Azoka

Traktoretxok hegan egin nahi du

Traktoretxok hegan egin nahi du

Gaston hegazkinak lur hartu du zelaian. Gastonek motorra eta gurpilak ditu, Traktoretxok bezala, baina Gastonek hegan egin dezake, eta hori harrigarria iruditu zaio Traktoretxori. Berak ere egin nahiko luke hegan...

Natalie Quintart eta Philippe Goossens. Argitaletxea: Ttarttalo.
Baserria

Baserria

Ukitu ezkutuko animalia honen ehundura: zer da? Orain pasatu orria. Ondo asmatu duzu, ardiak dira! Ukitu eta esperimentatu etxeko txikientzat aproposa den arbel-liburu dibertigarri honekin.

Argitaletxea: Susaeta.
Aireratzeko prest

Aireratzeko prest

Ametsek paperezko hegazkin bat egin du, eta irrikaz dago hegan ikusteko! Hegaldatu baino lehen, ordea, hegaztiak aholkuak eman eta eman arituko dira, eta Ametsen konfiantza birrindu egingo da... harik eta ustekabeko ahots batek lagundu eta hegazkina hegaldatzen duen arte.

Cori Doerrfeld. Argitaletxea: Txalaparta.
Abentura erraldoia

Abentura erraldoia

Alajainetako jaiak badatoz, baina aurten inork ezin ditu erraldoiak kalean dantzatu. Jaiak bai, erraldoirik ez? Ezta pentsatu ere! Izar, Ainubi eta Etxahun kosta ahala kosta ahaleginduko dira festetan gehien maite duten kalejira salbatzen. Baina... lortuko ote dute?

Gorka Bereziartua eta Adur. Argitaletxea: Argia.
B planeta

B planeta

Liburu honen ardatz nagusia ekologia da, gizartearen eta naturaren arteko harremana. Lorenaren marrazkien bitartez, bizitzaren ziklo naturalaz hitz egiten da. Gatazka konpontzeko formula magiko bat dugu?

Lorena Martinez. Argitaletxea: Denonartean.
Amalurra

Amalurra

Euskal kulturak badu bere ipuin etiologikoa, non munduaren sorrera gertatzen den. Euskal mitologian, Amalurrek bizitza, argia, beroa eta babesa eskaintzen digu.

Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde eta Asun Egurza. Argitaletxea: Denonartean.
Zerua

Zerua

Letra larriz. Liburuaren barruan irudimena eta irakurketa lantzen dira. Emozioak eta natura.

Olaia Martinez Altuna. Argitaletxea: Denonartean.
Izar saltzailea

Izar saltzailea

Xubani ideia gaitza bururatu zaio diruaren irabazteko: izarren biltzea eta haien saltzea. Hastapeneko lilura eta arrakasta iragan eta, Xuban ohartuko da bere ekintzek badutela ondoriorik ingurumenean eta jendeengan…

Eneko Bidegain eta Anne Baskaran. Argitaletxea: Ikas.
Izarren bila

Izarren bila

Ihintzak eta Eñautek izugarri maite zuten baserrira joatea; izan ere, ondo zekiten amona Marixak beti sorpresa bereziak prestatzen zizkiela. Gainera, joaten ziren guztietan, sutondoan eta izarrei begira, ezagutzen ez zituzten ipuinak kontatzen zizkien ohera sartu aurretik.

Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez. Argitaletxea: Denonartean.
Zerua gris dago

Zerua gris dago

Adiskidetasun baten sorrera, generoak eragindako aurreiritzien kontrako aldarria, laguntasunaren aldeko proposamen sotila… Zeru grisaren azpiko zelai zurian aurkitu daitekeen bizi gorazarrea.

Isaak Martinez eta Liebana Goñi. Argitaletxea: Pamiela.
top