Bideoak
«Herriaren garaipena» ospatuko dute, Guggenheim Urdaibai ez dutelako egingo
Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera utzi du proiektua kudeatu duen patronatuak, eta erabaki hori «herriaren garaipen bat» izan dela sinetsita, ospatzeko ekitaldi bat iragarri du egitasmoaren aurkako herritar plataformak, otsailaren 7rako.
Desinformazioaren ozeanoan, adimen artifiziala arrantzale
Adimen artifizialak kazetaritzan eta oro har informazioaren munduan ekar dezakeen egoera aztertu dute Bilbon mahai inguru batean, BERRIAk antolatuta. Dagoeneko desinformazio asko dagoen egoera bat areago nahas dezake adimen artifizialak. Haren arriskuez ez ezik, eman dakiokeen erabilera ere hartu dute aintzat.
24. Korrika: Atharratzetik Bilbora, martxoaren 19tik 29ra
Zuberoatik Bizkaira joango da 24. Korrika, Atharretzetik Bilbora zehazki. 'Euskara gara' leloa hartuta beteko ditu kaleak, zubiak eta tunelak... Aste honetan aurkeztu dute ekitaldia, Gasteizen, eta Errigorari omenaldia egiteko baliatuko dutela iragarri.
Uretaratu dute 'San Juan' baleontzia
Uretaratu dute San Juan baleontzia, XVI. mendean Kanadan hondoratu zenaren erreplika. Albaola Itsas Kultur Faktorian hura berreraiki eta Kanadara bidaiatzeko proiektua azken fasean sartu da. 2027ko udan espero dute bidaia egitea.
Ordenagailu kuantiko erraldoia, Donostian
Hiru bakarrik daude munduan: AEBetan bat, Japonian bestea eta Donostian hirugarrena. Espektatiba ugari dakartzan ordenagailu kuantiko bat inauguratu dute Gipuzkoako hiriburuan, IBMren System Two.
Energia berriztagarriek ikatza gainditu dute argindarra sortzeko iturri gisa
Lehen aldiz munduan, energia iturri berriztagarrietatik ikatzetik baino argindar sorkuntza handiagoa izan da aurten. Mugarri garrantzitsua da, baina ikatzaren erabilera oraindik ere oso handia da.
Jane Goodall zendu da, txinpantzeen lagun handia
Jane Goodall primatologoa 91 urterekin hil da. Tanzaniako oihanetan egunak eta egunak eman zituen txinpantzeen portaera aztertzen. Azkenerako, haien lagun handia egin zen.
Txiki eta Otaegiren hilketen inguruko dokumentala egin du BERRIAk
Duela 50 urte fusilatu zituzten Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi. Frankismoaren azken fusilatuak izan ziren. BERRIAk haien senideekin eta gertukoekin hitz egin du, eta, horrez gain, fusilatu zituzten lekuetara bidaiatu eta dokumental bat egin du garai ilun hartako pasarte nabarmenenetako baten kontakizuna osatzeko.
Titulu hau ez du adimen artifizialak idatzi
BERRIAk adimen artifizialaren erabilera arautu du. Arduradunekin hala erabakitakoan baliatu ahalko da, baina betiere egunkariaren irizpideen eta kode deontologikoen barruan, eta ez du giza jarduna ordezkatuko. Estilo liburuan txertatu dute dekalogoa.