatu du prozesu guztia, eta hauxe aitortu du: «Galduta zegoen ezagutza hori berreskuratzea izan da zailena. Memoria hori ez zuen inork aldarrikatzen. Hutsetik hasi ginen, eta memoria kolektiboa itzultzea ere izan da gure lana».
2014an hasi ziren eraikuntza lanak, eta Ternuarako bidaia 2027ko udan programatua dute. Bitartean, pasatu beharreko proba zen uretaratzea. Ez da proba makala. Izan ere, antzeko atakancloseEgoeran. izan diren beste itsasontzi batzuk -Vasa XVII. mendeko galeoiaren erreplika Stockholmen (Suedia) eta XVI. mendeko Victoria ontziaren erreplika Huelvan (Espainia)- uretan jarritako egunean bertan hondoratu baitziren. San Juan ez zen hondoratu, eta ezusterik gabe ibili zen Pasaiako badian urriaren 7ko arratsalde-iluntzean, egonkortzeko asmoz barruan 50.000 kilo harri koskor zituela. Ikusmin handia zegoen, inguruotan ehunka lagun elkartu baitziren uretaratzea bertatik bertara ikusteko.
Eraikuntza prozesuaren ezinbesteko pausoa zen uretaratzea. Prozesua bera ontzigintza tradizionala berrekuratzea izan da, neurri handi batean: horrela aritu dira ontzia egiten, egurretik hasita. Sakanako, Mugiroko eta Ultzamako haritzak eta Zaraitzuko izeiak erabili dituzte; Gipuzkoako sei pagorekin egin dituzte txalupetako arraunak; Burgostik (Espainia) idiek tiratutako gurdietan bikeacloseEgur erretxinatsutik sortutako sustantzia likitsua, gainazalak irazgaitz bihurtzeko erabilitakoa. eta mundrunacloseEgurretik, ikatzetik edo petroliotik sortutako material likido iluna. ekarri zuten egurra irazgaitzcloseUra barrura sartzea galarazten duena. bihurtzeko. Sokagintza lanbidea berreskuratu, eta soka makina bat eraiki dute. Burdingileak, errementariakcloseBurdinarekin eta bestelako metalezko materialekin lan egiten duten langileak. , arotzak, ikasleak, boluntarioak mobilizatu dituzte eraikuntza lanerako... Eta hori dena bisitariei irekita, eraikuntza eta hark sortutako ondarea transmititzea izan baitute asmoa.
Uretaratu ostean, hemezortzi hilabeteko lana dute orain bidaia hasi baino lehen. Mastak eta bergakcloseMastan modu horizontalean jarritako makila, haize-oihal karratuak jartzeko erabiltzen dena. jarri, belak zintzilikatu, sokak korapilatu -lau kilometro denera-. Aingurak ere behar dituzte, eta Albaolako burdindegian eta etxeko errementariek egingo dituzte sutan gorituta eta kolpeka edertuta. Madrilgo Trajearen Museoarekin hitzartu dituzte arropak eta Basque Culinary Centerrekin ikertuko dituzte garai hartako janari eta errezetak. Sukaldaria behar dute, eta eskifaiacloseOntzi bateko kidegoa, kapitain, marinelak eta beste. ere osatzekotan dira. Profesionalak izango dira batzuk, kapitaina esaterako, eta boluntarioak besteak. Helburua: behinola hondoa jo zuena azalera irtetea berriro: San Juan baleontzia eta haren memoria.
Hemen landu dute gaia Enekoitz Telleriak eta Iker Tubiak BERRIA Berriketan podcast saioan.
Jatorrizko artikuluak
-
'San Juan': erria txikotak!
Enekoitz Telleria Sarriegi |
|