Azoka

Gretaren hodeia

Gretaren hodeia

Gretak sekulako alergia die animaliei. Hori dela eta, maskota gisa hodei bat izatea erabaki du, eta lepoko bat ere jarri dio, paseatzera ateratzeko. Maskotatzat hodei bat izateak alderdi on asko ditu, bizilagunei ureztatzen lagun diezaiekeela eta suteak itzal ditzakeela, esaterako.

David Hernandez eta Luisa Vera. Argitaletxea: Nube ocho.
Hodeiekin dantzan

Hodeiekin dantzan

Goizero ateratzen nintzen etxetik hodeiak ikustera. Egunen batean haiekin dantza egin ahal izatea amesten nuen. Amatxokia ahazteko esaten zidan, txoriek bakarrik lortzen zutela hodeietara iristea. Baina ni tematuta nengoen...

Vanina Starkoff. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Martina futbolari

Martina futbolari

Martina ilusio handiz hasi da eskolako futbol taldean. Baina lehen partidaren ostean, ikusi du taldeko kapitainak nabarmentzeko grina duela eta ez duela taldean jokatzen, eta gainontzeko jokalariek ere ez dute parekotzat hartzen, neska izate hutsagatik...

Susanna Isern eta Marta Moreno. Argitaletxea: Nube Ocho.
Beste egun nekagarri bat

Beste egun nekagarri bat

Xaturri dena ahazten zaio bere lagunekin jolasten denean; beraz, ez zaio etxera itzultzea gustatzen, zain izaten duelako han untxi andrea eta erantzuten ez dakien galderak egiten dizkiolako. Ama untxiak errezetak bilatzen ditu hobeto senti dadin.

Beatriz Yubero eta Amaia Arrieta. Argitaletxea: Erein.
Josefina

Josefina

Josefina beti behaketan dabil: lur arrasean, zerumugan, goian eta behean, urrun eta gertu, begiak zabal-zabalik eta lepoa luze, bakarrik edo lagunekin! Munduan hainbeste gauza miragarri dago ikusteko! Oda bat sinpletasunari eta natura gozatzeari, atsedenari eta behaketari.

Chloe Almeras. Argitaletxea: Ibaizabal.
Nola hartu izar bat

Nola hartu izar bat

Behin batean, bazen izarrak oso maite zituen ume bat. Gauero, bere logelako leihotik zeruko izarrei begira egoten zen, eta amets egiten zuen nola izan zitekeen haien laguna eta nola jolas zitezkeen elkarrekin gorde-gordeka. Egun batean, izar bat harrapatzea erabaki zuen…

Oliver Jeffers. Argitaletxea: Txalaparta.
Urte baten bueltan

Urte baten bueltan

Amaitzean berriro hasiko den istorio bat; berriro hasi, baina desberdin. Bidaia bat urtaroetan zehar, bizitzako aldaketa txiki eta handien berri izateko. Sagutxo familia bat protagonista duen istorio honek urte batean zehar urtaroz urtaro gertatzen den guztia islatzen du.

Mariana Ruiz Johnson. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Animaliak

Animaliak

Animaliak gustatzen zaizkizu? Liburu eder hau maitatuko duzu. Formatu handia du, eta diseinu deigarria. Ilustrazioak sinpleak dira, eta erraz antzeman daiteke zer animalia den bakoitza. Hala, etxeko txikiak orrialde artean harrapatuta geratuko dira animalien izenak ikasten dituzten bitartean.

Susaetako talde teknikoa. Argitaletxea: Susaeta.
Non dago Kirri?

Non dago Kirri?

Taldeko animalietan taldekoenak dira ardiak. Izan ere, denek egiten dute beti gauza bera. Elkarrekin jan, eta denek batera egiten dute kaka. Elkarrekin egoten dira, iragaten diren trenei begira. Egunero egiten dute gauza bera, denek batera. Edo agian ez denek, ezta, Kirri?

Guido van Genechten. Argitaletxea: Ttarttalo.
Haserre gorria

Haserre gorria

Peiok biziki egun txarra iragan du. Ez da umore onean, eta gainera, aitak erasiatu du. Orduan Peiok Gauza ikaragarria sentitu du bere baitan igaten. Gauza horrek makur handiak egin ditzake... aski goiz ez baldin bada geldiarazten.

Mireille d’Allance. Argitaletxea: Ikas pedagogia zerbitzuak.
top