HIZTEGIA
E eguna, -a (D eguna*).
e-banking* e. Interneteko banku eragiketak.
e-book 1* e. liburu elektroniko, liburu digital.
e-book 2* e. (liburu) irakurgailu.
e-helbide* e. helbide elektroniko.
e-learning* e. ikaskuntza elektroniko.
e-mail* e. mezu elektroniko, posta elektroniko. E-mail bat bidali nion atzo*[e.] Mezu (elektroniko) bat bidali nion atzo. // Nire e-maila ez dabil*[e.] Nire posta (elektronikoa) ez dabil.
e-posta* e. posta elektroniko.
e-reader* e. (liburu) irakurgailu.
e-Remonte. Erremonte enpresa. Puntuaren ondoren egokitzen bada, lehen letra larriz idazten da.
EAEko Eurest (Eurest Euskadi*).
EAEko Toki Erakundeen Legea, -a. Laburturik, 'udal legea'.
eagle. Golfean, parraren azpitik bi kolpe jota. 'Bi (kolpe) gutxiago' ere erabil daiteke.
Eako lapatzea (Lapatxa*, Lapatza*). Eako kostagunea. Kontuz kasu markak eranstean. Eako lapatzatik, Eako lapatzako.
EAko Nazio Batzorde Eragilea, -a (EAko Batzorde Nazional Eragilea*).
EasyJet.
ebakitzea. Zarrats, ritx.
ebakuatu. Gehienetan, aski da 'atera' edo 'hustu' erabiltzea. Sutea zabaldu baino lehen ebakuatu zituzten *[e.] Sutea zabaldu baino lehen atera zituzten. // Etxea ebakuatu behar izan zuten*[e.] Etxea hustu behar izan zuten.
ebakuntza gelatik igaro* e. operatu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Aski da 'operatu'. Ebakuntza gelatik igaro behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe*[e.] Operatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe.
ebaluazio (ebaluaketa*).
ebanjeliko 1. Ebanjeliokoa, ebanjelioari dagokiona.
ebanjeliko 2. Eliza protestante batzuei dagokiena. Eliza ebanjelikoa zabaltzen hasia da Euskal Herrian. Ez da katolikoa, baizik eta ebanjelikoa.
ebanjelista 1. Protestantismoaren adar bateko kidea.
ebanjelista 2. Ebanjelaria. San Joan ebanjelista.
eBay.
ebazpen (erresoluzio*).
EBko Zerga Behatokia, -a. (en: EU Tax Observatory; es: Nuevo Observatorio Fiscal de la UE; fr: Le nouvel Observatoire européen de la fiscalité).
ebola. Ebola birusak eraginiko eritasun kutsakorra. Letra xehez idazten da, baina birusaren izena, larriz. Ez dago tratamendurik ebola sendatzeko. Beraz, Ebola birusa ez hedatzea da erremedio bakarra.
Ebola, Zaire-Ebola, Sudan-Ebola, Boli Kosta-Ebola, Bundibugyo-Ebola. Birus motak. Letra larriz idazten dira.
eCall sistema. Autoetako sistema, istripurik izanez gero automatikoki larrialdi deia egiten duena.
ecstasy* e. estasi. Droga mota.
edangarri. h. edateko (on). Ur edangarririk ez dute astelehenaz geroztik*[e.] Edateko urik ez dute astelehenaz geroztik.
edari alkoholdun (alkoholdun edari*). Bourbon, gin, koñak, ron, tekila, vodka, whiski.
edaria zerbitzatzea. Glin-glan.
edatea. Danga-danga, glu-glu, klu-klu, zanga, zanga-zanga, zurrut, zurrust, hurrup, klik.
Edinburgoko Unibertsitatea, -a.
editorial 1. Kazetaritzako generoa.
editorial 2. Argitaletxea.
edizio. Alferrik erabiltzen da askotan. Donostiako Zinemaldiaren 50. edizioa*[e.] Donostiako 50. Zinemaldia. // Arco arte azokaren aurtengo edizioa ere kontserbadorea izango da*[e.] Arco arte azoka aurten ere kontserbadorea izango da.
edizio jarraitua, -a (edizio jarraia*).
edo, edota. Ez dira 'eta'-ren baliokideak. George Bush, Nelson Mandela edota Elizabeth Taylor ibili dira itsasontzi horretan*[e.] Esaterako, George Bush, Nelson Mandela eta Elizabeth Taylor ibili dira itsasontzi horretan. // Bidean, hainbat herrixka; bertzeak bertze, Donaixti, Larzabale edo Izpura *[e.] Bidean, hainbat herrixka; bertzeak bertze, Donaixti, Larzabale eta Izpura.
edozein preziotan* e. kosta ahala kosta, kostarik kosta, zernahi kostarik ere, kosta dena kosta dela... Trena lur azpira, baina ez edozein preziotan*[e.] Trena lur azpira, baina ez kosta ahala kosta.
edukatu. Ondo hezia, heziera onekoa. Adjektiboa da. Oso edukatua da Mikelen semea.
edukiera. Batzuetan, aski da 'kabitu', 'lekua izan'... Auto horrek edukiera handia du*[e.] Auto horrek asko kabitzen du. // Bostehun laguneko edukiera du aretoak*[e.] Bostehun lagunentzako tokia du aretoak.
edulkoratu, edulkoratzaile.
efektu. Berotegi efektua. Domino efektua. Joule efektua. Plazebo efektua. Tximeleta efektua.
efektu sekundario* e. nahi gabeko ondorio. Medikuntzan. Oraingo botikek nahi gabeko ondorio gutxiago dituzte.
eFilm. Ikus-entzunezkoak maileguan hartu eta streaming bidez ikusteko plataforma.
Ega Jazz (EgaJazz*).
egia. Berezkoa du '-a'. Egi osoa*[e.] Egia osoa. // Egi biribila*[e.] Egia biribila.
egia izan. Ezezkoan ere, '-ela' erabili perpaus osagarrian. Ez da egia itzultzeko asmoa duenik*[e.] Ez da egia itzultzeko asmoa duela.
Egia Zor. Marratxoz idatziko dugu deklinatzean. Egia Zorrek*[e.] Egia Zor-ek.
egia-oste (post-egia*, postegia*). Kultura politikoaz mintzatuz, egoera berezi bat, gertakari objektiboen gainetik emozioak eta sinesmen pertsonalak lehenesten dituena iritzi publikoa moldatzeko garaian.
egiatasuna. Ikus 'Deontologia' atala.
egiaztagiri eredu batua, -a. (es: modelo de acreditación unificado).
egiaztatu. Zerbait egiazkoa dela ikusi edo frogatu. Horrela zela baieztatu zuen kazetariak, baina egiaztatu gabe, eta orain jakin dugu gezurra zela.
egikaritu. h. bete, baliatu, erabili... Gure eskubideak egikaritu behar ditugu*[e.] Gure eskubideak baliatu behar ditugu.
Egile Berrientzako Iruñeko Literatur Lehiaketa (Iruñeko Egile Berrientzako Literatur Lehiaketa*).
egile zinema, egile antzerkia, egile telesaila... (autorezko*).
egiletza. Neurriz erabiltzekoa da. ETAri leporatu zioten atentatuaren egiletza*[e.] ETAri leporatu zioten atentatua egin izana.
Egiluz. Ondarroako hondartza.
egitezko bikote* e. izatezko bikote.
egoera txarrean egon* e. gaizki egon, hondatua egon, (janaria) galdu. Futbol zelaia egoera txarrean zegoen*[e.] Futbol zelaia gaizki zegoen. // Etxea konpondu beharra daukagu, egoera txarrean egon baino lehen*[e.] Etxea konpondu beharra daukagu, hondatu baino lehen.
egokitzeko estrategia (estrategia adaptatibo*).
egongaitz. Eguraldiari buruz mintzatuz, 'aldakor' erabiltzen da. Eguraldi egongaitza*[e.] Eguraldi aldakorra.
Eguberri eguna, -a. Abenduaren 25a.
Eguberrietako loteria, Gabonetako loteria (loteria nazionala*).
egun-pasa, gau-pasa. Adizlagunak direnean, marratxoz idazten dira. Izenak direnean, berriz, batera: 'egunpasa', 'gaupasa'. Txikitan, ia egunero joaten ginen hondartzara, egun-pasa. Urbian geratuko gara gau-pasa.
egunak. Ikus 'Ortotipografia' atala.
Egunean Behin. Galde-erantzun jokoa, aplikazio baten bidez egiten dena. Egunean Behin-eko galdera bat.
egunen izenen laburdurak. Al. (astelehena), ar. (asteartea), az. (asteazkena), og. (osteguna), or. (ostirala), lr. (larunbata), ig. (igandea).
egunerokotasun. Egunerokoaren nolakotasuna. Ez erabili 'egunero' adierazteko. Egunerokotasunean izaten diren gorabeherak*[e.] Egunero izaten diren gorabeherak.
egunpasa, gaupasa. Izenak direnean, batera idazten dira. Adizlagunak direnean, berriz, marratxoz: 'egun-pasa' eta 'gau-pasa'. Egunpasa ederra egin genuen, eta gaupasa ederragoa.
Egunsenti Urrekara (Aurora Dorada*). Greziako alderdia, eskuin muturrekoa.
egurgintza 1. Egur egitea; egur egiteko lanbidea.
egurgintza 2* e. zur industria, egur industria. Nazioarteko zur industriak badu zerikusia herrialde batzuetako deforestazioarekin.
eguzki haize (Eguzki haize*). Eguzkiaren goi atmosferatik isurtzen diren partikulak.
eguzki panel, eguzki plaka.
eguzki parke. Instalazio fotovoltaikoz osaturiko energia parkea.
eguzki sistema (Eguzki sistema*). Hona hemen eguzki sistemako planetak: Merkurio, Venus edo Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.
Eguzkia, -a. Izarren eta planeten izenak, letra larriz.
Eguzkiaren Gerrikoa, -a. AEBetako eskualdea, hego-ekialdeko kostatik hego-mendebaldeko kostarainoko estatuak hartzen dituena.
eguzkide. Eguzki irratiaren babeslea.
Ehugune (ehuGune*).
Ehun Mailako hondartza (Plage des Cent Marches*). Bidarteko hondartza.
Ehun mugimendua, -a. Labur beharrez 'mugimendu' edo halako hitzik gabe deklinatu behar izanez gero, marratxoz idazten da. Ehunek Eusko Legebiltzarra inguratzera deitu du hilaren 22rako*[e.] Ehun-ek Eusko Legebiltzarra inguratzera deitu du hilaren 22rako.
ehuna, berrehuna, hirurehuna...
ehunekoak eta milakoak. Ikus 'Ortotipografia' atala.
ehunen (ehuneneko*). Zerbaiten ehun parte berdinetako bakoitza (es: centésima; fr: centième). Bost segundo eta zortzi ehuneneko*[e.] Bost segundo eta zortzi ehunen.
ehunka mila (ehunka milaka*).
ehunka, milaka (ehundaka*). Izen bati dagokionean, mugagabean deklinatzen da izen hori, salbu distantzia, iraupena edo nolakotasuna adierazten denean. Milaka pertsonak ikusi dute. Handik milaka kilometrora. Milaka orduko lana. Milaka izarreko zerua.
Ehunmiliak, -ak (Ehunmilak*). Aralar eta Aizkorri inguruko mendi lasterketa.
EITB Focus (EITB Fokus*). EITBk sustaturiko inkesta.
EITB Podkast.
EITBnet.
eite. Antza.
ejertzito* e. armada. Lur(reko) armada, itsas(oko) armada, aire(ko) armada.
Ekainaren 28a, -a. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna.
Ekaingo haitzuloa, -a (Ekain haitzuloa*).
ekaitza. Burrunba.
ekhi. 2013an Bilbon sorturiko dirua.
Ekialde Hurbila, -a (Ekialde Erdia*, Ekialde Ertaina*). Arabiar Emirerri Batuak, Bahrain, Egipto, Irak, Iran, Israel, Jordania, Kuwait, Libano, Libia, Oman, Palestina, Qatar, Saudi Arabia, Siria, Turkia eta Yemen. Zenbaitek Afganistan ere sartzen du Ekialde Hurbilean.
Ekialde Urruna, -a. Filipinak, Indonesia, Japonia, Kanbodia, Korea, Laos, Malaysia, Myanmar, Siberiako ekialdea, Singapur, Taiwan, Thailandia, Txina eta Vietnam.
ekidin. h. eragotzi, saihestu. James Bond saiatuko da hori ekiditen*[e.] James Bond saiatuko da hori eragozten.
ekilibrista. Orekaria.
ekimen. Ekiteko ahalmena. Besterik adierazteko, erabili 'ekinbide', 'ekinaldi', 'talde', 'mugimendu' eta abar, zer esan nahi den.
ekin. Aditz laguntzaileak 'dio' sailekoa izan behar du. Buru-belarri ekin zuen erasoan*[e.] Buru-belarri ekin zion erasoari. // Gogor ekin zuen Israelgo Poliziak*[e.] Gogor ekin zion Israelgo Poliziak.
ekinokzio (ekinozio*). Egunak eta gauak iraupen bera duten aldia, Eguzkia zeru ekuatoretik igarotzean gertatzen dena. Udaberriko ekinokzioa martxoaren 20an edo 21ean izaten da, eta udazkenekoa, berriz, irailaren 22an edo 23an.
ekintza plan (txoke plan*, talka plan*).
ekipaia* e. bagaje.
ekipaje. h. bagaje.
ekipamendu ondasun (ekipo ondasun*).
ekipatzaile. Mendi ibilbideetan, eskalada lehiaketetan eta abarretan, bidea prestatzen duena.
ekipo 1. Tresna edo gailu multzoa. Musika ekipo ona ekarri dute.
ekipo 2. Taldea. Ekipoa prest dago hurrengo partidarako. Ekipo ona daukagu lantegian.
ekitate. Justizia sozialari dagokion nozioa, aukera berdintasunaren mesedetan gutxien daukanari gehiago ematearen aldekoa. Zuzenbidean, gizaki guztiak berdintasunez tratatzeko printzipioa, banakoen berezkotasunak aintzat harturik aplikatu beharrekoa.
ekobide (ekoduktu*, ekodukto*). Animalientzat eginiko igarobidea, zirkulaziotik babesturik pasatu ahal izan daitezen. Batzuk zubi modukoak dira; beste batzuk, lurpeko tunelak eta abar.
ekoeskema. Aparteko laguntza lerroa, Europako Batasunaren nekazaritza arlokoa.
Ekofisko. Landareen Estresaren eta Kutsaduraren Ekofisiologia Ikertzeko Taldea, EHUkoa.
Ekologistak Martxan (Ecologistas en Acción*, Ecologistes en Acció*, Ecoloxistas en Acción*). Euskal Herriko adarra Hego Euskal Herrian aritzen da.
ekonomialari, ekonomista (ekonomilari*).
ekozerga (ekotasa*). Ingurumenari kalte egiten dioten jardueren gaineko zerga.
ekuador 1* e. ekuatore. Irudizko zirkulua, Lurra bi zati berdinetan banatzen duena.
ekuador 2* e. erdi, erdialde. ACB liga ekuadorrera iritsi da*[e.] ACB liga erdialdera iritsi da.
El Castillo Viejo. Muskizko punta.
El Diario Vasco (Diario Vasco*).
El Escorial (Escorial*). Madrilgo herria (Espainia). El Escorialgo monasterioa.
El Fraile. Muskizko punta.
El Lastron. Zierbenako hondartza.
El Niño. Ozeano Barean itsaslaster beroa sortzen duen klima fenomenoa.
El Orden Mundial. Nazioarteko gai geopolitikoak aztertu eta argitaratzen dituen elkartea.
El Pi-Balear Uharteen Aldeko Proposamena, -a. (ca: El Pi – Proposta per les Illes Ballears).
elaborazio. Gai edo osagai batzuk modu jakin batean lantzeko prozesua. Produktua eta elaborazioa, biak dira garrantzizkoak.
Elbarriak, -ak (Les Invalides*). Parisko arkitektura multzoa. Elbarrien jauregia.
elbarritasun. Istripu edo gaixotasun baten ondorioz ezin mugi edo nekez mugi daitekeena (es: minusvalía; fr: invalidité).
Eldorado (El Dorado*). Alegiazko hiria edo eskualdea, urrez betea.
ele bitan, ele biz (elebitan*, elebiz*).
Eleak Libre (Eleak-Libre*).
eleaniztun (eleanitz*).
elektoralismo, elektoralista. Besterik kontuan hartu gabe hauteskundeei begira eginiko politika; jokabide horri dagokiona.
elektrizista* e. argiketari.
elektrokutatu. Deskarga elektriko batez hil.
elektrolizatu, elektrolizatzaile.
elementu kimikoak. Aktinio, aluminio, amerizio, antimonio, argon (argoi*), artseniko, astato, banadio, bario, berilio, berkelio, berun, bismuto, boro, bromo, burdina, disprosio, einstenio, erbio, eskandio, estrontzio, europio, eztainu, fermio, fluor (fluoro*), fosforo, frantzio, gadolinio, galio, germanio, hafnio, helio, hidrogeno, holmio, indio, iodo, iridio, iterbio, itrio, kadmio, kalifornio, kaltzio, karbono, kloro, kobalto, kobre, kripton (kriptoi*), kromo, kurio, lantano, lawrentzio, litio, lutezio, magnesio, manganeso, mendelevio, merkurio, molibdeno, neodimio, neon (neoi*), neptunio, nikel, niobio, nitrogeno, nobelio, osmio, oxigeno, paladio, platino, plutonio, polonio, potasio, praseodimio, prometio, protaktinio, radio, radon (radoi*), renio, rodio, rubidio, rutenio, samario, selenio, silizio, sodio, sufre, talio, tantalo, teknezio, telurio, terbio, titanio, torio, tulio, tungsteno, uranio, urre, wolfram (wolframio*), xenon (xenoi*), zerio, zesio, zilar, zink, zirkonio.
Elena Borboikoa, Cristina Borboikoa (Elena infanta*, Cristina infanta*). Espainiako errege Juan Carlos I.aren alabak.
eleniztun (eleanitz*).
Elexazar (Lexazar*, Lejazar*). Amurrioko aztarnategia.
Elias Kerejeta Zine Eskola.
eLiburutegia, -a.
Elikagai Bankua, -a (Elikagaien Bankua*).
Elikagaiak Botatzea eta Alferrik Galtzea Prebenitzeko Legea. (es: Ley de Prevención de las Pérdidas y el Desperdicio Alimentario).
elikagaien katearen legea, -a. Janari industriari buruzko legea.
elikatze kate, kate trofiko. Ekosistema bateko organismoen artean janaria lortzeko sortzen diren harremanen multzoa.
Elisabet I.a (Elizabeth I*, Isabel I.a*). Ingalaterrako erregina.
Eliseoa, -a; Eliseoko jauregia, -a (Champs Elysees*). Frantziako Errepublikako presidentearen egoitza. Eliseoko eledun Jerome Bonnefond mintzatu zen atzo.
Eliseoko Zelaiak, -ak (Champs Elysees*). Eliseoko Zelaietako podiumera igo nahi du.
Eliseoko Zelaietako Antzokia, -a (Champs Elysees*).
eliz auzitegiak. (fr: tribunal ecclésiastique; es: tribunal eclesiástico).
Eliza anglikanoa, Eliza katolikoa, Eliza ortodoxoa.
Elizabeth II.a. Ingalaterrako erregina.
Elkanoren Eguna (Elkano Eguna*).
Elkar+ekin Gara (Elkar+ekin Gara!*).
elkarbanatu* e. banatu.
elkarbizi* e. elkarrekin bizi.
elkarbizitza. Bizikidetza. Batzuetan, hobe da perifrasira jotzea. Urteetako elkarbizitzak monotonia ekartzen du*[e.] Urteetan elkarrekin bizitzeak monotonia ekartzen du.
elkargo 2. Frantziako administrazioko egitura mota. Herri elkargoak, hirialde elkargoak, hirigune elkargoak.
elkarlaneko kontsumo (kontsumo kolaboratibo*). Kontsumo ohiturak aldatu nahi dituen eredu sozioekonomikoa, besteak beste trukatzea eta partekatzea oinarritzat hartzen duena.
elkarlotu* e. lotu.
Elkarrekin Aldaketaren Alde (Juntos por el Cambio*). Argentinako alderdia.
Elkarrekin Bakean Bizitzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna, -a (Bakean Elkarbizitzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna*).
Elkarrekin Podemos. Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Equok 2016an hauteskundeetarako harturiko izena.
Elkarri. 2006ko martxoan deseginiko mugimendua. Haren ondorengoa Lokarri da.
ElkarrizKatea. Booktegi webguneko elkarrizketa saioa.
elkartrukatu* e. trukatu.
elkartruke* e. truke. Lehia eta elkartruke librearen kontra egiten du*[e.] Lehia eta truke librearen kontra egiten du.
Elorriaga. Debako hondartza.
eltxo tigre (tigre eltxo*).
eltzagor (zanbonba*, zambomba*).
elur baltsa. Erdi urturik dagoen elurra.
elur busti, elur euri, elur ur. Lurrera iristen denerako ia urtua dagoena.
elur eraso. Elur jasa.
elur erauntsi. Elur jasa.
elur geldo, elur gizi, elur irin, elur izpi, elur xehe. Elur fin-fina.
elur giro. Elurra egin aurreko giroa; elurra egin ondokoa.
elur haize. Elurra dakarren haizea.
elur handia egin. Elurra ugari egin.
elur izara, elur maindire. Elur geruza.
elur jausi, elurbildu, elurbizi, elauso.
elur lapar, elur lapatx, elur nabar. Lurra apenas estaltzen duen elurra.
elur lapasta. Elur geruza mehea.
elur lodi. Elur geruza lodia.
elur lore. Edelweissa.
elur luma. Maluta.
elur malo. Maluta handia.
elur pikor. Maluta txikia.
elur zapaldu gabe, zapalduko gabeko elur (elur birjina*). (es: nieve virgen; fr: niege vierge).
elurra. Mara-mara, tapa-tapa.
elurra ari du, elurra da, elurra hasi du, elurra egin du.
elurrak estali. Zuritu.
elurrauso* e. elauso.
elurte. Elur asko egiten duen garaia; elur erauntsia.
elurtsu. Elur askokoa.
elurtza. Elur multzo handia.
Elxeko Dama (Elcheko Dama*).
Elxeko Miguel Hernandez Unibertsitatea, -a (Miguel Hernandez Elxeko Unibertsitatea*).
emadazu (emaidazu*).
emagaldu. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Hobe 'prostituta'. Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emagaldu bati eraso eta lapurtu izana leporatuta*[e.] Gizon bat atxilotu dute Bilbon, prostituta bati eraso eta lapurtu izana leporatuta.
emaguzu (emaiguzu*).
emaiozu, emaiezu. Gainerakoetan, 'i' gabe. Emadazu, emaguzu.
emakida. h. kontzesio.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, -a.
Emakume Master Cup (Emakume Master kopa*).
EmakumeEkin. Enpresa munduko emakume ekintzaileen elkartea.
Emakumeen Caucus Politiko Nazionala, -a.
Emakumeen Mutilazio Genitalaren Aurkako Nazioarteko Eguna, -a (Emakumeen Mutilazio Genitalarekiko Zero Tolerantziaren Eguna*).
Emakumeen Nazioarteko Eguna, -a (Emakume Langileen Nazioarteko Eguna*, Emakumearen Eguna*). Laburtu behar izanez gero, 'Emakumeen Eguna'.
emakumeen salerosketa (emakumeen trata*).
emakumeenganako indarkeria* e. emakumeen aurkako indarkeria, emakumeen kontrako indarkeria, indarkeria matxista.
Emakunde eguna, -a. Ostegun Gizenaren aurreko eguna, Nafarroako zenbait herritan ospatzen dena.
eman 1. Kontuz kalkoekin. Aldaketak eman dira gizartean*[e.] Aldaketak izan dira gizartean. Gizartea aldatu egin da. // Bestelako fenomenoak ere ematen dira gure artean*[e.] Bestelako fenomenoak ere izaten / gertatzen dira gure artean.
eman 2. Kopuru edo kantitate handia. Euriaz mintzatuz, erauntsia. Hura zen, hura, euriaren emana. Ikustekoa zen jendearen emana.
Emausko Trapuketariak, -ak (Emmaus*).
emendakin. Eranskina, gehigarria. Ez erabili 'zuzenketa' adierazteko.
emergentzia*, emerjentzia* e. larrialdi.
emisio 1. Uhinen bidez soinua edo irudia igortzea. ETBk ditu emisio eskubideak.
emisio 2. Gasak igortzea. Gas kutsagarrien emisioa debekatu nahi du.
emisora* e. irrati, kate, igorgailu. Donostiako eta Loiolako emisora historikoak 1961ean sortu zituzten*[e.] Donostiako eta Loiolako irrati historikoak 1961ean sortu zituzten. // Emisora berria jarriko dute, seinalea hobea izan dadin*[e.] Igorgailu berria jarriko dute, seinalea hobea izan dadin.
emititu. h. eman. Apirilean hasiko dira atal berriak emititzen*[e.] Apirilean hasiko dira atal berriak ematen.
emotikono. Karaktere grafikoak erabiliz sorturiko irudiak dira, aurpegi itxurakoak, emozioren bat adierazten dutenak. Mezu elektronikoetan eta Interneteko solasguneetan erabili ohi dira.
emozionatu. Hunkitu.
enbeia (inbeia*). Gogoa, guraria.
enbor. Arraunez mintzatuz, parterik luzeena, erdialdekoa, topearen eta lepoaren artekoa.
Endaidi (Endai*). Mendexako kala.
endemia, endemiko. Lurralde jakin batean gaixotasun batek etenik gabe erasatea; egoera horri dagokiona. Dengea endemikoa da Erdialdeko Amerikan.
endosu, endosatu (endoso*). Finantzetan bakarrik erabiltzekoak.
enduro. Motoziklismoko eta ziklismoko modalitatea.
enegarren 1. Matematikan, segidan batean zehaztu gabeko tokian dagoena.
enegarren 2. Irudizko zentzuan, hamaika aldiz egindakoa, esandakoa eta abar.
Eneko Arista (Iñigo Arista*, Iñigo Iñiguez*, Iñigo Iñigez*). 'Eneko Enekoitz' ere erabil daiteke.
energia bigun. Hondakinik sortzen ez duena, kutsadura kimikorik gabea.
energizatu, energizazio.
enfrentamendu* e. borroka, istilu, liskar. Gutxienez 25 pertsona hil ziren atzoko eraso eta enfrentamenduetan*[e.] Gutxienez 25 pertsona hil ziren atzoko eraso eta borroketan. // Soldadu gehiago bidaliko dituzte enfrentamendu gehien izan ohi den lekuetara*[e.] Soldadu gehiago bidaliko dituzte liskar gehien izan ohi den lekuetara.
engaiamendu. Konpromisoa.
engaiatu. Konprometitu.
engantxatu* e. kateatu, katigatu, harrapatu. Heroinarekin engatxatua zegoen*[e.] Heroinak kateatua zeukan.
enkaputxatu* e. kaputxadun.
Enkarguk (EnkarGuk*).
enkarguz. h. eskaturik. La Fontaineren alegiak ere itzuli zituen, Audenen enkarguz*[e.] La Fontaineren alegiak ere itzuli zituen, Audenek eskaturik.
enkartelada 1* e. afixak ezarri, kartelak jarri.
enkartelada 2* e. kartelada. Ostiralero bezala, kartelada egingo da 20:00etan, Bulebarrean.
Enkarterriko asto, euskal asto (Enkarterrietako*).
Enkarterriko Museoa, -a.
enklabe. Barrendegia.
enkoadernatu* e. azaleztatu, koadernatu.
enkriptatu* e. zifratu.
Ennahda (An-Nahda*, Al Nahda*). Tunisiako alderdi islamista moderatua.
enpaketatu* e. paketatu.
enparantza. h. plaza.
enpeltre (empeltre*). Oliba mota.
enplegu 1. Norbaiten lana, lanpostua.
enplegu 2. Ordaindutako lanpostuen multzoa.
enplegu aniztasun, enpleguaniztun.
enplegu tasa (okupazio tasa*).
enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente, enplegua aldi baterako erregulatzeko dosier (ERTE*). Laburturik, 'aldi baterako erregulazio' edo ABEE. Sigla ezinbestean baina ez dugu erabiliko.
enplegua aurkitzeko gaitasun. Laburturik, 'enplegagarritasun'.
enplegua erregulatzeko dosier, enplegua erregulatzeko espediente (ERE*). Laburturik, 'erregulazio espediente', 'erregulazio dosier' edo EE.
enpoderamendu* e. ahalduntze. Batzuetan, 'jabekuntza' eta 'jabetze' ere erabiltzen dira; batez ere, 'jabekuntza eskola' eta 'jabetze eskola'.
enpoderatu* e. ahaldundu. Inoren esanetan, onartzekoa da 'boteretu' ere.
enpresa elektriko, konpainia elektriko (elektrika*, elektriko*). Elektriken irabazi itzelak*[e.] Enpresa elektrikoen irabazi itzelak.
enpresa libreko ekonomia.
enpresaburu, enpresari.
enpresak. Ikus 'Onomastika' atala.
enpresapp. Negozio eredua aplikazio informatiko batean oinarritzen duen enpresa.
ente publiko* e. telebista publiko.
enteratu. Lagunartekoa. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
entregatu 1. Paketea ahalik eta azkarrena entregatzeko.
entregatu 2. Kontuz esaldia jostean. Poliziara entregatu da*[e.] Poliziara jo eta bere burua entregatu du. Bere burua entregatu du Poliziarenean.
entrenamendu (entrenamentu*).
entrenatu. Batzuetan 'du' sailekoa da, eta beste batzuetan, berriz, 'da' sailekoa, zer esan nahi den: entrenatzaileek taldeak entrenatzen dituzte, baina jokalariak entrenatzen dira. Gogor entrenatu dugu jokalari guztiok azken bolada honetan*[e.] Gogor entrenatu gara jokalari guztiok azken bolada honetan.
entsalada errusiar (entsaladilla errusiar*).
entsegu, saio (entsaio*). Dantza emanaldiaren entsaioa*[e.] Dantza emanaldiaren entsegua.
entxufagarri, entxufaezin. Auto hibrido entxufagarriek 2.500 euroko laguntza izango dute; hibrido entxufaezinek, 2.250 eurokoa.
entxufe izan* e. aldaba onak eduki; mesedekerian ibili.
entzulego* e. entzuleak, entzuleria.
entzungai. Gehiegi erabiltzen da. Ipar Euskal Herriko musika entzungai izango da Bilbon larunbatean*[e.] Ipar Euskal Herriko musika izango da Bilbon larunbatean.
entzungailu. Aurikularra.
entzutegi* e. auzitegi. Probintzia entzutegia*[e.] Probintzia auzitegia. // Espainiako Entzutegi Nazionala*[e.] Espainiako Auzitegi Nazionala.
enumerazioak eta zerrendak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
enumerazioetako ordena. Ikus 'Ortotipografia' atala.
epaiketa fartsa* e. sasi-epaiketa.
epaile talde misto (eskabinatu*). Justizia sisteman, epaile profesionalek eta ez-profesionalek osaturiko epaimahaia. 'Bitariko epaile talde' ere erabil daiteke.
epaitegi motak. Adingabeen epaitegiak, administrazioarekiko auzien epaitegiak, bake epaitegiak, espetxeratuen zaintzako epaitegiak, familia epaitegiak, guardiako epaitegiak, Herri Kontuen Euskal Epaitegia (EAE), instrukzio epaitegiak, lan arloko epaitegiak edo lan epaitegiak, lehen auzialdiko epaitegiak, merkataritza arloko epaitegiak edo merkataritza epaitegiak, zigor arloko epaitegiak edo zigor epaitegiak.
epaitegietara jo*, legezko ekintzak hartu* e. auzitara jo.
epe laburrean*, epe laburrera* e. aurki, laster, luze gabe.
epe luzera begira* e. luzera begira.
eperra. Txor-txor.
epidemia, epidemiko. Lurralde jakin batean gaixotasun batek normalean baino jende gehiagori erasatea, bolada batez; egoera horri dagokiona.
Eppur si muove. Italierazko esaldia, Galileo Galileirena. 'Badabil, ordea' esan nahi du.
Equo Berdeak, -ak. Plurala da. Equo Berdeak ez da aurkeztuko*[e.] Equo Berdeak ez dira aurkeztuko.
era geologikoak. Letra larriz idazten dira: Era Arkearra, Paleozoikoa edo Era Primarioa, Mesozoikoa edo Era Sekundarioa (aldiak: Triasikoa, Jurasikoa eta Kretazeoa), Era Tertziarioa eta Era Kuaternarioa.
erabakigune (erabaki gune*).
erabakior* e. erabakigarri.
Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Madrildarrak (Madrildarrak Erabakitzeko Eskubidearen Alde*).
erabat ukatu, guztiz ukatu... (kategorikoki ukatu*).
eragindako sute* e. nahita piztutako sute.
eraginkor, efikaz, efektibo.
eragotzi. Zerbait egiten ez utzi. Ez nahasi 'saihestu'-rekin. Espainiako Gobernuak ezingo du saihestu katalanek beren iritzia ematea*[e.] Espainiako Gobernuak ezingo du eragotzi katalanek beren iritzia ematea.
eraikin. Etxea.
eraikuntza. Eraikitzeko artea eta teknika.
erail (erahil*).
erailketa (asesinato*, asasinatze*). Zuzenbideko 'asesinato' (es) / 'assassinat' (fr) terminoa adierazteko, 'erailketa' erabiltzen da; 'homicidio' (es) / 'homicide' (fr) terminorako, 'giza hilketa'. Hizkera arruntean, 'hilketa' erabili ohi da.
erakartze efektu (dei efektu*).
erakunde arteko (erakundearteko*, erakunde-arteko*).
erakundeak eta elkarteak. Ikus 'Onomastika' atala.
erakusketak. Ikus 'Onomastika' atala.
erantzukide, erantzukidetasun (erantzunkide*, erantzunkidetasun*).
erantzukizun (erantzunkizun*). Batzuetan, alferrik erabiltzen da. Al-Qaedak bere gain hartu zuen atentatuaren erantzukizuna*[e.] Al-Qaedak bere gain hartu zuen atentatua.
erantzukizun penal (ardura penal*). Auzitegi Konstituzionalak ardura penalaz ohartarazi die Forcadelli eta Puigdemonti*[e.] Auzitegi Konstituzionalak erantzukizun penalaz ohartarazi die Forcadelli eta Puigdemonti.
erantzukizunak eskatu* e. kontuak eskatu, kontu eske aritu, kargu hartu...
erantzule 1. Zerbaiten ondorioei erantzun beharra daukana. Presidentea da gobernuaren politikaren erantzule nagusia.
erantzule 2. Batzuetan, eufemismoa da, 'errudun'-en ordez erabilia. Papa Wemba etorkinen trafikoaren auzian erantzulea dela ebatzi du epaileak*[e.] Papa Wemba etorkinen trafikoaren auzian erruduna dela ebatzi du epaileak.
erantzun azkarreko indarrak, -ak.
erantzun immunitario. Immunitate sistemak gorputza antigenoetatik babesteko eragiten duen erreakzioa.
erasan. Gorputzean kalte egin. Kontuz aditza jokatzean, 'dio' sailekoa baita. Gaitzak gogor erasan du Pello*[e.] Gaitzak gogor erasan dio Pellori.
Erasmo Rotterdamgoa, -a (Erasmus*, Erasme*).
Erasmus programa.
Erasmusplus (Erasmus+*).
eraso 1 (erasotu*). Esaldian ondo josteko, 'norbaiti edo zerbaiti eraso' erabili. Emaztea eraso zuen*[e.] Emazteari eraso zion.
eraso 2. Eguraldiaz mintzatuz, gertakari meteorologikoren bat hasi. Eraso zion euriari.
eraso tasa. Aditzera ematen du ehuneko zenbatek duten gaixotasun jakin bat, kontuan harturik zenbat egon diren gaixotasun hori izateko arriskuan epe jakin batean.
erasokor. Oldarkorra.
Erasote ibaia. Sorburutik Leitzaraino, Erasote ibaia da; hortik aurrera, Leitzaran.
erasotzaile jarraikia, -a. (es: agresor persistente).
erauntsi, jasa, zaparrada.
Eraztun Berdea, -a. Gasteizko parke multzoa.
erbeste, erbesteratu (herbeste*).
erdaltzale, euskaltzale.
erdi 1. Aurretik pluraleko erreferentea izanez gero, pluralean deklinatzen da 'erdi'. Orobat 'heren', 'laurden' eta horrelako gainerakoekin. Etsamina arretaz egin arren, galderen erdia ahaztu zaio*[e.] Etsamina arretaz egin arren, galderen erdiak ahaztu zaizkio. // Herritarren heren bat ez dago ados*[e.] Herritarren herenak ez daude ados.
erdi 2. Erdi lo dago. Erdi negarrez utzi zuen.
Erdi Aro (Ertaro*).
erdi bana (erdibana*).
erdi mailako mendi (mendi ertain*).
erdi prezio (prezio erdi*). Prezio erdian erosi zuen*[e.] Erdi prezioan erosi zuen.
erdi-punta (punta-erdi*). Futbolean.
Erdialdeko Amerika (Ertamerika*). Mexiko eta Kolonbia arteko lurraldeak hartzen ditu: Belize, Costa Rica, El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua eta Panama. Hona hemen Erdialdeko Amerikako zenbait leku: Aingira uhartea (Anguila*, Anguilla*), Antilla Handiak, Antilla Txikiak, Bahama Handia uhartea, Curaçao, Dariengo golkoa, Haizealdeko uharteak (islas de Barlovento*, îles du Vent*, Leeward Islands*), Haizearen pasaia (paso de los Vientos*, passage du Vent*, Windward Passage*), Haizebeko uharteak (islas de Sotavento*, îles Sous-le-Vent, Leeward Antilles*), Hispaniola uhartea (La Española*), Hondurasko golkoa, Mexikoko golkoa, New Providence uhartea (Nueva Providencia*), Panamako golkoa, Sierra Madre mendikatea.
Erdialdeko Mendigunea, -a (Massif Central*, Mazizo Zentrala*). Frantziako erdialdeko eta hegoaldeko eskualdea.
erdibideko zuzenketa (zuzenketa transakzional*).
erdieroale (semieroale*).
Erdiko hondartza (plage du Centre*). Bidarteko hondartza.
erdimanufaktura (semifaktura, erdi manufaktura*).
erditik kendu. h. paretik kendu.
erditu. Kontuz esaldia jostean, 'da' saileko aditza baita. Hiru ume erditu zituen*[e.] Hiru umez erditu zen.
Ereaga. Getxoko hondartza.
eredugarri 1. Ereduzkoa. Prosa eredugarria.
eredugarri 2* e. zentzagarri. Zigor eredugarria ezarri zioten, eta beldurra zabaldu zen herrian*[e.] Zigor zentzagarria ezarri zioten, eta beldurra zabaldu zen herrian.
EreiNeskatilak (EreiNESKATILAK*).
Erekteiona, -a (Erekteioa*). Atenasko akropoliko tenplua, Partenoiaren ondokoa.
eremu debekatu. (es: zona de exclusión: fr: zone d'exclusion).
erietxean ospitaleratu*, erietxeetan ospitaleratu* e. ospitaleratu. 9.044 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Hego Euskal Herriko erietxeetan*[e.] 9.044 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Hego Euskal Herrian.
erietxeratu. Ospitaleratu.
eritropoietina. Gehienetan, sigla erabili ohi da: EPO.
erizaintzako laguntzaile, erizain-laguntzaile (erizain laguntzaile*). Erizainen laguntzailea.
Erize, Victor (Victor Erice*).
erlatibozko perpausak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
erle erregina, erle langile.
erlea. Burrunba, brun-brun, zunburrun.
Erlepeko puntea, -ea. Bakioko punta. Kontuz kasu markak eranstean. Erlepeko puntatik, Erlepeko puntako.
Erletxe, Erletxeta (Erletxes*).
erliebe. Goi erliebeak, behe erliebeak.
erlojua. Tak, tak-tak, tiki-taka.
erlojupeko. Txirrindulariak banan-banan ateratzen diren proba mota.
Ermitagaña. Iruñeko auzoa. Deklinatzean, ez du galtzen 'a'. Ermitagañako festak.
Ermuko Andre Maria (Santa Maria del Yermo*). Santutegi bat da, hiru eraikinek osatua: Andre Maria elizak, kanpandorreak eta Santa Luzia ermitak.
ernalkuntza lagundua (lagundutako ernalkuntza*, lagunduriko ernalkuntza*).
eroanbide. Ura eramateko gizakiak eginiko bidea.
Erorien Harana, -a (Valle de los Caídos*). Madrilgo Cuelgamuros haranean eraikitako monumentu frankista.
erorikoa izan*, erorikoa jasan* e. erori. Eskalatzaileak 200 metroko erorikoa izan zuen*[e.] Eskalatzailea 200 metrotik erori zen.
erortzea (lurrera, uretara...). Plaust, plausta, blast, plast, plasta, plasta-plasta, plost, patapun, patapau, punpa, punba.
eroskeria (kohetxo*). Eroskeriagatik eta iruzurragatik auzipetu dute Kim Un-Yong, NOPeko presidenteorde ohia.
erosketa saski. Ekonomiaz mintzatuz, etxe arrunt batean erosi ohi dena, bizimodu normalean behar diren ondasunak eta haien prezioa.
erosteko ahalmen, erosahalmen.
errabino (rabi*).
erradiazio.
erradiazio bidezko behartze. Lurraren erradiazio balantzearen gorabehera, klimaren aldaketa baten ondorioz gertatua (en: radiative forcing; es: forzamiento radiativo; fr: forçage radiatif).
erradioaktibitate, erradioaktibo.
erradiokarbono (radiokarbono*).
errail 1. Trenbidearen haga luzea.
errail 2. Zenbait makina eta mekanismotan, pieza bat mugitzeko bide edo erreten modukoa.
errail 3* e. lerro, bide. Autobideko errail bat itxita dago*[e.] Autobideko lerro bat itxita dago.
erraketista (raketista*).
erraldoiak eta buruhandiak, erraldoiak eta kilikiak.
erran, erraten (erraiten*).
erratu. Huts egin. Aditz laguntzailea 'du' sailekoa du. Katolikoen sinesmenen arabera, aita santua ez da sekula erratzen*[e.] Katolikoen sinesmenen arabera, aita santuak ez du sekula erratzen.
Errauskine, Mari Errauskin (Errauskiñe*).
erraustegi, errauskailu. Errausteko instalazioa edo labea.
errazio (arrazio*). Batentzat aski den janari kantitatea.
erraztaile. (es: facilitador; fr: facilitateur). Lider erraztailea.
errealitate areagotua, -a (errealitate handitua*, errealitate gehitua*).
errealitate bihurtu* Askotan, alferrikako itzulia da. Inoiz baino zailagoa da eliteen ametsa errealitate bihurtzea*[e.] Inoiz baino zailagoa da eliteen ametsa betetzea.
errealizadore, errealizazio. Zinemari eta telebistari buruz mintzatuz erabiltzen dira.
errebalida. Hego Euskal Herrian, azterketa mota.
errebantxa. Kiroletan bakarrik erabiltzekoa. Beste hitz batzuk ere badira, hala nola 'ordaina', 'ordainekoa', 'kitarakoa'.
errebeldian epaitu* e. auzi-ihesean epaitu. Auzi-ihesean epaitu dute, ez baita agertu auzitegira.
errebisionismo, errebisionista.
Erredentzio Santuko Oblatuak, -ak (oblata*). Erlijio ordena. Kideak aipatzean, letra xehea erabiltzen da.
erredundantziak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
erreferendum (referendum*).
Erreferendumaren Legea, -a (Erreferendum Legea*).
errefortzu. Administrazioaz eta enpresez mintzatuz, premialdietan zerbitzua indartzeko jartzen diren indargarriak. Irakaskuntzan ere erabiltzen da. Errefortzu eskolak beharko dituzte.
errefraktario* e. erregogor. Material errefraktarioa*[e.] Material erregogorra.
errefus (errefusa*). Ezin birziklatu den hondakina.
errefuxiatu 1. h. iheslari. Izena da.
errefuxiatu 2* e. aterpetu, babestu... Kuban errefuxiatu da*[e.] Kuban aterpetu da. Kuban bizi da, errefuxiatu gisa.
Errege eguna, -a. Urtarrilaren 6a.
Errege eguneko loteria, Erregeetako loteria (Haurraren loteria*, Umearen loteria*, Niñoko loteria*).
Errege Katolikoak* e. Errege-Erregina Katolikoak.
Errege Magoak, Erregeak. Izenarekin batera doanean, letra xehez. Baltasar errege magoa.
Errege Magoen desfilea, -a (kabalgata*).
errege opil (errosko*, rosko*).
Erregeen Pabiloia; Erregeen Pabiloiko hondartza (Pavillon Royal*). Bidarteko hondartza.
erregelamendu delegatu. (es: reglamento delegado; fr: règlement délégué).
erregeleta. Eskaladako terminoa.
erregimen (errejimen*).
erregimen irekia, -a (erdiaskatasun*, erdi-askatasun*, erdi askatasun*).
erregina. Erregin bat*[e.] Erregina bat.
erregio. Eskualdea.
erregional. Futboleko eta beste kirol batzuetako kategoria.
erregionalismo, erregionalista.
erregu, exhorto. Auzitegi batek beste bati egiten dion eskari berezia. 'Exhorto' Hegoaldean erabiltzen da.
erregularizatu, erregularizazio. Araupetu; araupetzea.
erregulatu 1. h. arautu.
erregulatu 2. h. egokitu, doitu.
erreguzko eskaera (komisio errogatorio, batzorde errogatorio*).
errehabilitazio 1. Medikuntzan erabiltzekoa. Egunero egiten dut errehabilitazioa, medikuak esan bezala. Droga utzi, eta errehabilitazioan dabil orain.
errehabilitazio 2* e. zaharberritze, berritze... Etxearen errehabilitazioa*[e.] Etxea zaharberritzea.
errei* e. bide, lerro. Hiru erreiko errepidea egitea erabaki dute*[e.] Hiru bideko errepidea egitea erabaki dute. Hiru lerroko errepidea egitea erabaki dute.
erreibindikatu, erreibindikazio (errebindikatu, errebindikazio*).
erreinaldi. Errege baten edo erregina baten agintaldia.
errejent. Pastoralaren zuzendaria.
errekonozimendu. Onarpena, aitortza. Biktimen errekonozimendua eta erreparazioa.
errekonozitu. Aitortu, onartu. Errekonozitu gabeko milaka biktima.
errekopa. Txapelketa mota.
errekor, errekordun (record*). Marka, markaduna.
errekordun (recordman*, recordwoman*).
errekortadore*, errekortari* e. izkingile.
errekrutatu (erreklutatu*).
errekuntza motor, konbustio motor.
errekuperazio, errekuperatu 1 (errekuperaketa*). Hezkuntzan, gainditu gabeko ikasgai bateko azterketa berriz egin; azterketa hori gainditu.
errekuperazio, errekuperatu 2. h. berreskuratu, lehengoratu. Txitxardinaren errekuperazioa bultzatzeko plana*[e.] Txitxardina lehengoratzeko plana.
errekuperazio, errekuperatu 3. h. suspertu, indarberritu, sendatu... Min hartuta egon eta gero, errekuperazioa ona izan da*[e.] Min hartuta egon eta gero, ederki indarberritu da.
errekurritu* e. -ra jo, helegitea aurkeztu, errekurtsoa aurkeztu, errekurtsoa jarri, errekurtsoa egin... Erabaki hori salatzeko, Lorden Ganberara errekurritu zuten giza eskubideen aldeko elkarteek*[e.] Erabaki hori salatzeko, Lorden Ganberara jo zuten giza eskubideen aldeko elkarteek.
errekurtso 1. Helegitea. Errekurtsoa aurkeztu, errekurtsoa egin, errekurtsoa jarri.
errekurtso 2* e. baliabide, bitarteko.
errekusatu, errekusazio. Zuzenbidean bakarrik erabiltzekoa. Epaimahaia errekusatzeko arrazoia.
errelato* e. kontakizun, narrazio. Errelatoak interpretazio bat baino gehiago daudela onartu beharko du*[e.] Kontakizunak interpretazio bat baino gehiago daudela onartu beharko du.
errelebu* e. txanda. Txandakako igeriketa proba.
erremdesibir (remdesivir*). Printzipio aktibo bat da, ez marka bat. Erremdesibirra hartu du.
erreminta (herraminta*).
erremonte. Pilota jokoa. Tresna, berriz, saskia edo xistera da.
Errenazimentua, -a. Europako historian, Erdi Aroaren ondoko garaia, mundu klasikoaren inguruko interesa piztu zenekoa.
errenta 1. Mozkina. Jokoa ez da errenta.
errenta 2. Alokairua. Errentan ipini dute etxea.
errenta 3* e. alde. Kiroletan, ez erabili 'alde' adierazteko. Bigarren zatian, bost golen errenta lortu zuten etxekoek*[e.] Bigarren zatian bost golen aldea lortu zuten etxekoek. // Bi segundoren errentari eutsi zion Ermukoak*[e.] Bi segundoren aldeari eutsi zion Ermukoak.
erreparazio. Ordaina. Indarkeriaren eta torturen biktimei zor zaien erreparazioa.
Erreparazioko Aiten aterpea, -a (Aita Erreparadoreen aterpea*).
errepasatu. Gogoan izan beste esamolde hauek ere: 'begiratu bat egin', 'begiratu bat eman', 'berriz aztertu'.
errepaso bat eman, errepasoa egin... Ez ahaztu badirela beste esapide batzuk ere hori adierazteko: 'begiratu bat eman', 'gainbegiratu bat egin', 'gaingiroki begiratu'...
errepide mapa. Zenbait prozesu politikotan, jarraibideak zehazteko plana. Palestinako Aginte Nazionaleko buruzagiekin bilduko dira, errepide mapa bultzatzeko. PSE-EEk ez du onartuko Jaurlaritzak bere errepide mapa inposatu nahi izatea.
errepideak moztu. h. errepideak itxi, errepideak hetsi, errepideak trabatu. N-113 eta A-4010 errepideak moztuta, urak hartu dituelako*[e.] N-113 eta A-4010 errepideak itxita, urak hartu dituelako.
errepikagailu* e. hedagailu. Telebista errepikagailuetan antenak jarriko dituzte Euskaltelek eta Iberbandak*[e.] Telebista hedagailuetan antenak jarriko dituzte Euskaltelek eta Iberbandak.
errepikapenak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
erreportaje (erreportaia*).
errepositorio. Dokumentu, argazki, bideo edo bestelako objektu digitalen gordailua, haiek biltzeko eta kontsultagai jartzeko egina. Youtube bideo errepositorio bat da.
errepresentazio 1. Irudikapena. Marjinaltasunaren errepresentazioa gailentzen da haren literaturan. Eromenaren definizioa eta errepresentazio artistikoa.
errepresentazio 2. Ordezkaritza, ordezkariak. Ez dute errepresentazio makala bidali.
errepresentazio 3. Antzezpena. Aste Santuan ez da errepresentaziorik izango, COVID-19a dela kausa.
erreprimitu, errepresio. Gogoan izan 'zapaldu', 'zapalketa' eta 'zapalkuntza' ere.
erreprodukzio sozial. Soziologiako terminoa. Ez nahasi ugalketarekin.
erreproduzitu 1. Soinu edo irudi grabatuen euskarria erabiliz, soinu edo irudi horiek berriz entzugai edo ikusgai jartzea.
erreproduzitu 2. h. gertaberritu, sorberritu, berregin. Intxortako gudua erreproduzituko dute*[e.] Intxortako gudua gertaberrituko dute.
Errepublika Martxan. Frantziako alderdi politikoa. Laburturik, 'Martxan'.
errepublikano, errepublikazale (errepublikar*). Irlandakoak eta Ameriketako Estatu Batuetakoak errepublikanoak dira, ez errepublikazaleak.
Errepublikanoak, -ak (Les Republicans*). Frantziako alderdi politiko eskuindarra. Ezezko botoa eman zuten Errepublikanoek.
Errepublikaren Aldeko Unibertsitateak, -ak (Univertsitats per la Republica*).
Errepublikaren Eguna, -a. Frantziako jaia, uztailaren 14a.
Errepublikaren plaza (Errepublika plaza*). Baionako plaza.
erreserbatu. Diagnostikoak ez dira 'erreserbatuak': 'diagnostiko zehaztugabeak' dira.
erreserbista. Armadako erreserbako kidea.
erresidentzia. h. zahar etxe.
erresilientzia, erresiliente (erresilentzia, erresilente*).
Erresistentziaren eta Askatasunaren Museo Nazionala, -a (Erresistentzia eta Askatasuna Museo Nazionala*). Portugalgo museoa.
erreskatatu. Gehienetan, aski da 'onik atera' edo 'salbatu'.
erreskate 1. Gehienetan, aski da 'salbamendu' edo 'salbatzeko lan'. Erreskate taldeak atera zuen handik*[e.] Salbamendu taldeak atera zuen handik.
erreskate 2. Gehienetan, aski da 'bahisari'. Ez dute erreskaterik ordaindu nahi*[e.] Ez dute bahisaririk ordaindu nahi.
erret* e. errege, erregina. Erret dekretua*[e.] Errege dekretua. // Ingalaterrako errege familia*[e.] Ingalaterrako erreginaren familia.
Erretegia, -a; Erretegiko hondartza. Bidarteko hondartza.
erreten. Arraunaz mintzatuz, lehorrean entrenatzeko erabiltzen den hobia. Eguraldi txar-txarra dagoenean, erretenetan aritzen dira entrenatzen.
erretenitu* e. atxiki. Atxilotu baino lehen, aireportuan erretenitu zituzten*[e.] Atxilotu baino lehen, aireportuan atxiki zituzten.
erretentzio 1* e. atxikipen. Ekonomian.
erretentzio 2* e. ilara, auto ilara. Zirkulazioan.
erretiratu 1. Erretiroa hartu; erretiro hartutakoa. Erretiratzeko gogoz dago. Erretiratuen egoitzak.
erretiratu 2. Gerra edo gudu batean, atzera egin.
erretiratu etxe, erretiratu elkarte. Erretiratuen aisialdirako zentroa.
erretiroa aurreratu, erretiro aurreratua (aurre-erretiroa*).
erretiroa hartu.
erretratu, erretratugile (erretrato*).
erretreta, erretretatu. Erretiroa, erretiratu. Erretretan sartu, erretreta hartu.
erretrospektiba* e. atzera begirako. Constantin Brancusiren atzera begirako zabala paratuko dute Londresen.
errezel (errido*, erridau*, kortina*).
errezidiba izan. Sendatua zirudien gaixotasun bat berriz agertzea, aurreko gaixoaldiko sintoma guztiak desagertu eta gero.
errezitaldi* e. errezital, irakurraldi, emanaldi...
errezo (errezu*). Otoitza.
Erriberako merkatua (Erribera merkatua*). Bilboko merkatua.
Erriberatxu (Rivera*, Reberatxu*).
erridau* e. errezel.
errifle (rifle*).
errimaia (bergschrund*). Glaziarretako arrakala mota.
errimel (rimel*, rimmel*).
errinozero (errinozeronte*).
Errioxako Unibertsitatea, -a.
erritmo onean* e. bizi, bizi-bizi, arin, nahiko arin, bizkor... Ekoizpenak erritmo onean egin zuen gora Araban eta Gipuzkoan*[e.] Ekoizpenak bizkor egin zuen gora Araban eta Gipuzkoan.
erritmoa. Ikus 'Idazkuntza' atala.
erritonabir (ritonavir*). Erritonabirra.
erritu, erritual, erritualizatu, erritualizazio (errito*).
errodadore* e. ordokilari. Txirrindularitzan.
errodaje 1. Autoez mintzatuz, piezak egokitzeko ibilaldi berezia.
errodaje*, errodaia 2* e. filmatze, filmaketa. Gidoirik ez zegoenez, ezusteak izan zituzten errodaian*[e.] Gidoirik ez zegoenez, ezusteak izan zituzten filmatu bitartean. Gidoirik ez zegoenez, ezusteak izan zituzten filmaketan.
errodaje*, errodaia 3* e. ibili, ibiltze. Sasoian jartzeko, errodajea falta zaio*[e.] Sasoian jartzeko, ibiltzea falta zaio.
errodatu* e. filmatu.
Errolanen Arraila, -a (Brecha de Rolando*, Brèche de Roland*). Pirinioetako mendi lepo bat da.
errolda agiri, errolda ziurtagiri (erroldatze ziurtagiri*).
Erromako apezpiku edo Erromako gotzain. Eliza katolikoan, aita santua.
Erromako foroa, -a (Erromako Foroa*).
Erromako zazpi muinoak. Aventino muinoa edo Aventino; Eskilino muinoa edo Eskilino; Kapitolino muinoa edo Kapitolino; Kirinal muinoa edo Kirinal; Palatino muinoa edo Palatino; Viminal muinoa edo Viminal; Zelio muinoa edo Zelio.
Erromako zubia, -a. Ostadarra, ostarkua, ortzadarra.
Erromandiako Itzulia, -a (Romandiako Tourra*).
erromani 1. Ijitoa, buhamea.
erromani 2. Ijitoen berezko hizkuntza, jatorriz Indiako hizkuntza ariarren familiakoa, egun batez ere Europako ekialdean erabiltzen dena.
erromanizatu, erromatartu, erromanizazio.
Erromardia, -a (Erromardie*). Donibane Lohizuneko hondartza, 'Erromardiko hondartza' ere deitua.
Erromatar Inperioa, -a.
erromintxela. Ijito euskaldunen mintzaira.
erropa* e. arropa.
errosario* e. arrosario.
errota. Tiki-taka.
errotonda* e. biribilgune.
errotoskopia (rotoskopia*).
errotuladore (errotulagailu*).
errotulatu. h. errotuluak jarri. Euskaraz errotulatu nahi dute*[e.] Errotuluak euskaraz jarri nahi dituzte.
erru. Ez erabili 'ondorio' adierazteko. Laboreen garestitzearen errua da prezioen igoera*[e.] Laboreak garestitu izanaren ondorioa da prezioen igoera.
errublo (rublo*).
errugabetasun presuntzioa. Ikus 'Deontologia' atala.
errugbi, errugbilari (rugby*). Jokaldiak aipatzeko, kontuan izan hitz hauek: 'alboko sakea' (touche*), 'drop' edo 'punpa lasterra', 'entsegua emendatua', 'entsegu emendioa' (transformaketa*), 'entsegua', 'haga', 'multzoa' (poule*), 'plakatzea', 'uztartzea', 'uztartze bildua', 'uztartze irekia', 'uztartze laxoa', 'uztartzea' (mele*), 'zigor kolpea' edo 'gaztigu ostikoa'. Errugbilariak 1., 2. edo 3. lerrokoak dira, atzelariak, gibelekoak, harroinak, hegalekoak, hiru laurdenetakoak, joko zabaltzaileak, orpokatzaileak edo ostikatzaileak edo aztalkariak, uztartze erdiak (mele erdikoa*). Zazpiko errugbia.
Erruki Etxea, -a (Misericordia*). Iruñeko zahar etxea.
erruminazio (errumiazio*). Psikologiako terminoa da.
errupia (rupia*).
Errusiako Inperioa, -a (Errusiar Inperioa*).
errusiazale (errusiarzale*, errusozale*).
errusofobia, errusofobo (errusiafobia*, errusiafobo*).
erruz. Pertsonez mintzatzeko erabiltzen da nagusiki. Gainerakoetan, erabili 'ondorioz'. Koronabirusaren erruz*[e.] Koronabirusaren ondorioz.
ertain. Batzuetan, egokiagoak dira 'erdiko' eta 'tarteko'.
ERTE* e. enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente, enplegua aldi baterako erregulatzeko dosier. Laburturik, 'aldi baterako erregulazio' edo ABEE. Sigla ezinbestean baino ez dugu erabiliko.
Ertzaintza, ertzain. Erakundearen izena, letra larriz; kideak, xehez. Ertzaintzako bi kide. Bi ertzain.
Ertzilla, Alonso (Alonso de Ercilla*).
Esa gehiago ez, lanak gelditu. Zilegi da 'Esa + ez, lanak gelditu' idaztea titulu elementuetan, forma osoa kabitzen ez bada.
esadazu (esaidazu*).
Esade Ec Pol (EsadeEcPol*). 'Politika Ekonomikoen Zentroa' ere deitua.
esaguzu (esaiguzu*).
esaiozu, esaiezu. Gainerakoetan, 'i' gabe. Esadazu, esaguzu.
esajeratu (exajeratu*, exageratu*).
esajerazio (exajerazio*, exagerazio*). h. ahoberokeria, gehiegikeria.
esaldi hautsiak. Kontuz esaldiak osatzean, zati guztiak ondo josi behar baitira. Biak prest daude subiranotasunaz NBEren plan berria onartzeko*[e.] Biak prest daude subiranotasunari buruz NBEk eginiko plana onartzeko. // Estrategikotzat jo du euskararen erabilera astialdian*[e.] Estrategikotzat jo du euskara astialdian erabiltzea.
esaldiaren antolamendua. Ikus 'Idazkuntza' atala.
esaldiaren ordena. Ikus 'Idazkuntza' atala.
esan moduan* e. esan duen moduan, esan dudan moduan... 'Moduan' adberbioak aditz laguntzailea behar du mendeko perpausa taxuz osatzeko, ez baita 'bezala' hitzaren parekoa josteko orduan. Beraz, perpaus erlatiboekin erabil daiteke 'moduan', baina partizipioarekin ez. Lizeagak esan moduan, aurrera egingo dugu*[e.] Lizeagak esan duen moduan, aurrera egingo dugu. Lizeagak esan bezala, aurrera egingo dugu.
esanguratsu. Ez erabili 'handi' adierazteko. Igoerarik esanguratsuena Gamesako Eolikak izan du*[e.] Igoerarik handiena Gamesako Eolikak izan du.
esanindar (esan-indar*).
esbastika* e. svastika.
Escherichia coli. Bakterio mota. Letra etzanez idazten da forma laburtua ere, 'E. coli'.
escrache. Protesta mota.
Escudero, Francisco (Eskudero*).
eserialdi (eseraldi*).
esertzea. Aapa.
esfortzu. Gehienetan, aski da 'ahalegin' edo 'eginahal'.
esistitu* e. existitu.
eskabadora* e. hondeamakina.
eskaini. Gehiegi erabiltzen da. Dantzariek 15 minutuko saio bana eskainiko dute*[e.] Dantzariek 15 minutuko saio bana egingo dute. // Irratsaioan, solasaldia eskainiko dute zinema adituek*[e.] Irratsaioan, solasean ariko dira zinema adituak.
Eskalda (Escalda*).
Eskandinavia (Eskandinabia*).
eskaneatu. Eskanerretik pasatu.
eskaner (scanner*).
eskaut (scout*).
eskegi. Ez erabili 'Interneten jarri' edo 'Interneten kargatu' adierazteko. Interneten musika eta filmak eskegitzeari buruzko lege proposamena*[e.] Interneten musika eta filmak jartzeari buruzko lege proposamena.
esker. Ondorio onekin lotzen da '-ri esker' esamoldea, ez ondorio txarrekin. Horri esker dira hain pobreak*[e.] Horren ondorioz dira hain pobreak.
Eskerrak Emateko Eguna, -a (Thanksgiving*). Laburrago esan behar izanez gero, 'Esker-emate Eguna'. Ingelesezkoa aipa daiteke behin testuan, baina euskarazkoa erabiliko da nagusiki.
esketx (sketch*).
eski. Eski motak: eski alpinoa, eski artistikoa, eski akrobatikoa, eski nordikoa, eslaloma, eslalom erraldoia, eslalom supererraldoia, iraupen eskia, jaitsiera, mendiko eskia (eski alpinismo*), pistako eskia, pistatik kanpoko eskia. Eskiari dagozkion zenbait hitz:. elurra kentzeko makina, elurra zanpatzeko makina, igogailu, finkagarri, forfait, haurrentzako teleaulki, makila, teleaulki, telekabina, teleski.
eski jauziak. Neguko olinpiar kirola.
eskiatloi (skiathlon*).
eskifaia, eskifatu; tripulazio, tripulatu.
eskinosoa. Karra-karra.
esklabo, esklabotasun, esklabotza (esklabu*).
esklusibotasun (esklusibitate*).
eskola egun, eskola kirol, eskola liburu, eskola ordu, eskola porrot.
eskola magistral (master class*, masterclass*).
eskola ume (eskolaume*).
eskolaratu 1. Eskolara joan edo eraman.
eskolaratu 2. Eskolatu.
eskolarteko. Euskal Herriko Eskola Arteko Bertso Txapelketa*[e.] Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa.
eskolatu 1. Eskola hartu edo eman; bereziki, derrigorrezko hezkuntzan.
eskolatu 2. Adjektiboa denean, ikasia.
eskolaurre.
eskolta. Saskibaloian, jokalari mota.
eskomulgatu* e. eskumikatu.
Eskriba Eseria, -a.
eskrima (esgrima*). Ezpata jokoa.
esku artean, esku artetik. Ez nahasi 'eskuarte' hitzarekin. Kontu garrantzizko asko dituzte esku artean. Esku artetik ihes egin zion.
esku bizikleta (handbike*).
esku hartu. Bereiz idazten da.
esku hartze, esku hartze. Aditza izan zein izena izan, marrarik gabe. Kasko urdinek esku hartzea nahi du. Esku hartze publikoak salbatu zuen enpresa.
esku huska, esku hutsik.
esku joko (eskujoko*). Magia itxuratuz eginiko trikimailu edo joko harrigarria. Hiru basokoa eta beste esku joko batzuk.
esku libreko telefono, esku libreko. Esku librekoarekin ari nintzenez, ez zidaten isunik jarri.
esku sartu 1. Esku hartu.
esku sartu 2. Besteri dagokion alorrean aritu. AEBak ohituta daude han eta hemen esku sartzen.
esku-. Hona hemen 'esku(-)' duten zenbait hitz elkartu. Esku argi, eskubaloi, esku bizikleta, esku bonba, eskuburdina, eskudiru, esku eskailera, esku freno, esku galga, esku granada, esku joko, eskulan, eskulangile, eskulangintza, eskularru, eskuleku, eskuliburu, eskuohe, eskuoihal, eskuorri, eskupaper, esku pilota, eskusoinu, eskutoki, eskutrapu, eskuzapi, esku zarta, esku zartaka, eskuzerra, eskuzorro.
eskua sartu 1. Esku hartu. Bada garaia horretan ere eskua sartzeko.
eskua sartu 2. Zirriak egin. Eskua sartu nahi izan zion, eta zaplazteko bat hartu zuen.
eskuadra. Gerraontzi multzoa.
eskualdeak. Arabako eskualdeak: Aiaraldea (-a), Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea (-a), Mendialdea (-a), Trebiñu. Arabako kuadrillak: Agurain, Aiaraldea (-a), Añana, Arabako Errioxa, Arabako Mendialdea (-a), Gasteiz, Zuia. Bizkaiko eskualdeak: Arratia, Busturialdea (-a), Durangaldea (-a), Enkarterri (Ezkerraldea [-a], Enkarterriko haranak), Hego Uribe, Lea-Artibai, Mungialdea (-a), Orozko, Txorierri, Uribe Kosta. Gipuzkoako eskualdeak: Debarroa (-a) [Debabarrena (-a), Debagoiena (-a)], Donostia-Beterri, Goierri, Oiartzualdea (-a), Tolosaldea (-a), Urola Kosta. Lapurdiko eskualdeak: BAM, Lapurdi Beherea (-a), Lapurdi Ekialdea (-a), Lapurdi Erdialdea (-a), Lapurdi Garaia (-a), Lapurdiko Itsas Hegia (-a). Nafarroa Behereko eskualdeak: Agaramont, Amikuze, Arberoa (Arbela*), Baigorri-Ortzaize, Garazi, Oztibarre. Nafarroa Garaiko merindadeak: Erriberri, Iruñea (-a), Lizarra, Tutera, Zangoza. Zuberoako eskualdeak: Arbaila, Basabürüa (-a), Pettarra (-a). Barrendegiak: Uda / Trebiñu, Villaverde Turtzioz.
Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, -a (Eurokarta*). Laburturik, 'Eurogutuna'.
eskuarte. Norbaiten jabetzak, ondasunak. Ez nahasi 'esku artean' esapidearekin. Eskuarte handiko gizona da.
eskuater. Etxe okupatzailea.
eskubaloi. Hauek dira jokalariak: atezaina, pibotea, erdikoa, albokoak (2), hegalak (2).
Eskubide Sozialen Europako Pilarea, -a. Laburturik, 'Pilare Soziala'.
eskudun, ahaldun. (es: apoderado).
eskuin mutur, eskuin muturreko. Eskuin muturra Brandenburgoko eta Saxoniako ganberetan sartu da.
Eskuinaldea, -a. Bilbo inguruko zenbait udalerri hartzen ditu: Berango, Derio, Erandio, Getxo, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio.
eskultore (eskultoregile*, eskulturagile*, eskulturgile*).
eskuter (scooter*). Hirian ibiltzeko motoa.
eskutik. Egokia da 'norbaiten bidez' esateko, baina gehiegi erabiltzen da: premiarik gabe idazten denean, moteldu egiten du esaldia. Elkar argitaletxearen eskutik eman da argitara*[e.] Elkar argitaletxeak eman du argitara.
eslalom (slalom*).
eslogan. Euskaltzaindiaren Hiztegian 'eslogan' eta 'slogan' ageri dira. BERRIAk 'eslogan' erabiliko du.
esmokin. Euskaltzaindiaren Hiztegian 'esmokin' eta 'smoking' ageri dira. BERRIAk 'esmokin' erabiliko du.
Esne Bidea, -a (esne bidea*).
esnetarako (esnerako*). Esnea lortzeko erabiltzen den aberea.
esnifatu. Sudurretik droga sartu. Argotean, 'sudurretik jan', 'sudurra zikindu'.
esnob, esnobismo (snob*).
espabilatu. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Erabili 'erneago ibili, bizkortu...'.
Espacio Open. Bilboko kulturgunea.
espageti (spaghetti*). Baina 'spaghetti western'.
Espainiako Espetxe Erakundeak, -ak (Espainiako Espetxeetako Instituzioak*, Espetxe Instituzioak*).
Espainiako Estatuko Kontratazio Publikoaren Kontsulta Batzordea, -a. Espainiako ogasuneko erakundea (es: Junta Consultiva de Contratación Pública del Estado).
Espainiako Ikus-entzunezko Komunikazioaren Legea, -a (Espainiako Ikus-entzunezko Komunikazioko Legea*). Laburturik, 'Espainiako Ikus-entzunezkoen Legea'.
Espainiako Independentzia Gerra. 'Frantsestea' eta 'Frantsestada' deitu izan zaio euskal usadioan.
Espainiako Kopa (Errege Kopa*, Erregina Kopa*, Erregearen Kopa*, Erreginaren Kopa*).
Espainiako Legelarien Kontseilu Nagusia, -a. (es: Consejo General de la Abogacía Española) .
Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Kontseilua, -a (Espainiako Osasun Sistemaren Lurraldearteko Batzordea*). (es: Consejo Interterritorial del Sistema Nacional de Salud de España).
espainolismo, espainolista (españolismo*, españolista*).
espantsionismo, espantsionista (expansionismo*, expansionista*, espansionismo*, espansionista*).
Espanya i Catalans (Espainia eta Katalanak*). Kataluniako elkartea.
esparru juridiko (marko juridiko*).
espazio zunda (sonda espazial*). Espero bezala, sonda espaziala gaur sartu da Jupiterren orbitan*[e.] Espero bezala, espazio zunda gaur sartu da Jupiterren orbitan.
espaziontzi (espaziuntzi*). Euskaltzaindiaren Hiztegian, 'espazio ontzi' eta 'espazio-ontzi' ageri dira. BERRIAk hitz bakarrean idatziko ditu horrelako guztiak. Ikus 'ontzi' sarrera.
espediente. Diziplina espedientea, enplegua erregulatzeko espedientea.
esperantza, itxaropena, gogoa. Singularrean erabiltzen dira. Esperantzak galtzea da okerrena*[e.] Esperantza galtzea da okerrena. // Filma ikusteko gogoak zituen*[e.] Filma ikusteko gogoa zuen.
Esperientzia Gelak, -ak.
espero izan. Auzia laster argitu dadila espero dute*[e.] Auzia laster argitzea espero dute. Auzia laster argituko dela espero dute.
espetxe hilen eguna. (fr: journée prison morte, journée prisons mortes).
espetxealdi iraunkor berrikusgarri. Espainiako legediaren arabera, askatasunaz gabetzeko zigorra, iraupena zehaztu gabe ezartzen dena eta berrikus daitekeena (es: prisión permanente revisable).
espezialista, espezialitate, espezializatu, espezializazio.
espezie inbaditzaile (espezie inbasore*, espezie inbasora*).
espiatu. Zelatatu, barrandatu.
espioi, espioitza (espia*).
esplotatzaile. Norbaiten lanaz baliatu eta hura esplotatzen duena, zapaltzailea.
esplotazio 1. Ustiatzea, ustiapena.
esplotazio 2. Zapalkuntza.
esplotazio 3* e. haztegi.
espoliazio, espoliatu (espolio*, expolio*).
esponsor* e. babesle.
esposaketa* e. erakusketa.
esposatu. Ezkondu. Beraz, ez erabili 'erakutsi' adierazteko.
esposizio. Eskaladaz eta neguko kirolez mintzatuz, jardueraren araberako arriskuaren gaineko kalkulua.
esprai (spray*).
espresionismo alemaniarra, -a. h. Alemaniako espresionismoa, -a.
espresuki (espreski*).
esprint, esprinta jo, esprintatu, esprinter (sprint*).
esprint-bideratzaile (lanzadore*).
Essequibo (Esequibo*). Hego Amerikako ibaia. Hedaduraz, haren inguruko eskualdea.
establezimendu. Batzuetan, aski da 'denda' edo 'saltegi'.
establishment. h. botereko elite, agintari talde, aginteko elite.
estadista* e. estatu-politikari.
estadistika* e. estatistika.
estagflazio (estanflazio*). Jarduera ekonomikoa eta ekoizpena ez atzera eta ez aurrera gelditu eta inflazio etengabea den egoera ekonomikoa.
estaldura 1. Estalkia.
estaldura 2. h. seinale, telefono seinale, telebista seinale...
estalinismo, estalinista.
estalpeko nekazaritza bertikal (indoor vertical farming*).
estandar, estandarizatu.
estanko. Gehienetan, aski da 'tabako denda'.
estasi (ecstasy*, extasis*). Droga mota.
estatu. Estatu kolpea, ongizate estatua, zuzenbide estatua.
estatu aita, estatu inude. (es: papá estado; fr: état-nounou; en: nanny state).
estatu kide. Talde edo erakunderen bateko kide den estatua. Ikus 'estatukide'.
estatu kolpea eman, estatu kolpea jo.
Estatuaren Abokatutza, Estatuaren abokatu (Estatuko Abokatutza*, estatuko abokatu*).
estatukide. Estatu bereko kideak elkarrekiko. Ikus 'estatu kide'.
estatus (status*). Baina 'statu quo'.
Estatut* e. (Kataluniako) Estatutu.
estatutu (estatuto*).
estatxa. Ontzia lotzeko soka lodia, estropada hasi aurretik patroiak eutsi beharrekoa, irteeran traineru guztiak parean lerrokatuta egon daitezen.
estelada. Herrialde Katalanen independentziaren aldeko bandera izarduna.
estera (esterilla*, zerri*).
esterilizatu, esterilizatzaile. Germenak deuseztatu. Txertoez mintzatuz, kutsatzeko gaitasuna kendu.
estheticienne* e. estetizista.
estilo libreko BMX (BMX freestyle*).
estiloa. Ikus 'Idazkuntza' atala.
estimazio 1. Estimua.
estimazio 2. Lagin batean oinarrituta eta teknika estatistiko jakin batzuen bitartez eginiko kalkulua. Batzuetan, aski da 'lehen kalkuluak', 'lehen datuak'. Lehen estimazioen arabera, laboristak nagusituko dira berriz. Lehen datuen arabera, laboristak nagusituko dira berriz.
estortsio. Norbait mehatxatuz dirua edo beste onuraren ematera behartzeko saioa.
estra (extra*). Ordu estrak. Filmeko estrak.
estralurtar 1. Lurretik kanpokoa. Bizitza estralurtarra.
estralurtar 2. Literaturan, zineman eta abarretan, Lurretik kanpoko izakia. ET estralurtarra.
estranjeria 1. Atzerria.
estranjeria 2* e. atzerritarren bulego.
Estranjeria Legea* e. Atzerritarren Legea.
Estrasburgoko Unibertsitatea, -a.
estreinako (estraineko*).
estreinaldi.
estreinatu 1 (estrenatu*). Lehen aldiz erabili, inauguratu. Prestakuntzarako egoitza estreinatu dute Baionan.
estreinatu 2. Ikuskizunei buruz mintzatuz, lehen aldiz eman. Kontuz erredundantziarekin. Film berri bat estreinatuko dute bihar*[e.] Film bat estreinatuko dute bihar.
estremista (extremista*). Muturreko jarrerak edo ideiak dituena.
estremo* e. hegaleko. Futbolean erabiltzekoa.
estres, estresak jo, estresatu, estresagarri.
estresagarri (estresor*, estresore*, estresante*). Estresa sortzen duena. Faktore estresagarri bat.
estropezu (estropozu*).
estropu. Arrauna toletean lotzeko uztai txikia.
estudio. Artisten lantegia.
estutasun, estuasun.
eszedentzia. Lan utzialdia. Eszedentzia luzatu nahi zuen.
Eszena idekia, batutoen dantzaldia. Kultur ekitaldia.
eszenatoki 1 (eszenategi*). Agertokia. Eszenatoki nagusian PJ Harvey ariko da.
eszenatoki 2 (eszenategi*). h. egoera, jokaleku. Hauteskunde ondorengo eszenatokia prestatu behar dugu*[e.] Hauteskunde ondorengo egoera prestatu behar dugu.
eszenifikatu 1. Politikan, egoera edo gertaera bat jendaurrean azalarazi. Alderdia zatituta zegoen, eta haustura eszenifikatzea baino ez zen falta.
eszenifikatu 2* e. antzeztu, jokatu...
eszisio* e. zatiketa, bereizketa. EAJren zatiketa. Eusko Alkartasunaren bereizketa.
eta abar luze bat* e. eta abar, eta abar.
eta gero. Aditza behar du aurretik. Bazkaria eta gero elkartuko gara*[e.] Bazkaldu eta gero elkartuko gara.
eta piko. Ez ahaztu badirela beste modu batzuk ere hori adierazteko. Berrogeitaka urte. Mila euro eta koska.
etakide (ETAkide*). ETAko kidea.
etapa erregina* e. etapa nagusi.
ETApm (ETA pm*). Sigla bati beste letraren bat gehituz gero, letra xehez idazten da erantsirikoa. ETApm-ren agiria.
etazale (proetarra*). Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. «Proetarratzat» jo dituzte maisu-maistra guztiak*[e.] «Etazaletzat» jo dituzte maisu-maistra guztiak.
etengabe. Etengabe ari zuen euria. Euri etengabea.
etenpuntuak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
Etiopiaren Pizkundearen Urtegi Handia, -a. Laburturik, 'Pizkundearen Urtegia'.
etorkinak. Ikus 'Deontologia' atala.
etorkizunean (etorkizun batean*).
etsai, arerio. Kiroletan, erabili 'aurkari', 'aurkako', 'kontrako', 'kontrario'.
etsaitasunezko arkitektura (etsai arkitektura*). Agintariek gogoko ez dituzten praktikak eragozteko estrategia urbanistikoa. Horren parte dira, esaterako, etxegabeei kalean egotea trabatzeko diseinatuak dauden hiri altzariak.
etsitu. h. etsi.
Etxabakoitz. Iruñeko auzoa. Etxabakoizko geltokia. Etxabakoiztik hona.
Etxaniz, Iñaki (Iñaki Echaniz*). PSko politikaria.
etxe adosatuak* e. etxe atxikiak.
Etxe Arrosa (Casa Rosada*). Argentinako presidentearen egoitza.
Etxe Eskubidearen Legea, -a. 2023an Espainian onarturiko legea. Laburturik, 'etxebizitza legea' (es: Ley por el Derecho a la Vivienda).
etxe eskuragarri pizgarridun. (es: vivienda asequible incentivada).
etxe kolaboratibo (cohousing*). Bizileku mota berria, zerbitzu komun asko dituena eta komunitate kohesionatua sortzen duena.
etxe orratz (etxeorratz*, etxe-orratz*). (es: rascacielos; fr: gratte-ciel).
Etxe Zuria, -a. Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen egoitza.
Etxeberri-Aintxart, Peio (Peio Etxeberri-Aintzart*).
etxegabe. Etxerik ez duena.
etxegabetu, kaleratu (desahuziatu*, desahuzio*, etxe kaleratze*).
etxejabe (etxe jabe*, etxe-jabe*). Etxejabe handien gehiegikeriak.
etxeko (berezko*). Traineru berean hiru urte segidan eginiko arraunlaria.
etxeko egoiliar lan. Etxeko langile egoiliarrek egiten duten lana.
etxeko lan 1. Etxea txukun eta etxekoak ondo zainduta edukitzeko lana.
etxeko lan 2. Etxean egitekoa den eskola lana.
etxeko langile egoiliar (interna*). Etxeko lanak egin eta etxe horretan bertan bizi den langilea.
Etxepare, Bernart (Bernat*).
Etxera Gunea, -a.
Etxerat. Euskal preso politikoen aldeko taldea, 2001ean sortua.
etxeratze agindu. (es: toque de queda; fr: tocsin couvre-feu).
etzanikako bizikleta (etzaniko bizikleta*).
etzira arte* e. etzi arte.
eufemismoak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
Eufrates (Euphrate*). Irakeko ibaia.
eulia. Burrunba, brun-brun, zunburrun.
Eureka zientzia museoa, -a (Eureka!*, Kutxaespazioa*). Lehen, Zientziaren Kutxagunea.
euri. Goiz gorri, arrats euri. Inusturien atzean euria. Izotz zuria, eurien mandataria. Kandelarioz euria, laster da udaberria. Katalingorri: egun eguzki, bihar euri. Goizeko oskorriak, iluntzerako euria.
euri azido.
euri erauntsi, euri jasa, euri zaparrada. Sekulako euri zaparradak bota ditu.
euri handia, zaparradarik gabe. Zara-zara, zarra-zarra.
euri neurgailu. Nonbait denbora jakin batean jaso den euri kantitatea neurtzeko gailua.
euri tanta, euri tango (euri tanto*).
euri zaparrada. Zapar-zapar.
Euriborra, -a. Euroaren eremuko diru merkatuan, banku arteko erreferentzia tasa.
euritako 1. Euritik babesten duen jantzia.
euritako 2. Aterkia, guardasola.
eurixka. Ziri-ziri, ziri-miri.
Euro 7 araua. Emisioei buruzko arau bat da, Europakoa.
euro-. Euroagindua, euroasegurua, eurobonua, eurodolarra, euroeskualdea, euroeszeptikoa, eurogunea, eurokomunismoa, euromisila, europarlamentaria, europarlamentua, eurotaldea, eurotunela.
euroagindu. Europako Batasunean emaniko agindu mota, norbait atxilotzekoa.
eurobineta. Europako zenbait errepidetan ibiltzeko garraiolariek ordaintzen duten zerga. Eurobinetaren direktiba edo zuzentaraua.
Eurocorps. Azkar erantzuteko armada nazioartekoa, Europako Batasunaren eta NATOren zerbitzukoa.
eurogune, euroaren eremu. Euroa erabiltzen duten herrialdeek osatzen dute (Alemania, Austria, Belgika, Eslovenia, Eslovakia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Portugal eta Zipre). Monakon, San Marinon eta Vatikanoan ere erabiltzen dute euroa, Europako Batasunarekin hala hitzarturik. Kosovon eta Montenegron hasiak dira euroa erabiltzen, baina ez dute inolako hitzarmenik Europako Batasunarekin.
Eurohockey. Europako hockey txapelketa.
Europa liga. Futbol txapelketa. Ez nahasi Europako Ligarekin.
Europako Agiri Bakuna, -a (Akta Bakarra*).
Europako Batasuneko Justizia Auzitegia, -a. (en: Court of Justice of the European Union; es: Tribunal de Justicia de la Unión Europea; fr: Cour de Justice des l'Union européenne) Europako Batasuneko auzitegi gorena da; EBko legedia betearazi eta interpretatzen du. Egoitza: Luxenburgo. Bi atal ditu: Europako Justizia Auzitegia (en: European Court of Justice; es: Tribunal de Justicia de la Unión Europea; fr: Cour de Justice européenne) eta Auzitegi Orokorra (en: General Court; fr: Tribunal (Union européenne); es: Tribunal General de la Unión Europea). Ikus 'Giza Eskubideen Europako Auzitegia' eta 'Nazioarteko Justizia Auzitegia' sarrerak.
Europako Batasuneko Kontseilua, -a. (en: Council of the European Union; es: Consejo de la Unión Europea; fr: le Conseil de L’Union européene). Europako Batasuneko ministroen biltzarra.
Europako Batzordea, -a. (en: European Commission; es: Comisión Europea; fr: Commission européenne). Europako Batasuneko gobernua da, nolabait esateko. Europako Batasuneko estatu kide bakoitzak komisario bat du; 2013ko uztailaren 1az geroztik, 28 komisariok osatu zuten, harik eta 2020ko abenduaren 31n Erresuma Batua EBtik atera zen arte. Gaur egun, 27 kide ditu.
Europako Elkartasun Kidegoa, -a. (es: Cuerpo Europeo de Solidaridad; fr: Corps Europeen de Solidarité; en: European Solidarity Corps).
Europako Itun Berdea, -a (European Green Deal*). Europako Batzordeak onartutako plana, emisio aldetik Europa eremu neutro bihurtu nahi duena 2050erako.
Europako Komunitate Politikoa, -a. (es: Comunidad Política Europea; fr: Communauté politique européenne; en: European Political Community).
Europako Konplot Jihadisten Datu Multzoa, -a. (en: Jihadi Plots in Europe Dataset).
Europako Kontseilua, -a. (en: Council of Europe; es: Consejo de Europa; fr: Le Conseil de l’Europe). 1949an hamar estatuk sortua. Ez da Europako Batasunaren parte. Estrasburgon du egoitza, eta, 2022an Errusia kanporatu ondotik, 46 kide ditu: Albania, Alemania, Andorra, Armenia, Austria, Azerbaijan, Belgika, Bosnia eta Herzegovina, Bulgaria, Danimarka, Eslovakia, Erresuma Batua, Errumania, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Georgia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Kroazia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Mazedonia, Moldavia, Monako, Montenegro, Norvegia, Polonia, Portugal, San Marino, Serbia, Suedia, Suitza, Turkia, Txekiako Errepublika, Ukraina, Zipre. Ez nahasi Europar Kontseiluarekin.
Europako Kontseiluko Batzarra, -a (Europako Kontseiluko Asanblea**).
Europako Liga. Eskubaloi txapelketa. Ez nahasi Europa ligarekin.
Europako mendi batzuk. Aiguilles Rouges (Agujas Rojas*), Balaitus (Balaitous*), Canigo (Canigou*), Elbrus (Elbrouz*), Errolanen Arraila (Brecha de Rolando*, Brèche de Roland*), Grand Quayrat (Gran Quayrat*), Urriellu edo Naranjo de Bulnes, Penyagolossa (Peñagolosa*), Perdiguero (Perdiguère*), Pica d'Estats (Pique d'Estats*), Vignemale edo Viñamala.
Europako mendiak, -ak (Picos de Europa*).
Europako mendilerro eta mendigune batzuk. Alpeak (Apuniar Alpeak, Alpe Peninoak edo Valaisko Alpeak, Bernako Alpeak, Dinariar Alpeak, Dofinerriko Alpeak, Dolomitak, Glarisko Alpeak, Graiar Alpeak, Itsas Alpeak, Juliotar Alpeak, Karniako Alpeak, Koziotar Alpeak, Lepontiar Alpeak, Liguriako Alpeak, Retiako Alpeak), Alpeaurreak, Altai mendiak, Apeninoak, Ardenetako mendigunea, Armorikako mendigunea, Asturiasko mendigunea, Baikal mendiak, Balkanak, Beskideak, Bohemiako oihana, Erdialdeko Mendigunea, Erdialdeko Sistema, Erraldoien Galtzada, Erraldoien Mendiak, Eskandinaviako Alpeak edo Eskandinaviako mendiak, Europako mendiak, Galizia-Leongo mendigunea, Grampian mendiak, Harz mendigunea, Hohe Tauern, Iberiar sistema, Jablonovy mendiak, Jura (Frankoniako Jura, Suabiako Jura), Kanbriar mendiak, Kantauriar mendikatea, Karavanke, Karelidak, Karpatoak (Hegoaldeko Karpatoak), Kaukaso (Kaukaso Handia, Kaukaso Txikia), Koriak mendiak, Mendikate Betikoak, Mendikate Penibetikoak, Mendikate Subbetikoa, Metal mendiak, Oihan Beltza, Ozako oihana, Pirinioaurrea, Renaniako eskisto mendigunea, Rodopeak, Saian mendiak, Sierra Morena, Sierra Nevada, Stanovoi mendikatea, Tatrak, Toledoko mendiak, Txerski mendiak, Uralak, Urbion mendiak, Verkhoiansk mendikatea, Vosgeak.
Europar Kontseilua, -a. (en: European Council; es: Consejo Europeo; fr: Conseil européen). Europako Batasuneko estatuburu eta gobernuburuen biltzarra. Gutxienez urtean bitan biltzen da. Ez nahasi Europako Kontseiluarekin.
Europaren Etorkizunari Buruzko Konferentzia (Europako Etorkizunari Buruzko Konferentzia*).
europazale.
europeismo, europeista.
europeizatu* e. europartu.
Eurotunnel. Enpresa bat da, eurotunela kudeatzen duena.
Euskadi Fundazioa, -a. Txirrindulari taldea.
Euskadi literatura sariak, -ak.
euskahaldun, euskahaldundu. Korrika 19rako asmaturiko hitz jokoa.
euskal amerikar (euskal-amerikar*).
euskal antzara.
euskal estilo berria, -a (neovasco*, neobasko*).
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna, -a (Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta*).
Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoa, -a.
Euskal Herriko Itzulia. Kontuz ordinala jartzean. 54. Euskal Herriko Itzulia*[e.] Euskal Herriko 54. Itzulia.
Euskal Herriko unibertsitateak. Deustuko Unibertsitatea; Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU, EAEko unibertsitatea); Mondragon Unibertsitatea (MU); Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP); Nafarroako Unibertsitatea (Opus Deirena); Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Baionako fakultateak Bordeleko Unibertsitatekoak dira.
Euskal Herriko zenbait ibai eta erreka. Agauntza, Agirtza (Castaños*), Urepeleko Errobi edo Aldudeko Errobi (Aldudes*), Alhama, Altube, Amizolako erreka (Amisola*), Andiaga (Barranco de Andiaga*), Antzarako erreka (Antzara erreka*), Aphalagako erreka (Apalaga*, Rau d'Alotz*), Aphanize (Aphanice*, Gastou*), Aphura, (Aphoura*, Apoura*), Aragoi, Arakil (Burunda*), Aranbero (Barranco de la Majada*), Arangoreneko erreka (Arangorena*), Araxes, Arberoako erreka, Ardanabia (-a) (Ardanavy*, Ur Handia*), Arga, Arhan (L'Aran*, Joyeuse*), Arizpildueta (Arizpeleta*), Arnegiko Errobi (Luzaide*), Arrakas (Barranco de Racas*), Arratia, Arriugran (Arriougrand*), Artibai, Asua (-a), Atamakurra (-a) (Paxaxea*), Ateugaldea (Arroyo de Berroeta*, Regata de Zuasti*), Aturri (Adour*), Auzet (Locé*), Bagoeta (Baguetas*), Baia (Baias*), Barbadun, Basakaitz (Pasakaizko erreka*), Baztan, Belagua (Belagoa*), Bidasoa (-a), Biduze (Bidouze*), Beherobiko erreka (Nive de Béhérobie*), Behorlegiko erreka (Urhandia*), Beskos (Barranco del Boyeral*), Butroe (Butron*, Butroi*), Cadagua (Kadagua*), Cadreita (Kadereita*), Deba, Donamartineko erreka (Saint-Martin*), Dulantzi (Alegria*), Ebro, Ega, Egurgi (Egurgoako erreka*), Elortz (Elorz*), Elkorriugaldea (Elkorriko erreka*, Txortxorgo erreka*), Eltzarrain (Mediano*), Errobi (Nive*), Ertzilla (Ercilla*), Ezka (Eska*), Ezkurra, Galindo, Gesalea (-a) Guessalia*), Gobela (Gobelas*), Gulia (Gulina*), Hoztako ura (-a) (Hoztako Ur Handia*), Ibaizabal, Iholdiko erreka (Joyeuse*), Ihuda (Ayuda*, Uda*), Inarotz (Inaroz*, Ubagua*), Irati, Iregua, Izki (Izkiz*), Jugalez (Inglares*), Latsea (-a) (Laxia*), Karrantza, Larraineko ühaitza (-a) (Larrau*), Larraun, Lea, Leitzaran, Lihuri (Lihoury*), Negusolako erreka edo Iturrieder (Trois Fontanes*), Lagardoiko erreka (Lagardoya*), Marmaroko erreka (Marmau*), Nerbioi, Oiartzun, Oibar (Aibar*, Barranco de Bizkaia*, Barranco del Monte*, Barranco del Río de Lorte*), Oion, Oloroeko uhaitza (-a) (Gave d'Oloron*), Omecillo, Paueko uhaitza (-a) (Gave de Pau*), Queiles, Riobueno (Rio Bueno*), Riosalado, San Tomas (Santo Tomas*), Santa Graziko ühaitza (-a), Ugarana (-a), Uhaitz Elkartuak (-ak) (Gaves Réunis*), Ühaitza (-a) (Saison*), Ultzama, Urdazuri (Nivelle*), Urederra (-a), Urola, Urrobi, Urumea, Xabros (Barranco de Xabros*), Zadorra, Zaraitzu (Salazar*), Zerrako erreka (Lasserre*), Zidakos, Zubizabala (-a).
Euskal Herriko zenbait urtegi. Allotz (Alloz*), Añarbe, Ariola (Aixola*), Artikutza, Esa, Eugi, Gorbeia, Irabia, Leurtza, Mendaur, Mespelerreka (El Regato*), Uribarri, Urrunaga, Usotz (Usoz).
euskal jaia, euskal jaiak (euskal jai eguna*).
Euskal Kosta-Aturri (ACBA*). Angeluk, Baionak, Bidartek, Bokalek eta Miarritzek osaturiko aglomerazio elkargoa, 2017an desegina. Lehen, BAM.
Euskal LGTBI+ Behatokia, -a. Laburturik, 'LGTBI+ Behatokia'.
Euskal Memoria fundazioa, -a.
euskal selekzioa, -a (Euskal Selekzioa*).
euskal Y. Ez dago garbi noiz bukatuko duten 'euskal Y'-a.
euskalakari. Korrika 17rako asmaturiko hitz jokoa.
euskaldun berri, euskaldun zahar (euskaldunberri*, euskaldunzahar*).
Euskaldunen kosta; Euskaldunen kostako hondartza (Côte des Basques*). Miarritzeko hondartza.
Euskalerria Irratia, -a.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, -a (Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea*).
Euskaltzaindia, -a. Euskaltzaindiako kideak*[e.] Euskaltzaindiko kideak. // Euskaltzaindiako burua*[e.] Euskaltzaindiko burua.
euskaltzale, erdaltzale.
euskara erabili. h. euskaraz egin, euskaraz mintzatu, euskaraz hitz egin, euskaraz berba egin...
Euskaraldia, -a. Euskaraldiako*[e.] Euskaraldiko. // Euskaraldiarako erraztasunak*[e.] Euskaraldirako erraztasunak.
Euskararen Gramatika. Euskaltzaindiak 2021ean argitaratutako lana.
euskararen kaleko erabilera (euskararen kale erabilera*).
Euskararen Nafar Kontseilua, -a.
Euskarazko Komunikazio Taldea, -a. Orain, BERRIA Taldea. Ikus 'Deontologia' atala.
euskarri. Futbolean, pibotea.
Euskera. Euskaltzaindiaren aldizkaria.
eusko. 2013an Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan sorturiko dirua.
Euskobarometroa, -a. EHUko ikerketa talde batek EAEko herritarren artean egin ohi duen inkesta.
Euskoregite. Eraikinen ikuskaritza teknikoa kudeatzeko ataria, EAEkoa.
Euskotren (EuskoTren*).
Euspel. Ertzainen elkartea.
euste fase (kontenzio fase*). Birus ezezagun bat agertzen denean osasun arduradunek ezartzen duten fasea, kate epidemiologikoa eten eta birusa gehiago zabaltzea eragozteko neurriak biltzen dituena.
eustorma. h. euste horma.
Eutanasiaren Legea, -a.
eutsi. Beti, '-ri eutsi'. Pankarta eutsi zuen*[e.] Pankartari eutsi zion. // Moorek emozioak eutsi egiten ditu, baina ez «sentimenturik ez duelako, gehiegi dituelako baizik»*[e.] Moorek emozioei eutsi egiten die, baina ez «sentimenturik ez duelako, gehiegi dituelako baizik».
Euzkitze, Xabier (Euskitze*).
Eva (Eba*). Bibliako pertsonaia.
Evry-Essonne Harana Unibertsitatea, -a. 'Evryko Unibertsitatea' ere deitua.
ex aequo. Latinez, 'parekaturik'.
ex profeso. Latinez, 'berariaz', 'nahita'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
exekutatu, exekuzio. Adingabeak exekutatzea legezkoa izatea nahi dute.
exekutiba* e. batzorde eragile, batzorde exekutibo.
exekutibo 1. Enpresa bateko goi karguduna.
exekutibo 2. Eragilea, betearazlea. Alderdiko batzorde exekutiboa. Botere exekutiboa.
exekutibo 3* e. gobernu.
exhibizionismo, exhibizionista.
exijentzia (exigentzia*).
exijitu (exigitu*). Indar handiz eskatu. Gehiegi erabiltzen da; izan ere, askotan nahikoa da 'eskatu' idaztea.
existitu. Aditz laguntzailea 'da' sailekoa du. Esklabotzak existitzen du*[e.] Esklabotza existitzen da.
exkulturizazio. Fenomeno baten analisiaz mintzatuz, erlijioa kontuan ez hartzeko joera.
exorzismo, exorzismoa egin, exorzizatu.
extasi* e. estasi. Droga mota.
extra* e. estra. Ordu estrak. Filmeko estrak.
Extremadurako Unibertsitatea, -a.
Exxon Mobil (ExxonMobil*). Laburturik, 'Exxon'.
ez biolentzia*, ez-biolentzia* e. indarkeriarik eza, -a. Ez biolentzia zen Gandhiren bidea*[e.] Indarkeriarik eza zen Gandhiren bidea.
Ez Dok Amairu (Ez Dok Hamahiru*).
ez du haririk gabe josten. (es: no dar puntada sin hilo; fr: ne rien faire pour rien; en: it doesn't do anything for nothing, there is no free lunch, you don't get owt for nowt).
ez ezik (ezezik*).
ez ikusiarena egin, ez ikusi egin, ez ikusia egin (ezikusiarena*, ezikusi*, ez-ikusiarena*, ez-ikusi*).
ez-. Hitzari loturik idatzi ohi da tradizio zaharreko hitzetan ('ezdeus, 'ezgauza', 'ezizen'), eta marratxoz berrietan ('ez-organiko', 'ez-ofizial'). Dena dela, komeni da berriak neurriz erabiltzea. Iturri horiek ez-ofizialak dira*[e.] Iturri horiek ez dira ofizialak.
ez-alineatu* e. lerratu gabeko.
ez-arauzko* e. arauz besteko.
ez-binario (ezbinario*, ez binario*).
ez-fikzio (ez fikzio*, ezfikzio*).
ezagutu. Ez erabili 'jakin'-en ordez. Ez da ezagutzen zenbat marinel galdu diren itsasoan*[e.] Ez dakite zenbat marinel galdu diren itsasoan.
ezagutzaren industria (ezagutza industria*). Ezagutzaren eta teknologia aplikatuaren industria.
ezagutzera eman. Gehienetan, aski da 'ezagutarazi'.
ezantza. Gasolina. Ezantza hamabost zentimo merkatuko da.
ezantzategi. Ezantza zerbitzugunea, gasolindegia.
ezberdin. Askotan, kalko hutsa da, eta guztiz anbiguoa, gainera: ez dago jakiterik 'guzti', 'asko' edo 'batzuk' adierazi nahi duen. Maiatzean eratu genuen taldea, ideologia ezberdinetako jendearekin*[e.] Maiatzean eratu genuen taldea, ideologia guztietako jendearekin. Maiatzean eratu genuen taldea, zenbait ideologiatako jendearekin. // Sari asko irabazi ditu zinemaldi ezberdinetan*[e.] Sari asko irabazi ditu hainbat zinemalditan.
ezberdintasun. Ez erabili 'desadostasun' adierazteko. Bazituzten ezberdintasun batzuk, baina ados jarri ziren luze gabe*[e.] Bazituzten desadostasun batzuk, baina ados jarri ziren luze gabe.
ezegonkor. Egongaitza. Eguraldiari buruz mintzatuz, 'aldakor' erabiltzen da. Eguraldi ezegonkorra*, eguraldi egongaitza*[e.] Eguraldi aldakorra.
ezein. Ezezko esaldietan bakarrik erabiltzen da. Ezein legek, ezein erlijiok, ezein gizonek ez du kaiolatuko ama baten maitasuna.
ezer 1. Gogoan izan ezezko esanahia izateko 'ez' behar duela. Beste hainbeste gertatzen da 'deus' hitzarekin. —Zer nahi duzu? —Ezer. Ez dut ezer hartuko*[e.] —Zer nahi duzu? —Ezer ez. Ez dut ezer hartuko. // Dirua agindu zien, baina deus. Ez dute deus jaso*[e.] Dirua agindu zien, baina deus ez. Ez dute deus jaso.
ezer 2* Kontuz kalkoekin, mailaketa adierazteko 'batere' erabiltzen baita. Filma ez zitzaidan ezer gustatu*[e.] Filma ez zitzaidan batere gustatu. // Goiz jaikitzea ez zait ezer kostatzen*[e.] Goiz jaikitzea ez zait batere kostatzen.
ezetz beti da ezetz. Sexu indarkeriaren kontrako leloa.
ezezagun. Gehiegi erabiltzen da. Lau ezezagunek lapurretan egin dute Donostiako banketxe batean*[e.] Lau lagunek lapurretan egin dute Donostiako banketxe batean.
ezezkoen ordena. Ikus 'Idazkuntza' atala.
ezgaitu. Ez erabil 'inhabilitatu' adierazteko. Batzuetan, aski da 'debekatu' edo 'galarazi'. Mediku izateko ezgaitu dute*[e.] Mediku lanetan jardutea debekatu diote.
ezin hobe (ezinhobe*, ezin-hobe*). Izenondoa da. Bazkari ezin hobea.
ezin hobeto, ezin hobeki. Aditzondoak dira. Ezin hobeto bazkaldu dugu. Ezin hobeki idatzia dago.
ezin izan. Laguntzen duen aditzaren araberakoa du erregimena. Ezin dute joan Nafarroara*[e.] Ezin dira joan Nafarroara. // Herritarrek ezin dute isilik geratu*[e.] Herritarrak ezin dira isilik geratu.
ezinbesteko arrazoi, ezinbesteko kasu. (es: fuerza mayor; fr: force majeure).
ezinikusi. Gorrotoa.
ezinulertu* e. ezin ulertu, ulertu ezin. Ezinulertu penagarri bat izan da*[e.] Ezin ulertu penagarri bat izan da.
Ezkabako ihesa, -a (Ezkabako Ihesa*).
ezker mutur, ezker muturreko. Ezker muturreko alderdiak dira, troskistak eta komunistak.
Ezker Plurala, -a (Ezker Anitza*). Guadalupeko alderdi ezkertiarra.
ezkero* e. -z gero. Orduekin-eta, denbora posposizio gisa, 'ezkero' ere idatz daiteke, baina BERRIAk '-z gero' erabiliko du horrelakoetan ere. Atzoz gero. // Egin ezkero*[e.] Eginez gero.
ezkerpareta (ezker pareta*). Pilotalekua.
Ezkerra, -a (Izquierda-Ezkerra*). Nafarroako koalizio politikoa.
Ezkerraren eta Langileen Frontea, -a (Frente de Izquierda y de los Trabajadores*). Argentinako alderdia.
Ezkerreko Blokea, -a (Bloco de Esquerda*). Portugalgo alderdia.
ezkertiartasun. (es: izquierdismo).
Ezkiaga pasealekua, -a (Tilos*, Tilosak*). Hernaniko pasealekua.
ezkila, kanpaia. Dilin-dalan, dan-dan, danbada, danga, danga-danga, din-dan, binbili-banbala, durundi, dinbili-danbala, dinbilin-danbalan, tanga, tilin, tilin-talan, tilin-tilin.
ezkontza igualitario. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Hobe 'sexu berekoen ezkontza'.
ezkontza zibil (batasun zibil*). Aditza behar izanez gero, 'zibiletik ezkondu' eta 'zibilez ezkondu' ere erabiltzen da.
ezkor 1. Pesimista.
ezkor 2* e. txar, negatibo. Rh ezkorra*[e.] Rh negatiboa.
ezohiko (ez-ohiko*, ez ohiko*). Ohiz kanpokoa.
ezpatak. Klix-klax, zirti-zarta.
ezta... ere. Hobe da 'ere' ez kentzea. Inork ez zuen erosi, ezta merkeago jarrita*[e.] Inork ez zuen erosi, ezta merkeago jarrita ere.
eztabaida piztu (eztabaida lehertu*). Eztabaida hasi, eztabaida eragin.
eztanda. Danba, pun, zart, pan.
eztandarazi* e. leherrarazi, zartarazi. Altsasuko eta Zumarragako postetxeetan lehergailuak eztandarazi dituzte*[e.] Altsasuko eta Zumarragako postetxeetan lehergailuak zartarazi dituzte.
eztula. Tuju-tuju, eju eta eju.
ezustea. Sast.