Euskal Herria

Autodeterminazioaren aldeko jaia egingo dute uztailaren 2an, Larraitzen

2011ko ekainaren 3a
12:36
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko eguna egingo dute uztailaren 2an Larraitzen (Abaltzisketa, Gipuzkoa), Txindoki mendiaren magalean, Gero eta argiago lelopean.

10:30ean mosaiko erraldoi bat egingo dute, autodeterminazioa lor daitekeela irudikatzeko. 14:30ean herri bazkaria egingo dute, Abaltzisketako pilotalekuan. Bazkarirako txartelak eskuragarri egongo dira Goierriko tabernetan eta ohiko lekuetan. Kantuek, txarangak, musikak eta bertsolariek girotuko dute bazkalostea. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA