BERRIAko analisiaren (2014-9-21) laburpena: Jaurlaritzak lehengoan segitzen du: Madrili begira, horrek, oraingoz, kasurik egin ez arren. Akordioa nahi du Urkulluk, badirudi zerbaiten zain dagoela. EAJk Espainiako gobernu berriaren gehiengo osorik gabeko egokiera luke aukera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako estatutu berria negoziatzeko, betiere Salmondek ez bezala estatuarekin haustura demokratikoa bilatu gabe, eta “eragile politikoen elkarrizketa eta negoziazioa, eta gobernuen arteko akordioa” izan ostean, Madrilekin adostutako galdeketa eginda. EAEn 1979an egin zuten izaera horretako erreferendum bat: Gernikako Estatutuarena. Bide horrek indarrean segitzen du EBBn. 2007an Imazek: “Ez inposatu, ez eragotzi”.