Gerra Ukrainan

Jevhen Fedtxenko: «Desinformazioaren gerra 2014tik egon da Ukrainan»

Jevhen Fedtxenko: «Desinformazioaren gerra 2014tik egon da Ukrainan»

Mosku lurrez, itsasoz eta airez ari da Kieven kontra, baita ziberespaziotik eta informazioaren arlotik ere. Ukrainako Stop Fake fact checking plataformako zuzendari eta kazetari Fedtxenkoren ustez, Kremlinek informazioa erabili eta bere «kontakizuna garatu» nahi du.

«Askatasun osoz bizi nahi dugu»

«Askatasun osoz bizi nahi dugu»

Ukrainako herritarrek herrialdea euren intereserako erabiltzea leporatu diete Ekialdeko eta Mendebaldeko blokeei. Eta dei egin dute: «Askatasun osoz bizi nahi dugu, inoren esku hartzerik eta inolako jazarpenik gabe» [adierazpen hauek Errusiak eginiko operazio militarren aurrekoak dira].