BERRIAko analisiaren (2014-10-3) laburpena: Jaurlaritzak berriro esan du larri gaixo dauden presoek eta 70 urtetik gorakoek “legez dagozkien eskubideak edo onurak eskuratu” behar dituztela eta presoei Euskal Herriko kartzeletatik “hurbil” egotea ere legez dagokiela. Baina eskaera haiek ez ditu Hitzeman programan zehazki sartu. “Terrorismo delituengatik zigortutako” presoek jaso ahal dituzten onuretan jarri du azpimarra Jaurlaritzak, “birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntzeko programa” aurkeztuta. Plana egin du, gauzatzeko eskumenik izan gabe. Garapen bat izateko bestelako bideak erdiestera behartuta legoke, izan Espainiaren lankidetza —gaur-gaurkoz harritzekoa—, izan Euskal Herriko elkarlana —akordio zabal batean bildutakoa—. Kontua ez da bide batean batera joatea, baizik eta norabide berean joatea. Baina zaila dago.