Azoka

Klase sozialak badira

Klase sozialak badira

Testu hau 1980ko hamarkadan argitaratu zen arren, ez du gaurkotasunik galdu: klase sozialak egon badaude, eta liburu honek modu argigarrian erakusten du zer diren eta nolantifikatu. Eta, klase sozialak dauden bitartean...

Equipo Plantel eta Joan Negrescolor. Argitaletxea: Txalaparta.
Gezurra

Gezurra

Gezur baten istorioa da hau. Disko gorri baten gisan agertzen da: handitzen da, biderkatzen da, neskato baten eguneroko bizia arrunt jateraino. Noizbait, lehertzen da, kolpez, egia agertzen den bezala.

Catherine Grive eta Frederique Bertrand. Argitaletxea: Haria.
Denboraren makina

Denboraren makina

Eraiki daiteke denboraren makina bat? Bada, Joshepamundak lortu du; ez da perfektua, baina erraldoiak historiako garairik kuriosoenetara eraman ditu. Haitzulotarrak, lehoi erromatarrak eta Erdi Aroko zaldunak gurutzatzen dira abentura honetan, erraldoiak gaur egunera ekartzeko...

Itziar Rubio eta Marta Oroz. Argitaletxea: Kilikids.
Haserre gorria

Haserre gorria

Peiok biziki egun txarra iragana du. Ez da umore onean, eta, gainera, aitak erasiatu du. Orduan Peiok bere baitan sentitu du Gauza ikaragarri bat igaten. Gauza horrek makur handiak egin ditzake... aski goiz ez baldin bada geldiarazten.

Mireille d Allance. Argitaletxea: IKAS pedagogia zerbitzuak.
Moko Koko eta sekretu sakratua

Moko Koko eta sekretu sakratua

Abentura misteriotsu eta dibertigarri hau argitzeko, erabakiak hartu beharko dituzu, eta enigmak ebatzi. Agian inoizko abenturarik zirraragarriena biziko duzu; edo agian ez, agian amesgaizto hutsa izango da, agian ezingo duzu inoiz etxera itzuli.

Nerea Loiola Pikaza eta Ivan Landa. Argitaletxea: Erein.
Mugtarrak mugikorrean harrapatuta

Mugtarrak mugikorrean harrapatuta

Mugtarrak bakarrik daude etxean, eta mugikor bat aurkitu dute. Bat-batean, ez dakigu nola, mugikorraren pantailan harrapatuta gelditu dira! Eta Troti ere bai! Aterako al dira handik?

Begoña Oro eta Alejandro Villen. Argitaletxea: Ikasmina.
Begiak beste nonbait dituen neskatxa

Begiak beste nonbait dituen neskatxa

Neskatxa bat hain dabil mugikorrari adi, erreparatu ere ez die egiten bere inguruko gertaera fantastikoei. Harik eta egun batean… Haurrek teknologiarekin duten harremanaz hausnartzera bultzatzen du istorio honek.

Andre Carrilho. Argitaletxea: Txalaparta.
Lotto

Lotto

Lotto, sehaska bidaia. Testu errimatua eta ilustrazio zuri-beltzak uztartuz, haurtxoak loak hartzeko poesiaz beteriko bidaia eginen du, animalien babesean.

Haira Aizpurua Ibargarai eta Ana Imaz. Argitaletxea: Haria.
Antton medikua

Antton medikua

Liburu honetan, desagertu denari erreparatu behar zaio, Antton geletatik pasatu aurreko eta ondorengo irudiak konparatuz, eta gero paziente txiki bakoitzarentzat erabilitako objektuak aurkituz. Medikuarenera egiten diren bisitak umorez jorratzeko euskarri arina da.

Tiol eta Enmanuelle Moreau. Argitaletxea: Artodance.
Partxis

Partxis

Goiz batean, Katuak katilukada bat esne bero hartzeko apeta sumatu zuen. Untxiak bizkotxo egin berria eskaini zion, eta Ahateak, sutondoan ukelelea jotzea proposatu; Azkonarraren etxera ere abiatu ziren, baina... inor ez. Piztia hura partxis taula hartu eta lagunen bila abiatua zen.

Maria Giron. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
top