Azoka

Akatsen lorategia

Akatsen lorategia

Akatsen lorategia hazteaz, okertzeaz eta ikasteaz mintzo den istorio hunkigarri bat da. Mei jakin-min handiko neska geldiezin bat da, gurasoekin azokara joan ohi dena, harik eta, arratsalde batean, mugak zeharkatzeko eta antzinako santutegi batean barneratzeko bulkada duen arte.

Maria Marquez eta Susana Rosique. Argitaletxea: Bookolia.
Kutxa bat

Kutxa bat

Alinak hain irrikan zain zuen paketea azkenean iritsi zen. Baina une hartatik aurrera, gauzak ez ziren bere irudimenean pentsatu bezala joan. Gure irudimena baino jostailurik hoberik ba al dago?

Rodrigo Mattioli. Argitaletxea: Denonartean.
Planeta berria

Planeta berria

Sope eta Lana deitzen dira nire gurasoak. Lur deitzen naiz ni, eta Bizkor gure txakurra. Bidaiari porrokatuak gara. Behin, beste planeta batera joateko aukeratuak izan ginen, eta abentura handiak bizi izan genituen hango bazterrak esploratuz. Goazen, bada, planeta berrira!

Jorge Llangil. Argitaletxea: Ibaizabal.
Leireren opor miresgarriak

Leireren opor miresgarriak

Mitologia lehiaketa bat irabazi ondoren, bi familia euskaldunek Euskal Herrian zehar txango bat egiteko aukera lortu dute. Bidaian, zazpi lurraldeak bisitatzeko eta euskal izaki mitologikoak eta haien istorioak ezagutzeko parada izango dute. 

Agurtzane Ortiz de Landaluze eta Leire Salaberria. Argitaletxea: Begiko.
Saguaren oporrak kostaldean

Saguaren oporrak kostaldean

Saguak erabaki du: aurten, kostaldean igaroko ditu oporrak. Zoaz harekin zu ere, eta ekin egunero abentura berri bati, eraiki hondarrezko gaztelu ederrak, jan izozki gozo bat pasealekuan, gozatu duna arteko txangoez, behatu itsas txoriei...

William Snow eta Alice Melvin. Argitaletxea: Ibaizabal.
Amalurra opor beharrean da

Amalurra opor beharrean da

Amalurra akitua da eta pausatu nahi luke, baina haurrak inguruan izanki ez zaio aise izanen… CDaz eta liburuxkaz osatu ipuin musikatua: obra artistikoa lau urtaroen inguruan.

Maddi Zubeldia, Xano Halsouet eta Stephane Bourget. Argitaletxea: IKAS euskal pedagogia.
Bizenta txiki

Bizenta txiki

Aspaldi hartan ere baziren emakume argiak. Horietako bat: Bizenta Mogel Elgezabal. Emakumezko lehen euskalzlea izan omen zen. Nolakoa ote zen txikitan? Ezagutu nahi? 

Yolanda Arrieta eta Enrique Morente. Argitaletxea: Denonartean.
Lanbideen egunerokoa

Lanbideen egunerokoa

Liburu honetan, lanbideen eguneroko jardunekin lotutako irudi bilduma bat dago. Besteak beste, merkatuaren, ospitalearen eta energia berriztagarrien inguruko eszenek sustatzen dute ekintzei buruzko elkarrizketa.

Subi. Argitaletxea: Algar argitaletxea.
Lehen 100 hitzak

Lehen 100 hitzak

Ukuilua, aterkia, hostoa, barraskiloa, katiuska, zebra, bizikleta… Liburu honetako irudiei begiratuz eta leihatilak altxatuz, haurrak modu dibertigarrian jabetuko dira lehen hitzez. Lehen hitzen liburu polit bat, haurrentzat.

Edward Underwood. Argitaletxea: Ttarttalo.
Itxaron apur bat

Itxaron apur bat

Eguneroko bizitzako gatazkak konpontzeko ikasi beharreko jokabidea dute umeek: eraman onekoa izatea eta une egokiaren zain egoten jakitea.

Alice Le Henand eta Thierry Bedouet. Argitaletxea: Ibaizabal.
top