Bilaketa: Erresuma Batua

Bilaketa azalpenetan:

ortotipografia >> Zenbakiak >> Itzultzeko orduan kontuan hartzekoak

Beste hizkuntzetan adierazitako kopuruak itzultzeko, kontuan izan baliokideak zein diren:

Billion (ingelesa, AEB), milliard (frantsesa), milliarde (alemana), millardo (gaztelania), miliardo (italiera): 10(mila milioi).

Trillion (ingelesa, AEB), billion (ingelesa, Erresuma Batua eta Australia), billion (frantsesa, alemana), billón (gaztelania), bilione (italiera): 1012 (bilioi).

Kontuz: Erresuma Batuan eta Australian gero eta gehiago zabaltzen ari da, AEBetako ingelesaren eraginez, billion hitza 10adierazteko. Esaterako, BBCk berak balio horrekin erabiltzen du gaur egun. Beraz, ingelesetik itzultzean, oso tentuz jokatu beharra dago, zenbaki okerrik ez zabaltzeko.

 

ERRESUMA BATUA

ERRESUMA BATUA

Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua
Herritar izena: britainiar.
Eremua: 244.820 km2.
Hiriburua: Londres (londrestar).
Hiri nagusiak: Birmingham, Leeds, Sheffield, Bradford, Liverpool, Manchester, Bristol, Nottingham, Leicester, Newcastle.
Dirua: libera esterlina.
Hizkuntzak: ez dago hizkuntza ofizialik, baina, 'de facto', ingelesa hala da. Galesen, galesa ofiziala da (biztanleen %26 inguruk erabiltzen dute), eta Eskozian, gaelikoa (58.652). Beste hainbat mintzaira ere badira, hainbat talde etnikok erabiliak: bengalera, kantonera, hindi, punjabera, urdu, kreolera, jamaikera.
Biztanleak: 62,8 milioi (NBE, 2012). Zuri (%92,1; ingeles %83,6, eskoziar %8,6, galestar %4,9, irlandar %2,9), beltz (%2), indiar (%1,8), pakistandar (%1,3), bangladeshtar (%0,5), bestelako asiar (%0,4), mestizo (%1,2), txinatar (%0,4) eta beste (%0,3).
Erlijioak: kristau (%71,6), musulman (%2,7), hindu (%1), sikh (%0,7), judu (%0,5), budista (%0,3), sinesgabe (%14,6), beste (%7,7).
Jakingarriak: hiriak kokatzeko, kontuan izan Ingalaterrakoak, Galeskoak, Eskoziakoak edo Ipar Irlandakoak diren. Ikus Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda.
Menpeko herrialdeak: Gibraltar, Anglo-normandiar uharteak edo Kanaleko uharteak, eta Akrotiri eta Dhekelia (Europa), Bermuda (Ipar Atlantikoa), Malvinak (Falkland uharteak) eta Santa Helena (Hego Atlantikoa), Aingira, Kaiman uharteak, Montserrat, Turk eta Caico uharteak, Birjina Uharte Britainiarrak (Karibe), Pitcairn (Ozeania), Antartikoko Lurralde Britainiarra, Indiako Ozeanoko Lurralde Britainiarra.
Transkripzioak: toponimoak idaztean, izan kontuan taula, eta ikus, halaber, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda.

erdarazeuskaraz
Bristol ChannelBristolgo kanala
Cornuailles / Cornualles / CornwallKornualles
East AngliaEast Anglia / Ekialdeko Anglia
East MidlandsEkialdeko Midlands
Greater LondonLondres Handia, -a
Isle of Man / isla de Man / île de ManMan uhartea (Mango uhartea*)
LondonLondres
South Sandwich Islands Hegoaldeko Sandwich uharteak
ThamesTamesis
West MidlandsMendebaldeko Midlands
Yorkshire and the HumberYorkshire eta Humber
 

Eskozia

Eskozia

Herritar izena: eskoziar.
Eremua: 78.782 km2.
Hiriburua: Edinburgo (gaelikoz, Dun Eideann).
Hiri nagusiak: Glasgow, Aberdeen, Dundee, Inverness, Stirling.
Hizkuntzak: ingelesa eta gaelikoa dira ofizialak. Eskozierak ez du ofizialtasunik, baina Erresuma Batuak eskualde hizkuntza gisa ezagutu du. 60.000 lagun inguru mintzo dira gaelikoz, batez ere Highlands eskualdean eta ipar-mendebaldeko uharteetan; Kanadan ere gorde dute gaelikoa, Nova Scotian (diasporakoak mintzo dira).
Biztanleak: 5,2 milioi (2011).
Erlijioak: presbiteriano (Eskoziako Eliza; %42), katoliko (%16), bestelako kristau (%7), musulman (%0,8), budista (%0,1), sikh (%0,1), judu (%0,1), hinduista (%0,1), sinesgabe (%28).
Jakingarriak: Gaelikoz, Alba; hizkuntzari gaidhlig esaten diote.
Transkripzioak: Eskoziako izenak ingelesezko eran idatziko ditugu, baina hizkuntzari buruzko artikuluetan gaelikozko era ere eman.

ingelesezgaelikoz
AberdeenObar Dheathain
AyrInbhir Air
DingwallInbhir Pheofharain
DumfriesDun Phris
DundeeDun Deagh
EdinburghDun Eideann
GlasgowGlaschu
InvernessInbhir Nis
KirkwallBaile na h-Eaglaise
LochgilpheadCeann Loch Gilb
PaisleyPaislig
StirlingSruighlea
StornowaySteornabhagh
WickInbhir Uige
 

Europako Batasuna

EGOITZA:
Batzordearena, Bruselan dago; Parlamentuarena, Estrasburgon eta Bruselan.

KIDEAK:
Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Eslovakia, Errumania, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Italia, Kroazia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Polonia, Portugal, Suedia, Txekiako Errepublika eta Zipre. Erresuma Batua 2020ko urtarrilaren 31 atera zen Europako Batasunetik

ERAKUNDE NAGUSIAK:
—Europako Batzordea (en: European Commission; es: Comisión Europea; fr: Commission européenne). Estatu kide bakoitzak komisario bat du; beraz, 28 komisariok osatu zuten 2013ko uztailaren 1az geroztik, eta orain 27 dira, Erresuma Batuak alde egin baitzuen 2020ko urtarrilaren 31n. Europako Batasuneko gobernua da, nolabait esateko.
—Europako Parlamentua. 732 diputatu, bost urtetik behin hautatuak.
—Europar Kontseilua (en: European Council; es: Consejo Europeo; fr: Conseil européen). Estatuburu eta gobernuburuen biltzarra. Gutxienez urtean bitan biltzen da.
—Europako Batasuneko Kontseilua (en: Council of the European Union; es: Consejo de la Unión Europea; fr: le Conseil de L'Union européene). Ministroen biltzarra. Ez da nahastu behar Europako Kontseiluarekin (en: Council of Europe; es: Consejo de Europa; fr: Conseil de l'Europe): ez da EBren parte, eta 47 estatuk osatzen dute.

BESTE ERAKUNDE BATZUK:
—Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratua, PESC (en: Common foreign and security policy, CFSP; es: Política exterior y de seguridad común, PESC; fr: La politique extérieure et de sécurité commune, PESC).
—Banku Zentralen Europako Sistema, BZES (en: European system of Central Banks, ESCB; es: Sistema Europeo de Bancos Centrales, SEBC).
—Ecofin, Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua.
—Eurogunea edo euroaren eremua: euroa erabiltzen den gunea (Alemania, Austria, Belgika, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Portugal).
—Ekonomia eta Gizarte Batzordea.
—Eskualdeen Batzordea.
—Europako Banku Zentrala, EBZ (BCE*).
—Europako Batasuneko Justizia Auzitegia (en: Court of Justice of the European Union; es: Tribunal de Justicia de la Unión Europea; fr: Cour de Justice des l'Union européenne) Europako Batasuneko auzitegi gorena da; EBko legedia betearazi eta interpretatzen du. Egoitza: Luxenburgo. Bi atal ditu: Europako Justizia Auzitegia (en: European Court of Justice; es: Tribunal de Justicia de la Unión Europea; fr: Cour de Justice européenne) eta Auzitegi Orokorra (en: General Court; fr: Tribunal (Union européenne); es: Tribunal General de la Unión Europea).
—Inbertsioen Europako Bankua.
—Kontu Auzitegia.

 

Jersey uhartea

Jakingarriak: Anglo-normandiar uharteetako bat da. Erresuma Batuaren menpekoa.
 

Nazio Batuen Erakundea, -a (NBE)


KIDEAK:
Gaur egun, 193 kide ditu.

ERAKUNDE NAGUSIAK:
—Batzar Nagusia (en: General Assembly; es: Asamblea General; fr: Assemblée générale). Estatu kide bakoitzak boto bat du.
—Segurtasun Kontseilua (en: Security Council; es: Consejo de Seguridad; fr: Conseil de sécurité). Hamabost kide ditu. Horietatik bost kide iraunkorrak dira, eta beto eskubidea dute: Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia, Txina.
—Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, Ecosoc (en: Economic and Social Council, Ecosoc; es: Consejo Económico y Social, CES; fr: Conseil économique et social, CES). Urtean bitan biltzen da, Genevan eta New Yorken.
—Tutoretza Kontseilua (en: Truteeship Council; es: Consejo de Tutela; fr: Conseil de tutelle).
—Nazioarteko Justizia Auzitegia (en: International Court of Justice, ICJ; es: Tribunal Internacional de Justicia, TIJ; fr: Cour international de justice, CIJ). Hagan du egoitza.
—Idazkaritza.

BESTE ORGANO BATZUK:
—Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea, FAO (en: Food and Agriculture Organization of the United Nations, FAO; es: Organización de las Naciones Unidas para la Alimentación y la Agricultura, FAO; fr: Organisation por l’alimentation et l’agriculture, FAO).
—Elikaduraren Munduko Kontseilua (en: United Nations World Food Council, WFC; es: Consejo Mundial de la Alimentación, CMA; fr: Conseil mondial de l’alimentation, CMA).
—Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia, IAEA (en: International Atomic Energy Agency, IAEA; es: Agencia Internacional de la Energía Atómica, AIEA; fr: Agence international de l’energie atomique, AIEA).
—Gai Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoa, OCHA (en: United Nations Office for the Coordination of Humanitarian Affairs, OCHA; es: Oficina de Naciones Unidas para la Coordinación de Asuntos Humanitarios, OCAH; fr: Bureau de la coordination des affaires humanitaires, BCAH).
—Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Mandataria.
—Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria, UNHCR. Laburturik, Iheslarientzako NBEren Agentzia (en: United Nations High Commissioner for Refugees, UNHCR; es: Alto Comisionado de Naciones Unidas para los Refugiados, ACR, ACNUR; fr: Haut-Commissariat des Nations unies por les réfugiés, HCR).
—Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandataria, OHCHR (en: Office of the United Nations High Commissioner for Human Rightes, OHCHR; es: Alto Comisionado de las naciones Unidas para los Derechos Humanos, OACDH; Haut-Commissariat des nations unies aux droit de l'homme, HCDH).
—Industria Garapenerako Erakundea, UNIDO (en: United Nations Industrial Development Organization, UNIDO; es: Organización de las Naciones Unidas para el Desarrollo Industrial, ONUDI).
—Ingurumen eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, UNCED (unzed) (en: United Nations Conference on Environment and Development; es: Conferencia de las Naciones Unidas sobre el Medio Ambiente y el Desarrollo CNUMAD; fr: Conférence des Nations unies sur l’environnement et le développement, CNUED).
—Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundea (en: World Intellectual Property Organization, WIPO; es: Organización Mundial de la Propiedad Intelectual, OMPI; fr: Organisation mondiale de la propriété intellectuelle, OMPI).
—Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegia (en: International Criminal Tribunal for Former Yugoslavia, ICTY; es: Tribunal Penal Internacional para la ex Yugoslavia, TPIY; fr: Tribunal pénal international pour l’ex-Yougoslavie, TPIY edo TPY).
—Lanaren Nazioarteko Erakundea, OIT (en: International Labour Organization, ILO; es: Organización Internacional del Trabajo, OIT; fr: Organisation internationale du travail, OIT).
—Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, UNCTAD (en: United Nations Conference on Trade and Develpment, UNCTAD; es: Conferencia de las Naciones Unidas sobre el Comercio y el Desarrollo, CNUCED; fr: Conférence des Nations unies sur le commerce et le développement, Cnuced).
—Munduko Bankua.
—Munduko Elikadura Programa, MEP (en: World Food Programm, WFP; es: Programa Alimentario Mundial, PAM; Programme alimentaire mondial, PAM).
—Munduko Meteorologia Erakundea (en: World Meteorological Organization, WMO; es: Organización Meteorológica Mundial, OMM; fr: Organisation météorologique mondiale, OMM).
—Nazio Batuen Garapen Programa, NBGP (en: United Nations Development Programme, UNDP; es: Programa de Naciones Unidas para el Desarrollo, PNUD; Programme des Nations unies pour le developpement, PNUD).
—Nazio Batuen Ingurumen Programa, NBIP (en: United Nations Environmet Programme, UNEP; es: Programa de Naciones Unidas para el Medioambiente, PNUE, PNUMA; fr: Programme des Nations unies pour l’environnement, PNUE).
—Nazio Batuen Prestakuntza eta Ikerketa Institutua, UNITAR (en: United Nations Institut for Training and Research, UNITAR; es: Instituto de las Naciones Unidas para la Formación y la Investigación, UNITAR).
—Nazio Batuen Unibertsitatea, UNU (en: United Nations University, UNU; es: Universidad de las Naciones Unidas, UNU).
—Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundea, NAZE (en: International Civil Aviation Organization, ICAO; es: Organización de la Aviación Civil Internacional, OACI; fr: Organisation de l’aviation civile internationale, OACI).
—Nazioarteko Aire Garraioko Elkartea, IATA (en: International Air Trasport Association, IATA; es: Asociación Internacional de Transporte Aéreo, IATA; fr: Association du transport aérien international, IATA).
—Nazioarteko Diru Funtsa, NDF (en: International Monetary Fund, IMF; es: Fondo Monetario Internacional, FMI; fr: Fonds Monétaire International, FMI; fr: Fond monétarire international, FMI).
—Nazioarteko Itsas Erakundea, NIE (en: International Maritime Organization, IMO; es: Organización Marítima Inter- nacional, OMI; fr: Organisation maritime internationale, OMI).
—Nekazaritza Garatzeko Nazioarteko Funtsa (en: International Fund for Agricultural Development, IFAD; es: Fondo Internacional de Desarrollo Agricola, FIDA; fr: Fonds international por le développement agricole, FIDA).
—Osasunerako Mundu Erakundea, OME (en: World Health Organization, WHO; es: Organización Mundial de la Salud, OMS; fr: Organisation mondiale de la santé, OMS).
—Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa, UNRWA (en: United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East, UNRWA; es: Oficina de Socorros y Trabajos de las Naciones Unidas para los Refugiados de Palestina en el Próximo Oriente, UNRWA; fr: Office de secours et de travaux des Nations unies pour les réfugiés de Palestine dans le Proche-Orient, UNRWA).
—Populazio Gaietako Nazio Batuen Funtsa, UNFPA (en: United Nations Population Fund, UNPFA; es: Fondo de las Naciones Unidas para Actividades en Materia de Población, FNUAP; fr: Founds den Nations unies por la population, Fnuap).
—Posta Batasun Unibertsala (en: Universal Postal Union, UPU; es: Unión Postal Universal, UPU; fr: Union postale universelle, UPU).
—Ruandarako Nazioarteko Auzitegia (en: International Criminal Tribunal for Rwanda, ICTR; es: Tribunal Penal Internacional por Ruanda, TPIR).
—Telekomunikazioaren Nazioarteko Erakundea (en: International Telecommunication Organization, ITU; es: Unión Telegráfica Internacional, UIT; fr: Union internationale des télécommunications, UIT).
—Unesco, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea (en: United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization; es: Organización de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura; fr: Organisation des Nations unies por l’education, la science et la culture).
—Unicef, Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsa (en: United Nations Children’s Emergency Fund; es: Fondo de las Naciones Unidas para la Infancia; fr: Fonds des Nations unies por l’enfance).

Bilaketa azalpenetan:

aldaera britainiarra, -a. h. Erresuma Batuko aldaera. SARS-CoV-2 koronabirusaren aldaera, Erresuma Batuan agertua, 2020ko urrian.

bilioi (biloi*). Itzultzean, kontuan izan Ameriketako Estatu Batuetako ingelesean 'billion' hitzak mila milioi adierazten duela, eta Erresuma Batuko eta Australiako ingelesean, berriz, bilioia. Dena dela, Erresuma Batuan eta Australian gero eta gehiago zabaltzen ari da, AEBetako ingelesaren eraginez, 'billion' hitza mila milioi adierazteko. Esaterako, BBCk berak balio horrekin erabiltzen du gaur egun.

brexit. Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzeko prozesua, 2020ko urtarrilaren 31n mamitua. 'Grexit'-ari 'brexit'-a batu zaio orain. 'Brexit' zaleak argi mintzatu dira.

Britainia Handia, -a. Britainiar uharteetako handiena. Hiru naziok osatzen dute: Eskoziak, Galesek eta Ingalaterrak. Ipar Irlandarekin batera, Erresuma Batua osatzen du.

Europako Batzordea, -a. (en: European Commission; es: Comisión Europea; fr: Commission européenne). Europako Batasuneko gobernua da, nolabait esateko. Europako Batasuneko estatu kide bakoitzak komisario bat du; 2013ko uztailaren 1az geroztik, 28 komisariok osatu zuten, harik eta 2020ko abenduaren 31n Erresuma Batua EBtik atera zen arte. Gaur egun, 27 kide ditu.

Europako Kontseilua, -a. (en: Council of Europe; es: Consejo de Europa; fr: Le Conseil de l’Europe). 1949an hamar estatuk sortua. Ez da Europako Batasunaren parte. Estrasburgon du egoitza, eta, 2022an Errusia kanporatu ondotik, 46 kide ditu: Albania, Alemania, Andorra, Armenia, Austria, Azerbaijan, Belgika, Bosnia eta Herzegovina, Bulgaria, Danimarka, Eslovakia, Erresuma Batua, Errumania, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Georgia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Kroazia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Mazedonia, Moldavia, Monako, Montenegro, Norvegia, Polonia, Portugal, San Marino, Serbia, Suedia, Suitza, Turkia, Txekiako Errepublika, Ukraina, Zipre. Ez nahasi Europar Kontseiluarekin.

G7. Munduko herrialderik aberatsenek osaturiko taldea. Hauek dira kideak: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Japonia eta Kanada. Kontuz deklinatzean. G7ak erabaki du dena. G7koek erabaki dute dena.

G8. Hauek dira kideak: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Errusia (2014az geroztik eten egin diote partaidetza, Krimearen anexioagatik), Frantzia, Italia, Japonia eta Kanada. G8a laster da elkartzekoa*[e.] G8koak laster dira elkartzekoak. // G8aren presidentetza urtero aldatzen da, txandaka*[e.] G8koen presidentetza urtero aldatzen da, txandaka.

Gerra Hotza, -a. 1945ean Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik 1991 arte Ameriketako Estatu Batuen eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren artean izaniko gatazka. Hedaduraz erabiltzen denean, letra xehez idatzi. Perestroikarekin bukatu zen Gerra Hotza. Argentina eta Erresuma Batua: 30 urteko gerra hotza.

[sigla] AUKUS. /aukus/ Australiak, Erresuma Batuak eta AEBek osaturiko aliantza militarra.

[sigla] UKIP. /ukip/ Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa