MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

NAMIBIA

NAMIBIA

Namibiako Errepublika
Herritar izena: namibiar.
Eremua: 825.418 km2.
Hiriburua: Windhoek (windhoektar).
Hiri nagusiak: Katima Mulilo, Swakopmund, Mariental, Keetmanshoop, Rundu, Opuwo, Oshikango, Gobabis, Uutapi, Oshakati, Tsumeb, Otjiwarongo.
Dirua: dolar namibiar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala; %7), afrikaans (zabalduena), aleman (%32), bertako hainbat hizkuntza: oshivambo, hereroera, namera...
Biztanleak: 2,4 milioi (NBE, 2012). Beltz (%87,5), mulato (%6,5), zuri (%6). Biztanleen erdiak ovambo tribukoak dira; beste talde etniko batzuk: kavango (%9), herero (%7), damara (%7), nama (%5), capriviar (%4), boskimano (%3), baster (%2)...
Erlijioak: kristau (%80-90; horietatik %50 luteranoak dira), sinesmen tradizional (%10-20).

erdarazeuskaraz
Costa de los Esqueletos / côte des squelettes / Skeleton CoastEskeletoen Kosta
Cubango / KubangoOkavango (ibaia)
 

NAURU

NAURU

Nauruko Errepublika
Herritar izena: nauruar.
Eremua: 21 km2.
Hiriburua: Ez du hiriburu ofizialik. Yaren da gunerik handiena (yarendar).
Hiri nagusiak: Aiwo, Anabar, Anetan, Anibare, Baiti, Boe, Buada, Denigomodu, Ewa, Ijuw, Meneng, Nibok, Uaboe.
Dirua: dolar australiar.
Hizkuntzak: nauruera (ofiziala), ingeles.
Biztanleak: 10.200 lagun (NBE, 2011). Nauruar (%58), Ozeano Bareko beste uharte batzuetakoak (%26), txinatar (%8), europar (%8).
Erlijioak: kristau (hirutik bi protestanteak dira, eta hirutik bat katolikoa), bahaista.
 

Nazio Batuen Erakundea, -a (NBE)


KIDEAK:
Gaur egun, 193 kide ditu.

ERAKUNDE NAGUSIAK:
—Batzar Nagusia (en: General Assembly; es: Asamblea General; fr: Assemblée générale). Estatu kide bakoitzak boto bat du.
—Segurtasun Kontseilua (en: Security Council; es: Consejo de Seguridad; fr: Conseil de sécurité). Hamabost kide ditu. Horietatik bost kide iraunkorrak dira, eta beto eskubidea dute: Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia, Txina.
—Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, Ecosoc (en: Economic and Social Council, Ecosoc; es: Consejo Económico y Social, CES; fr: Conseil économique et social, CES). Urtean bitan biltzen da, Genevan eta New Yorken.
—Tutoretza Kontseilua (en: Truteeship Council; es: Consejo de Tutela; fr: Conseil de tutelle).
—Nazioarteko Justizia Auzitegia (en: International Court of Justice, ICJ; es: Tribunal Internacional de Justicia, TIJ; fr: Cour international de justice, CIJ). Hagan du egoitza.
—Idazkaritza.

BESTE ORGANO BATZUK:
—Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea, FAO (en: Food and Agriculture Organization of the United Nations, FAO; es: Organización de las Naciones Unidas para la Alimentación y la Agricultura, FAO; fr: Organisation por l’alimentation et l’agriculture, FAO).
—Elikaduraren Munduko Kontseilua (en: United Nations World Food Council, WFC; es: Consejo Mundial de la Alimentación, CMA; fr: Conseil mondial de l’alimentation, CMA).
—Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia, IAEA (en: International Atomic Energy Agency, IAEA; es: Agencia Internacional de la Energía Atómica, AIEA; fr: Agence international de l’energie atomique, AIEA).
—Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Mandataria.
—Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria, UNHCR. Laburturik, Iheslarientzako NBEren Agentzia (en: United Nations High Commissioner for Refugees, UNHCR; es: Alto Comisionado de Naciones Unidas para los Refugiados, ACR, ACNUR; fr: Haut-Commissariat des Nations unies por les réfugiés, HCR).
—Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandataria, OHCHR (en: Office of the United Nations High Commissioner for Human Rightes, OHCHR; es: Alto Comisionado de las naciones Unidas para los Derechos Humanos, OACDH; Haut-Commissariat des nations unies aux droit de l'homme, HCDH). —Industria Garapenerako Erakundea, UNIDO (en: United Nations Industrial Development Organization, UNIDO; es: Organización de las Naciones Unidas para el Desarrollo Industrial, ONUDI).
—Ingurumen eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, UNCED (unzed) (en: United Nations Conference on Environment and Development; es: Conferencia de las Naciones Unidas sobre el Medio Ambiente y el Desarrollo CNUMAD; fr: Conférence des Nations unies sur l’environnement et le développement, CNUED).
—Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundea (en: World Intellectual Property Organization, WIPO; es: Organización Mundial de la Propiedad Intelectual, OMPI; fr: Organisation mondiale de la propriété intellectuelle, OMPI).
—Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegia (en: International Criminal Tribunal for Former Yugoslavia, ICTY; es: Tribunal Penal Internacional para la ex Yugoslavia, TPIY; fr: Tribunal pénal international pour l’ex-Yougoslavie, TPIY edo TPY).
—Lanaren Nazioarteko Erakundea, OIT (en: International Labour Organization, ILO; es: Organización Internacional del Trabajo, OIT; fr: Organisation internationale du travail, OIT).
—Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, UNCTAD (en: United Nations Conference on Trade and Develpment, UNCTAD; es: Conferencia de las Naciones Unidas sobre el Comercio y el Desarrollo, CNUCED; fr: Conférence des Nations unies sur le commerce et le développement, Cnuced).
—Munduko Bankua.
—Munduko Elikadura Programa, MEP (en: World Food Programm, WFP; es: Programa Alimentario Mundial, PAM; Programme alimentaire mondial, PAM).
—Munduko Meteorologia Erakundea (en: World Meteorological Organization, WMO; es: Organización Meteorológica Mundial, OMM; fr: Organisation météorologique mondiale, OMM).
—Nazio Batuen Garapen Programa, NBGP (en: United Nations Development Programme, UNDP; es: Programa de Naciones Unidas para el Desarrollo, PNUD; Programme des Nations unies pour le developpement, PNUD).
—Nazio Batuen Ingurumen Programa, NBIP (en: United Nations Environmet Programme, UNEP; es: Programa de Naciones Unidas para el Medioambiente, PNUE, PNUMA; fr: Programme des Nations unies pour l’environnement, PNUE).
—Nazio Batuen Prestakuntza eta Ikerketa Institutua, UNITAR (en: United Nations Institut for Training and Research, UNITAR; es: Instituto de las Naciones Unidas para la Formación y la Investigación, UNITAR).
—Nazio Batuen Unibertsitatea, UNU (en: United Nations University, UNU; es: Universidad de las Naciones Unidas, UNU).
—Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundea, NAZE (en: International Civil Aviation Organization, ICAO; es: Organización de la Aviación Civil Internacional, OACI; fr: Organisation de l’aviation civile internationale, OACI).
—Nazioarteko Aire Garraioko Elkartea, IATA (en: International Air Trasport Association, IATA; es: Asociación Internacional de Transporte Aéreo, IATA; fr: Association du transport aérien international, IATA).
—Nazioarteko Diru Funtsa, NDF (en: International Monetary Fund, IMF; es: Fondo Monetario Internacional, FMI; fr: Fonds Monétaire International, FMI; fr: Fond monétarire international, FMI).
—Nazioarteko Itsas Erakundea, NIE (en: International Maritime Organization, IMO; es: Organización Marítima Inter- nacional, OMI; fr: Organisation maritime internationale, OMI).
—Nekazaritza Garatzeko Nazioarteko Funtsa (en: International Fund for Agricultural Development, IFAD; es: Fondo Internacional de Desarrollo Agricola, FIDA; fr: Fonds international por le développement agricole, FIDA).
—Osasunerako Mundu Erakundea, OME (en: World Health Organization, WHO; es: Organización Mundial de la Salud, OMS; fr: Organisation mondiale de la santé, OMS).
—Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa, UNRWA (en: United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East, UNRWA; es: Oficina de Socorros y Trabajos de las Naciones Unidas para los Refugiados de Palestina en el Próximo Oriente, UNRWA; fr: Office de secours et de travaux des Nations unies pour les réfugiés de Palestine dans le Proche-Orient, UNRWA).
—Populazio Gaietako Nazio Batuen Funtsa, UNFPA (en: United Nations Population Fund, UNPFA; es: Fondo de las Naciones Unidas para Actividades en Materia de Población, FNUAP; fr: Founds den Nations unies por la population, Fnuap).
—Posta Batasun Unibertsala (en: Universal Postal Union, UPU; es: Unión Postal Universal, UPU; fr: Union postale universelle, UPU).
—Ruandarako Nazioarteko Auzitegia (en: International Criminal Tribunal for Rwanda, ICTR; es: Tribunal Penal Internacional por Ruanda, TPIR).
—Telekomunikazioaren Nazioarteko Erakundea (en: International Telecommunication Organization, ITU; es: Unión Telegráfica Internacional, UIT; fr: Union internationale des télécommunications, UIT).
—Unesco, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea (en: United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization; es: Organización de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura; fr: Organisation des Nations unies por l’education, la science et la culture).
—Unicef, Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsa (en: United Nations Children’s Emergency Fund; es: Fondo de las Naciones Unidas para la Infancia; fr: Fonds des Nations unies por l’enfance).

 

NEPAL

NEPAL

Nepal
Herritar izena: nepaldar.
Eremua: 140.800 km2.
Hiriburua: Katmandu (katmandutar).
Hiri nagusiak: Pokhara, Lalitpur, Biratnagar, Birganj, Dharan, Bharatpur, Janakpur, Dhangadhi, Butwal.
Dirua: errupia nepaldar.
Hizkuntzak: nepalera (ofiziala, %47,8); maithili (%12,1) eta bhojpurera (%7,4), tharuera (%5,8), tamang (%5,1), newarera (%3,6), magarera (%3,3), awadhiera (%2,4).
Biztanleak: 31 milioi (NBE, 2012). Chetri (%15,8), brahmin (%12,7), magar (%7,1), tharu (%6,7), tamang (%5,6), newar (%5,4) eta beste hainbat (tartean, xerpak).
Erlijioak: hindu (%80,6), budista (%10,7), musulman (%4,2), kirant (%3,6) beste (%0,9).
Jakingarriak: 2008ko maiatzean, monarkia kendu eta errepublika ezarri zuten, Nepalgo Errepublika Federal Demokratikoa (lehen, Nepalgo Erresuma).
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.
 

NIGER

NIGER

Nigerko Errepublika
Herritar izena: nigertar.
Eremua: 1.267.000 km2.
Hiriburua: Niamei (niameiar).
Hiri nagusiak: Zinder, Maradi, Agadez, Diffa, Dosso, Tahoua.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), hausa, zarma edo djermera, tamajaq (tuaregen mintzaira), fula edo pulaarera.
Biztanleak: 16,6 milioi (NBE, 2012). Hausa (%56), djerma (%22), tuareg (%8,5), peul edo fula (%8), beri beri edo kanuri (%4,3), arabiar, tubu eta gurmantxe (%1,2).
Erlijioak: musulman (%80), kristau eta sinesmen tradizional.
 

NIGERIA

NIGERIA

Nigeriako Errepublika Federala
Herritar izena: nigeriar.
Eremua: 923.768 km2.
Hiriburua: Abuja (abujar).
Hiri nagusiak: Lagos, Kano, Ibadan, Kaduna, Port Harcourt, Benin, Maiduguri, Zaria, Aba, Ogbomosho.
Dirua: naira.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), hausa, jorubera, igboera, fula edo pulaarera.
Biztanleak: 166,6 milioi (NBE, 2016). Hausa eta fula edo peul (%29), joruba (%21), igbo edo ibo (%18), ijaw (%10), kanuri (%4), ibibio (%3,5) tiv (%2,5) eta beste hainbat.
Erlijioak: musulman (%50), kristau (%40), sinesmen tradizional (%10).
 

NIKARAGUA

NIKARAGUA

Nikaraguako Errepublika
Herritar izena: nikaraguar.
Eremua: 129.494 km2.
Hiriburua: Managua (managuar).
Hiri nagusiak: Boaco, San Marcos, Corinto, Juigalpa, Esteli, Granada, Jinotega, Leon, Somoto, Masaya, Matagalpa, Ocotal, Rivas, San Carlos, Puerto Cabezas, Bluefields.
Dirua: cordoba.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala), miskitoera, sumoera, ingeles. Hizkuntza amerindiarrak eta ingelesa ofizialak dira Karibe kostaldeko lurraldeetan. Miskitoera, adibidez, ofiziala da Ipar Atlantikoko Eskualde Autonomoan, miskitoen lurralde autonomoan.
Biztanleak: 5,9 milioi (NBE, 2012). Mestizo (amerindiar-zuri, %69), zuri (%17), beltz (%9), amerindiar (%5; miskito, sumo, rama).
Erlijioak: katoliko (%85), protestante.

erdarazeuskaraz
Costa de los Mosquitos, Mosquitia / Côte des Mosquitos / Mosquito Coast, Miskito CoastMiskitoen kosta
 

Niue

Niue

Herritar izena: niuetar.
Eremua: 260 km2.
Hiriburua: Alofi.
Hiri nagusiak: Hakupu, Tamakautoga, Mutalau, Tuapa, Avatele, Lakepa, Makefu, Liku, Hikutavake, Vaiea, Toi, Namukulu.
Dirua: dolar zeelandaberritar.
Hizkuntzak: niuera, ingeles (ofizialak).
Biztanleak: 1.400 lagun (NBE, 2011). Niuetar (%78,2), Ozeano Bareko beste uharte batzuetakoak (%10,2), europar (%4,5), mestizo (%3,9), asiar (%0,2).
Erlijioak: Niue Eliza (protestanteak, %61,1), azken eguneko santuak (%8,8), katoliko (%7,2), Jehovaren lekuko (%2,4), zazpigarren eguneko adbentista (%1,4), zehaztugabe (%8,7), sinesgabe (%1,9), beste (%8,4).
Jakingarriak: Zeelanda Berriko Pazifikoko estatu autonomo elkartua.
 

NORVEGIA

NORVEGIA

Norvegiako Erresuma
Herritar izena: norvegiar.
Eremua: 324.220 km2.
Hiriburua: Oslo (osloar).
Hiri nagusiak: Arendal, Drammen, Vadso, Hamar, Bergen, Molde, Bodo, Steinkjer, Lillehammer, Sarpsborg, Stavanger, Leikanger, Trondheim, Skien, Tromso, Kristiansand, Tonsberg.
Dirua: koroa norvegiar.
Hizkuntzak: norvegiera (ofiziala; bi eredu estandar dituzte, bokmal eta nynorsk). Laponiera edo samiera ere ofiziala da zenbait eremutan (6 udalerritan), eta suomiera edo finlandiera ere bai (udalerri batzuetan); bi hizkuntza horiek hiztun gutxi dituzte.
Biztanleak: 5 milioi (NBE, 2012). Norvegiar (%92,7), laponiar (sami, 20.000) eta beste (suediar, daniar, britainiar, amerikar, aleman, irakiar, pakistandar, somaliar, finlandiar, irandar).
Erlijioak: luterano (%85,7), mendekoste (%1), katoliko (%1), beste kristau batzuk (%2,4), musulman (%1,8), beste (%8,1).
Menpeko herrialdeak: Jan Mayen uhartea.

erdarazeuskaraz
Cabo Norte / cap Nord / North CapeIpar lurmuturra
Corriente de Noruega / Courant de Norvège / Norway Current Norvegiako itsaslasterra
Mar de Noruega / mer de Norvège / Norwergian SeaNorvegiako itsasoa
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa