Azoka
Jacob. Gaueko langilea
Alexandre Jacobek ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin –kazetariek «Gaueko langileak» deitu zieten–, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi eta beharra zutenen artean banatzeko baizik. Gizon kementsu baten historia epikoa da hau, munduan oraindik oihartzun egiten duena.
Bagdadeko postaria
XXI. mendeko lehen urteak latzak izan ziren Iraken. Bagdad hiriburua, Mila gau eta bat gehiago liburuko ipuinen kokalekua, inbaditu egin zuten, eta leherketa eta tiro hotsak nagusitu ziren. Akabo Bakearen Hiria edo Hiri Esmeralda. Abdulwahid mutikoa ortuan dabil jolasean, Fatiha ama kasik ez da etxetik irteten, eta aitak, Ibrahim postariak, nekez egiten du lan. Baina beti dago esperantzarik postariak atea jotzen duen bitartean…
Arrautzarik jarri nahi ez zuen oiloa
Nola izan daiteke zoriontsu arrautzak jasan ezin dituen oilo bat, egunero bat errun behar duenean bereziki? Eta konponbidea, besterik gabe, erruteari uztea balitz? Esaten erraza da, baina ez da hain erraza lortzen…