Azoka

Ezinbesteko nanoliburuak 4

Ezinbesteko nanoliburuak 4

Amets handiak gordetzen dituzten liburu ttipiak, kutxa batean bilduak: Amaren bidaia, Erbia eta Dortoka, Bigarren aukera, Hankalata pirata, Opari ezberdin bat, Sandia-gidaria, Xirimiri eta Zazpi munstro eta katu bat.

Zenbait egile eta ilustratzaile. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Liburuak teilatuan

Liburuak teilatuan

Ohartu al zara? Arrainak leihoan igerian al dabiltza? Teilatua liburuz egina al dago? Eta semaforo bat al dago etxeko atean? Lehenengo begi kolpera, liburu honetako etxea arrunta irudituko zaizu, baina arretaz behatzen baduzu, berehala ikusiko dituzu hamaika gauza eta egoera xelebre.

Patxi Zubizarreta eta Irrimarra. Argitaletxea: Ibaizabal.
Baudgu zer eraiki. Bion etorkizunerako planak.

Baudgu zer eraiki. Bion etorkizunerako planak.

Aita-alaba batzuek elkarrekin eraikiko dituzte beren bizitzako oinarriak. Tresna bereziak erabiliz, oroitzapenak eraikiko dituzte gerora miresteko; etxe bat, biak babesteko; eta maitasuna, barrua berotzeko.

Oliver Jeffers. Argitaletxea: Txalaparta.
Liburu bat irekitzen duzularik

Liburu bat irekitzen duzularik

Liburu bat irekitzen duzularik, abentura bat hasten da… Nahi baduzu askatu ezkutuko magia, zabaldu ezazu azala, eta zorrotz ezazu begia. Eta, nekaturik bazaude, itzuli nahi baduzu etxera, liburua itxi besterik ez, sekretua horixe da.

Caroline Derlatka eta Sara Ugolotti. Argitaletxea: Picarona.
Amona Tomaxa udazkenean

Amona Tomaxa udazkenean

Udazkena da. Amona Tomaxa basoan gustura dabil. Halako batean, ustekabe batek ibilaldia zapuztuko dio. Ixabelek eta Mattinek eskarmentu handia dute herriz herri eta irriz irri Amona Tomaxaren ibilerak marrazkiz eta ahoz kontatzeko.

Ixabel Agirresarobe eta Mattin. Argitaletxea: Denonartean.
Traktorean

Traktorean

Igo zaitez traktorera! Gidatu bide lokaztuetan barrena, erein haziak baratzean, eta zoaz baserriko txoko guztietara. Tuku-tuku, ttur-ttur! Gozatu baserriaz eta laino artean traktore eta hegazkin hauetan, erlaitz mugigarriekin jolas egiten duzun bitartean.

Ruth Symons eta Seb Braun. Argitaletxea: Ibaizabal.
Traktoretxok hegan egin nahi du

Traktoretxok hegan egin nahi du

Gaston hegazkinak lur hartu du zelaian. Gastonek motorra eta gurpilak ditu, Traktoretxok bezala, baina Gastonek hegan egin dezake, eta hori harrigarria iruditu zaio Traktoretxori. Berak ere egin nahiko luke hegan...

Natalie Quintart eta Philippe Goossens. Argitaletxea: Ttarttalo.
Baserria

Baserria

Ukitu ezkutuko animalia honen ehundura: zer da? Orain pasatu orria. Ondo asmatu duzu, ardiak dira! Ukitu eta esperimentatu etxeko txikientzat aproposa den arbel-liburu dibertigarri honekin.

Argitaletxea: Susaeta.
Aireratzeko prest

Aireratzeko prest

Ametsek paperezko hegazkin bat egin du, eta irrikaz dago hegan ikusteko! Hegaldatu baino lehen, ordea, hegaztiak aholkuak eman eta eman arituko dira, eta Ametsen konfiantza birrindu egingo da... harik eta ustekabeko ahots batek lagundu eta hegazkina hegaldatzen duen arte.

Cori Doerrfeld. Argitaletxea: Txalaparta.
Abentura erraldoia

Abentura erraldoia

Alajainetako jaiak badatoz, baina aurten inork ezin ditu erraldoiak kalean dantzatu. Jaiak bai, erraldoirik ez? Ezta pentsatu ere! Izar, Ainubi eta Etxahun kosta ahala kosta ahaleginduko dira festetan gehien maite duten kalejira salbatzen. Baina... lortuko ote dute?

Gorka Bereziartua eta Adur. Argitaletxea: Argia.
top